YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 29

29
1 Eta bada, huna cer eguinen duçun hequiec niri apheztasunean consecratzeco. Har çaçu aratche bat arthaldetic eta bi ahari nothagabeac,
2 Eta ogui airisac, ogui ehigor bat, alchagarrigabea eta olioz bustia, ophilac ere airisac eta olioz bustiac: oro eguinen dituçu ogui-irin ederrenetic:
3 Eta sasqui batean eçarriric escainico daroztatzu: eta erakarrico ditutzu aratchea ere eta bi ahariac.
4 Eta lekucotasuneco tabernaclearen sarcera hurbilaracico ditutzu Aaron eta bere semeac. Eta urean garbitu duqueçunean aita bere semeequin,
5 Aaroni jauncico diotzatzu bere soinecoac, erran nahi da athorra hersia, athorra, soingainecoa eta bulharretacoa, guerricoaz lothuco duçuna.
6 Eta eçarrico duçu burucoa haren buruan, eta xasta saindua burucoan.
7 Eta gançuduraco olioa ixurico duçu haren buru gainera, eta holaco moldez sacratua gueldituco da.
8 Haren semeac ere hurbilaracico dituçu, eta jauncico diotzatzute liho harizco athorrac, eta guerricoaz inguratuco ditutzu,
9 Erran nahi da Aaron eta bere semeac, eta burucoac eçarrico diotzatzuete: eta ene aphez içanen dira, ohoreac niri bihurceco bethi. Hequien escuac gançutu dituqueçun ondoan,
10 Aratchea ere hurbilduco duçu lekucotasuneco tabernaclearen aitzinera. Eta Aaronec eta bere semeec escuac eçarrico dituzte haren buruaren gainean,
11 Eta hura hilen duçu Jaunaren aitzinean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean.
12 Eta aratchearen odola harturic, çure erhiaz hartaric eçarrico duçu aldareco adarretan, eta gaineraco odola ixurico duçu aldarearen oinetan.
13 Sabel-barnea estalcen duen guicen gucia, eta guibelaren sarea, eta bi guibelerraiac, eta hequien gainean den guicen gucia hartuco ditutzu, eta escainico duçu isensua aldarearen gainean.
14 Bainan aratchearen haraguiac, larrua, eta gorotza campetaric campoan erreco ditutzu, ceren hori bekatuaren alderat emana baita.
15 Hartuco duçu ahari bat ere, ceinaren buru gainean Aaronec eta bere semeec eçarrico baitituzte escuac.
16 Hura hil duqueçunean, hartuco duçu haren odoletic eta ixurico duçu aldarearen inguruan.
17 Guero aharia çathitan eçarrico duçu: eta sabela garbituric eta çangoac eçarrico dituçu haragui çathituen eta buruaren gainean.
18 Eta aharia oro escainico duçu aldarearen gainean errez: hori da Jaunari dihoacoen escainça, Jaunaren bitimaren usain goçoena.
19 Hartuco duçu berce aharia ere, ceinaren buru gainean Aaronec eta bere semeec escuac eçarrico baitituzte.
20 Hura imolatu duqueçunean, hartuco duçu haren odoletic, eta eçarrico Aaronen eta haren semeen escuineco beharri mocoan, eta hequien escuineco escuaren eta escuineco çangoco erhi-pototsen gainean, eta odola ixurico duçu aldare gainean inguruan.
21 Eta hartu ondoan aldare gainean den odoletic, eta gançuduraco oliotic, ihinztatuco dituçu Aaron eta bere soinecoac, semeac eta beren soinecoac. Hequiec eta hequien soinecoac consecraturic,
22 Hartuco duçu ahariaren bilgorra, eta buztana, eta alderdiac estalcen dituen bilgorra, eta guibelaren sarea, eta bi guibelerraiac, eta hequien gainean den bilgorra eta escuineco sorbalda, ceren-eta hura den consecracioneco aharia:
23 Eta hartuco ditutzu ogui çathi bat, ogui xigor olioz bustia, ophil bat airisetaco sasquitic, ceina baita eçarria Jaunaren aitzinean.
24 Eta eçarrico dituçu guciac Aaronen eta bere semeen escuetan, eta hequiec sainduetsico dituçu Jaunaren aitzinean alchatuz.
25 Guero hartuco ditutzu oro hequien escuetaric, eta erreco ditutzu aldare gainean holocaustatzat, usainic goçoena atheratzeco Jaunaren aitzinean, ceren-eta hori baita harenganaco escainça.
26 Hartuco duçu halaber ahariaren bulhar aitzina, Aaronen consecratzeco baliatu dena, eta sainduetsico duçu Jaunaren aitzinean alchaturic, eta hura erorico da çure phartera.
27 Eta sainduetsico ditutzu consecratua içatu den bulhar aitzina, eta aharitic bereci duçun sorbalda,
28 Ceintaz consecratuac içatu baitira Aaron eta bere semeac, eta erorico dira Aaronen eta haren semeen pharte, bethico çucenean, Israelgo semeen ganic: ceren hequien bitima baquezco Jaunari escaincen diozcatenen picainac eta çathi hautac baitira.
29 Aaronec erabilcen duen soineco saindua, haren semeec içanen dute haren ondotic, hartan gançu ditecençat, eta hequien escuac consecra diten.
30 Çazpi egunez erabilico du hura Aaronen seme, haren ondotic aphez-handi eçarria içanen denac, eta lekucotasuneco tabernaclean sarthuco denac, bere eguimbideen eguiteco sainduteguian.
31 Eta hartuco duçu consecracioneco aharia, eta haren haraguiac erreco dituçu leku sainduan.
32 Aaronec eta bere semeec janen dituzte. Halaber janen dituzte, tabernacleco sarcean sasquian diren oguiac,
33 Sacrificioa jabalgarri içan dadiençat, eta saindu ditecen escainçaileen escuac. Arrotzac ez du hequietaric janen, sainduac direlacotz.
34 Baldin haragui consecratuetaric, edo oguietaric guelditzen balitz biharamun goiça arteo, ondarrac erreco ditutzu: ez dira janac içanen, ceren sainduetsiac baitira.
35 Nic manatu guciac eguinen ditutzu Aaronen eta haren semeen gainean. Çazpi egunez consecratuco ditutzu hequien escuac.
36 Egun bakotchean aratche bat escainico duçu bekatuarençat haren xahutzeco. Eta aldarea garbituco duçu, imolatzen duçunean xahupeneco bitima, eta gançuco sainduespenetan.
37 Çazpi egunez xahutuco eta sainduetsico duçu aldarea, eta içanen da sainduren saindu: edocein hura uquituco duena, sainduetsia içanen da.
38 Huna cer eguinen duçun aldarean: egun oroz hutsic gabe imolatuco ditutzu bi bildots urthecoac,
      39 Bildots bat goicean, eta bercea arratsean;
40 Escainico duçu bildots batequin, olio joarequin orhatua den irinaren hamargarrena, olio delaric hin baten laugarrena, eta arnotic neurri bera libacionetaco,
41 Eta berce bildotsa escainico duçu arretsaldean goiceco escainçaco molde berean, eta erran dugunaren arabera goçotasuneco usainetan.
42 Hori da Jaunaganaco sacrificio escainico duçuena bethi ondocoen-ondoco, lekucotasuneco tabernacle sarcean Jaunaren aitzinean, non-ere çuri minçatzera ethorrico bainaiz.
43 Han emanen diotzatet ene manuac Israelgo semeei, eta aldarea sainduetsia içanen da ene ospean.
44 Sainduetsico dut lekucotasuneco tabernaclea ere aldarearequin, eta Aaron bere semeequin, apheztasuneco eguimbideac bihur detzatedan niri.
45 Eta ene egoitza eguinen dut Israelgo semeen erdian, eta içanen naiz hequien Jaincoa:
46 Eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna, hequiec Eguiptoco lurretic atheratu ditudana, hequien artean egoteco, ni beren Jainco Jauna.

Currently Selected:

ECSODOA 29: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy