YouVersion Logo
Search Icon

ESTHER 1

1
1 Asueroren egunetan, ceina Indietaric Ethiopiaraino erreguinatu baitzen seietan hogoi eta çazpi herrialderen gainean,
2 Bere erresumaco tronuan jarri cenean, Susango hiria cen haren erresumaco burua.
3 Bere erreguetasuneco hirugarren urthean beraz, besta handi bat eman çaroeten bere aitzinean buruçagui guciei, bere cerbitzariei, Persiar hazcarrenei, Mediar ikusienei, eta herrialdeetaco buruçaguiei,
4 Dembora luce batez, erran nahi bederatzitan hogoi egunez, erakustecotzat bere erreinuco aberastasunac eta ospea, eta bere botherearen handia eta leloa.
5 Eta bestaco egunac akabatzera cihoacelaric, deithu çuen Susanen aurkitu cen populu gucia, handienetic ttipieneraino; eta manatu çuen, çazpi egunez barazcaria aphaint ceçaten bere baratzeco eta erregueec berreguinça handitan beren escuz landatu çuten çuhaztico sarcean.
6 Eta alde orotaric baciren oihaleria batzu, çuriac, moredinezcoac eta cerucaracoac, dilindan iduquiac liho hautazco eta purpurazco lokarri batzuz, ceinac sarthuac baitziren boliazco erreztunetan, eta marmolazco habe batzuec iduquitzen cituzten. Urhezco eta cilharrezco ohe batzu ere lerroca eçarriac ciren esmeraldez eta Parosco marmolaz eguinicaco galçada baten gainean, ceina harrigarri ederqui carançatua baitzen.
7 Deithuac cirenec berriz, urhezco xatetan edaten çuten, eta jaquiac ekarcela cituzten asco moldetaco uncietan. Arnoa ere hoberenetic eta nasaiqui ematen çuten, erregueren handitasunari cihoaquien beçala.
8 Nihorc etzuen edatera hersatzen nahi etzuena; bainan erreguec manatu beçala, mahain-buru bakotchean, eçarria cen haren azpico aitzindarietaric bat, batbederac har ceçan nahi çuqueena.
9 Basthi erreguinac halaber emaztequi barazcari bat eman çuen, Asuero erreguea egoten ohi cen jaureguian.
10 Beraz çazpigarren egunean, nola harrotua baitzen erregue, eta sobera edanic arnoac berotu baitzuen, manatu çaroeten Maumami, Baçathari, Harbonari, Baeathari, Abgathari, Cetharri eta Carcasi, haren aitzinean cerbitzatzen çuten çazpi ebaquiei,
11 Erregueren aitzinera sarraraz ceçaten Basthi erreguina, diadema buruaren gainean eçarriric, populu guciei eta aitzindariei erakustecotzat haren edertasuna, ecic hainitz cen ederra.
12 Hunec etzuen nahi içan, eta nardatu cen ethorceaz erreguec bere ebaquiez bidali cituen manura. Hortaz hasarreturic eta ke handitan jarriric, erreguec
13 Minçatu cituen haren aldean bethi, erregueen azturara egoten ciren çuhurrac, eta ceinen erranetic eguiten baitzituen oro, baçaquitzatelacotz arbasoen legueac eta ohitzac.
14 (Bada, lehenac eta hurbilenac ciren Carsena, Sethar, Adamatha, Tharsis, Mares, Marsana eta Mamucan, Persiarren eta Mediarren çazpi buruçaguiac, erregueren beguithartea ikusten çutenac, eta haren ondotic lehembicicoric jarcen ohi cirenec.)
15 Galdatu çaroeten cer gaztiguren azpira eroria cen Basthi erreguina, ceinac ez baitzuen nahi içan bethe erregue Asueroc ebaquiez igorri manamendua.
16 Eta erreguec eta aitzindariec aditzen çutelaric, Mamucanec erran çuen: Basthi erreguinac damu eguin du, ez ecic erregueri bakarric, bainan oraino populu guciei eta erregue Asueroren bazter orotan diren aitzindariei.
17 Ecen erreguinaren solasa ilkico da emaztequi gucietara, arbuia detzaten beren senharrac eta erran deçaten: Erregue Asueroc manatu dio Basthi erreguinari aguer dadien haren aitzinera, eta harec ez du nahi içatu.
18 Eta irakasbide horren ariaz, Persiar eta Mediar aitzindarien emazte guciec axolaric ez dute iduquico beren senharren manuez: horren gatic bidezcoa da erregueren samurra.
19 Baldin çure gogaraco balitz, çure icenean ilki bedi, eta Persiarren eta Mediarren leguearen arabera iscribatua içan bedi erabaqui bat, ceinaren haustea cilhegui ez baita, Basthi erreguina ez dadien aguer guehiago erregueren aitzinera, bainan hura baino hobea den berce batec har deçan haren erreguinatasuna.
20 Eta hori oihu eguina içan bedi çure erresuma guciz çabaleco herrialde orotan; eta nahiz ttipien, nahiz handien emazte guciec beren senharrei ohore bihur bioçote.
21 Mamucanen solasa erregueren eta aitzindarien gogaraco içan cen; eta erreguec haren erranetic eguin çuen.
22 Gutunac bidali cituen bere erresumaco bazter orotara, hizcunça eta letra berecietan, jendaqui bakotchac adi eta iracur içan ahal ceçan, senharrac buruçagui eta nausi cirela beren etchetan; eta hori oihu eguina içanen cela populu gucietan.

Currently Selected:

ESTHER 1: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy