YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 1

1
I. LIBURUA
1 Persiarren erregue Ciroren lehembicico urthean, bethe cedinçat Jaunac Jeremiasen ahoz erran çuen bitza, Jaunac eraiqui çuen Persiarren erregueren izpiritua. Ciroc bere erresuma gucian oihu eguinaraci eta iscribuz ere igorri cituen hitz hauquiec:
2 Hau dio Ciroc Persiarren erreguec: Ceruco Jainco Jaunac eman içan darozquit lurreco erresuma guciac, eta berac manatu darot templo bat eguin dioçodan Jerusalemen, ceina Judean baita.
3 Çuetan nor da haren populu gucitic? Hainarequin içan bedi haren Jaincoa. Bihoa Jerusaleme Judean denera, eta Israelgo Jainco Jaunari templo bat alcha bioço; Jaincoa da hura, ceina Jerusalemen baita.
4 Eta gaineraco guciec, edocein toquitan egon ditecen, lagunt beçate hura beren lekutic, cilharrez, urhez, ontasunez, aciendaz, beren oldetara ematen dutenaz berçalde Jaincoaren temploco, ceina Jerusalemen baita.
5 Eta Judaco eta Benjamingo aiten buruçaguiac, apheçac, lebitarrac eta Jaincoac izpiritua eraiqui çaroeten guciac jaiqui ciren, goateco Jaunaren templo Jerusalemen cenaren alchatzera.
6 Eta inguruetan ciren guciec lagundu cituzten beren cilharrezco eta urhezco uncitaric, ontasun, acienda eta pusquetaric, beren oldetara escaini cituztenez berçalde.
7 Ciro erregueac ere eman cituen Jaunaren temploco unciac, Nabucodonosorrec Jerusalemetic eraman eta bere jaincoaren temploan eçarri cituenac.
8 Bada, Ciroc Persiarren erreguec hequiec eman cituen Mithridates Gaça-barren semearen escuz, eta hunec kondatu çarozcan Sasabasarri Judaco buruçaguiari.
9 Eta huna cembat ciren: hogoi eta hamar urhezco gorgoila, mila cilharrezco gorgoila, hogoi eta bederatzi canibet; hogoi eta hamar urhezco xata;
10 Cilharrezco xatac bigarren lerrocoac, laur ehun eta hamar; berce uncietaric, mila;
11 Urhezco eta cilharrezco unci guciac, borz mila et laur ehun ciren. Sasabasarrec hartu cituen oro, Babilonaco desterrutic Jerusalemera igaiten cirenequin.

Currently Selected:

ESDRAS 1: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy