YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 37

37
1 Beseleelec halaber setim çurez eguin çuen arka, ceinac baitzituen bi beso eta erdi lucera, beso bat eta erdi çabalera; goratasuna ere beso bat eta erditacoa içan çuen; eta hura estali çuen campotic eta barnetic urhe garbienarequin.
2 Eta inguruan eguin cioen urhezco koro bat,
3 Urcen cituelaric lau urhe-erreztun lau izquinençat, bi erreztun sahets bateco, eta bia berceco.
4 Setim çurez eguin cituen halaber lau haga urhez estali cituenac,
5 Eta ceinac sarthu baitzituen, arkaren sahetsetan, haren erabilceco ciren erreztunetan.
6 Eguin ere çuen propiciatorioa, hura baita oraclea, urhe garbienetic, bi beso eta erditacoa lucera, eta beso bat eta erditacoa çabalera.
7 Urhe beratic eguin cituen bi querubin, ceinac eçarri baitzituen propiciatorioaren bi aldeetan;
8 Querubin bat alde bateco buruan, eta berce querubina bigarren aldeco buruan; bi querubinac propiciatorioaren buru bakotchetan,
9 Hegalac hedatzen cituztela, eta propiciatorioa estalcen, eta elkarri eta hari beguiratzen.
10 Eguin çuen oraino mahain bat setim çurez, bi besoetaco lucera, eta beso bateco çabalera, eta çuen beso bat eta erdi gora:
11 Inguratu çuen hura urhe garbienetic, eta urhezco ezpain bat eguin cioen inguruan,
12 Eta ezpainari berari urhezco koro cicelatu bat, lau erhi gora, eta haren beraren gainean berce urhezco koro bat.
13 Halaber urthu cituen lau urhe-erreztun, eçarri cituenac lau izquinetan, mahainaren çango bakotchean,
14 koroaren azpitic: eta hequietan sartu cituen hagac, mahaina erabilia içan ahal cedinçat.
15 Haga hequiec berac ere eguin cituen setim çurez, eta urhez inguratu.
16 Eta urhe garbitic eguin cituen mahaineco cerbitzu gucietaco unciac, azpilac, gorgoilac, isensunciac eta xatac, ceinetan escaini behar baitziren libacioneac.
17 Eta urhe garbienetic mailucatu çuen ganderailua, ceinaren guirthainetic sorcen baitziren adarrac, xatattoac, sagarrac eta liliac;
18 Sei adar bi aldeetaric, hirur batetic, eta hirur bercetic;
19 Hirur xatatto helçaurrac beçala adar bakoxca, eta hequiequin batean sagarrac eta liliac. Ganderailuaren guirthainetic sorcen ciren sei adarrec orobateco lana çuten guciec,
20 Bainan guirthainean berean baciren lau xatatto helçaurrac beçalacoac, eta bakotcharequin sagar bat eta lili bat;
21 Eta guirthainac hirur toquitan bacituen hirur sagar, eta sagar bakotchetic ilkitzen ciren bi adar, orotara sei adar guirthain bakarretic sorcen cirenac.
22 Beraz sagarrac eta adarrac hartaric beretic ciren, guciac mailucatuac urhe garbienetic.
23 Orobat eguin cituen çazpi criselu beren muquetequin, eta muqui kenduen hil-unciac, urhe garbienetic.
24 Ganderailuac bere unci guciequin baçuen urhetan talendu baten phisua.
25 Eta setim çurez eguin çuen balsamuetaco aldarea, lucera eta çabalera beso bat çuena eta bia gorara; haren izquinetaric sorcen ciren adarrac.
26 Eta urhe garbienez estali çuen hura bere crisela, bazter eta adarrequin.
27 Eta inguruan eguin cioen urhezco koro bat, eta koroaren azpian bi aldetaric bira urhe-erreztun, hequietan hagac sarceco, aldarea erabilia içan ahal cedinçat.
28 Eta haga hequiec eguin cituen setim çurez, eta estali urhe xaflaz.
29 Eta aphaindu çuen consecratzeco gançuduren eguiteco olioa, eta balsamuac gayric garbienetaric, balsamuguinen moldera.

Currently Selected:

ECSODOA 37: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy