YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 14

14
1 Bada Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:
2 Minça çaquitzote Israelgo semeei: Itzuliric, campa beitez Phihahirotheco aurkinçan, ceina baita Magdalumen eta itsasoaren artean, Beelsephonen parrean: haren aitzinean eçarrico dituçu campac itsas-heguian.
3 Eta Faraonec erranen du Israelgo semeez: Hestutuac dira lurrean, mortuac hersi ditu.
4 Eta gogortuco dut haren bihotza, eta hequien ondotic emanen da: eta ospatua içanen naiz Faraon gatic eta haren armada gucia gatic, Eguiptoarrec jaquin deçaten ni naicela Jauna. Eta Israeldarrec hala eguin çuten.
5 Eta Eguiptoco erregueri erran cioten ihes eguin çuela populuac: eta Faraonen bihotza eta haren cerbitzariena gambiatua içan cen populuaren gainean, eta erran çuten: Cer eguin nahi içan dugu Israel uzteaz, ez gaitzan guehiago cerbitza?
6 Çaldiac uztarraraci ciozquien beraz bere orga-lasterrari, eta bere populu gucia hartu çuen berequin.
7 Eta hartu cituen sei ehun orga-laster hautatu, eta Eguiptoan ciren orga-laster guciac: eta bere armada gucico aitzindariac.
8 Eta Jaunac gogortu çuen Faraon Eguiptoco erreguearen bihotza, eta Faraon eman cen Israelgo semeen ondotic: bainan goraticaco escuac ilkiaraciac ciren hauquiec.
9 Eta nola Eguiptoarrac aitzinean cihoacinen hatzei jarraiquitzen baitziren, campetan atzeman cituzten itsas-heguian; Faraonen çaldieria eta orga-laster eta armada gucia Phihahirothen ciren Beelsephonen parrean.
10 Eta Faraon hurbildua içan cenean, Israelgo semeac, beguiac alchatzearequin, ohartu ciren Eguiptoarrac guibelean cituztela; eta hainitz icitu ciren, eta deihadarca Jaunari eman ciren.
11 Eta Moisi erran cioten: Ez othe cen hobiric Eguipton, horren gatic erakarri gaituçu mortuan hilcera: cer nahi içan duçu eguin gu Eguiptotic ilkiaraciric?
12 Ez othe da hau Eguipton ematen guinarotzun solasa, erraten guinarotzunean: Urrun çaite gu ganic cerbitza detzagun Eguiptoarrac? ecen hainitzez cen hobe hequien cerbitzatzea, ecenez mortuan hilcea.
13 Eta Moisec populuari erran cioen: Ez içan beldurric; çaudete, eta ikusatzue Jaunac egun eguinen dituen sendagaila handiac; ecen orai ikusten ditutzuen Eguiptoarrac, ez ditutzue egun-eta-bician guehiago ikusico.
14 Jauna guducatuco da çuen alde, eta çuec, ixilic egonen çarete.
15 Eta Jaunac Moisi erran cioen: Certaco eguiten darotaçu oihu? Minça çaite Israelgo semeei abia ditecençat.
16 Eta çuc, alcha çaçu çure cigorra, eta heda çaçu escua itsasoaren gainera eta berez çaçu hori Israelgo semeac idorrean ibil ditecen itsasoaren erdian.
17 Eta nic gogorturen dut Eguiptoarren bihotza, arren-eta eman ditecen çuen ondotic; eta ospatua içanen naiz Faraonen baithan eta haren armada gucia baithan, eta haren orga-laster eta çaldierian.
18 Eta Eguiptoarrec jaquinen dute ni naicela Jauna, ospatua içanen naicean Faraon baithan eta haren orga-laster eta çaldieriaren gainean.
19 Eta Israelgo campen aitzinean cihoan Jaunaren ainguerua, alchaturic goan cen bequien guibelera; eta harequin orobat hedoiezco habea, aitzinac utziric, guibelera
20 Jarri cen Eguiptoarren eta Israelgo campen artean; eta hedoia cen belça, eta arguitzen çuen gauaz, halaco moldez non armadac gau gucian elkarri ecin hurbil baitzitazqueen.
21 Eta Moisec escua hedatu çuenean itsasoaren gainera, Jaunac urratu çuen hura haice borthitz eta erregarri gau gucia iraun çuen batez, eta itsasoa agortu çuen, eta ura bereci.
22 Eta Israelgo semeac idorric sarthu ciren itsasoaren erdia gaindi; ecen ura harrasia beçala çagoen hequien escuinetic eta ezquerretic.
23 Eta Eguiptoarrac jarraiquitzean sarthu ciren hequien ondotic, Faraonen çaldizco guciac, eta orga-lasterrac, eta çaldiac, itsasoaren erdira.
24 Eta jadanic ethorria cen goiçaldeco beila, eta huna non Jaunac suzco eta hedoiezco habetic beguiraturic Eguiptoarren campei, hil çuen hequien armada.
25 Eta uzcaili cituen orguetaco arrodac, eta osinera eramanac ciren. Eguiptoarrec erran çuten beraz: Israeli ihes eguiogun, ecen horien alde Jauna guducatzen da gure contra.
26 Eta Jaunac erran cioen Moisi: Heda çaçu escua itsasoaren gainera, arren-eta urac bihur ditecen Eguiptoarretara, horien orga eta çaldien gainera.
27 Eta Moisec escua hedatu çuenean itsasoco aldera, ura argui-urratzean itzuli cen leheneco lekura; eta Eguiptoarrac ihes cihoacelaric, ura jauci citzaioten, eta Jaunac inguratu cituen uhinen erdian.
28 Eta urec bihurturic estali cituzten Faraonen armada gucico orga eta çaldizcoac, jarraiquitzean itsasoan sarthu cirenac; eta hequietaric bat bakarra etzen guelditu.
29 Bainan Israelgo semeac idorric goan ciren itsasoaren erdia barna, eta urac cituzten harrasitzat beçala escuinetic eta ezquerretic.
30 Eta Jaunac egun hartan Israel atheratu çuen Eguiptoarren escuetaric.
31 Eta Israelgo semeec ikusi cituzten Eguiptoarrac hilac itsas-bazterrean, eta hequien contra Jaunac hedatu çuen escu borthitza; eta populua eman cen Jaunaren beldurrean, eta sinheste hartu çuen Jauna baithan eta haren cerbitzari Moise baithan.

Currently Selected:

ECSODOA 14: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy