YouVersion Logo
Search Icon

DANIELEN PROFECIA 2

2
1 Nabucodonosorren erreguetasuneco bigarren urthean, Nabucodonosorrec içatu çuen amets bat eta laztu cen haren izpiritua, eta burutic goan citzaioen bere ametsa.
2 Bada, erreguec manatu çuen, bilaraz cetzazten aztiac, magoac, gaizquinac eta Caldearrac, erregueri errateco cer amets içan çuen. Hauquiec ethorri cirenean, aguertu ciren erregueren aitzinera.
3 Eta erreguec erran çaroten: Ikusi dut amets bat, eta izpiritua nahasia içanez, ez daquit cer ikusi dudan.
4 Eta Caldearrec siriaraz ihardetsi cioten erregueri: Oi erregue, menderen mendez bici çaite; çure cerbitzariei erroçute çure ametsa, eta emanen dugu haren arguipena.
5 Eta ihardestean erreguec erran cioten Caldearrei: Gauça burutic goan çait; baldin ez badarotaçue erraten cer amets içan dudan eta cer erran nahi duen, galduco duçue bicia, eta çuen etcheac salceco oihu eguinac içanen dire.
6 Baldin ordean erraten badarotaçue ametsa eta harec erran nahi duena, ene ganic içanen ditutzue sari, emaitza eta ohore handiac: erran diçadatzue beraz ametsa eta haren arguitasuna.
7 Caldearrec bigarren aldico ihardetsi çuten, eta erran: Erreguec bere cerbitzariei erran bioçote ametsa, eta guc emanen dugu haren arguitasuna.
8 Erreguec ihardetsi eta erran çuen: Eçagutzen dut ongui luçamenqueta çabilçatela, burutic goan çaitalacotz ametsa.
9 Baldin beraz ez baduçue erraten ametsa, gauça bat da çuetaz uste içateco, gueçurrezco eta enganioz bethericaco arguipen cerbait xuxenduco duçuela, niri elhe xuritzen haritzeco dembora goan dadien arteo. Erradaçue, bada, ametsa, jaquin deçadan hean eguiazcoa emanen duçuen haren arguitasuna.
10 Caldearrec beraz erregueren aitzinean ihardestean, erran çuten: Erregue, lurraren gainean ez da guiçonic, çuc galdatzen duçuna eguin deçaqueenic, ez-etare erregueetan hain handi eta ahalsuric horrelaco gauça egundaino galdatu duenic azti, mago edo Caldear bati;
11 Alabainan, erregue, çuc galdeguiten duçuna gaitza da, eta ez da kausituco guiçonic hori erregueren aitzinean erranen duenic, lekat jaincoec, ceinec guiçonequin ez baitute iharduc-menduric.
12 Hari adituric, erregue sulian sarthu cen, eta bere hasarre handian manatu çuen hilaraz cetzazten Babilonaco çuhurrac oro.
13 Eta erabaquia ilki cen ondoan, hilcen hari cituzten çuhurrac, eta galduac içateco bilhatzen cituzten Daniel eta bere lagunac.
14 Orduan Danielec legue eta erabaqui hori cer ciren galdatu çaroen Arioqui, armadaco buruçaguiari, ceina ilkia baitzen Babilonaco çuhurren hilaraztera.
15 Eta hura baitzen erregueren ganic escu hori içatu çuena, Danielec galdeguin çaroen cer ariaz erregueren ahotic ilki citaqueen erabaqui bat horrembat dorphea. Beraz Arioquec Danieli erran cionean gauça,
16 Daniel aguertu cen erregueren aitzinera, eta othoiztu çuen eman cioçon astia arguitasunaren eguiteco.
17 Eta bere etchera sarthuric, eguitecoa erran cioten bere lagunei, Ananiasi, Misaeli eta Açariasi,
18 Ceruco Jaincoaren ganic urricalpen escatzeco gauça itsu horren gainean, eta Daniel eta bere lagunac etzitecen gal Babilonaco berce çuhurrequin.
19 Orduan misterio hori gauaz aguertua içan citzaioen Danieli ikuspen batez; eta Danielec benedicatu çuen ceruco Jaincoa,
20 Eta hunela minçatu cen: Benedicatua içan bedi Jaunaren icena egundainotic eta egundainora, ceren çuhurcia eta indarra harenac baitire.
21 Harec aldatzen ditu demborac eta mendeac, kencen eta eçarcen erresumac, çuhurrei ematen çuhurcia, eta arguituac direnei jaquitatea.
22 Harec aguercen ditu gauça barrenac eta gordeac, eta eçagutzen ilhumbeetan daudecenac, eta harequin da arguia.
23 Çuri, gure arbasoen Jaincoa, darotzut aithor bihurcen, eta laudatzen çaitut, ceren daroztatzun eman çuhurcia eta indarra, eta orai daroztatzun erakutsi galdatu darozquitzugunac, ecen aguertu darocuçu erreguec nahi duen gauça.
24 Guero Daniel goan cen Arioquen gana, ceina Babilonaco çuhurren galarazteco manatua baitzen erreguez, eta hunela minçatu citzaioen: Ez betzatzu gal Babilonaco çuhurrac; sarraraz neçaçu erregueren aitzinera, eta nic erregueri emanen diot bilhatzen duen arguitasuna.
25 Orduan berehala Arioquec sarraraci çuen Daniel erregueren aitzinera, eta erran cioen erregueri: Aurkitu dut guiçon bat Judaco gathibuen umeetaric, erregueri behar den arguitasuna emanen dioena.
26 Erreguec ihardetsi çuen, eta erran cioen Danieli, ceina deitzen baitzuten Baltasar: Uste duçu eguiazqui erran ahal ditzaqueçudala ikusi dudan ametsa eta haren arguitasuna?
27 Eta erregueren aitzinean ihardestean, Danielec erran çuen: Çuhurrec, magoec, aztiec, usnaguinec ecin aguer dioçoquete erregueri erreguec galdatzen duen misterioa.
28 Bainan ceruan bada Jainco bat, misterioac aguercen dituena, ceinac çuri, erregue Nabucodonosor, erakutsi baitarozquitzu azquen demboretan ethorcecoac diren gauçac. Hunelacoac dire çure ametsa eta çure buruco ikuspen ohean içan ditutzunac:
29 Çu, oi erregue, çure ohean gogoeta abiatu çare, oraico gauça hauquien ondoan cer den guerthatuco; eta misterioac aguercen dituenac erakutsi darozquitzu ethorcecoac diren gauçac.
30 Niri ere segretu hori aguertua içan çait, ez çuhurciaz, hura ene baithan handiagoa delacoan bici diren berce gucietan baino; bainan segretu horren arguitzapena, gauça agueria eguin dadien erreguerençat, eta eçagut detzatzun çure izpirituco asmuac.
31 Çuc, oi erregue, ikusten cinduen, eta hara guiçamolde handi bat beçala; guiçamolde handi eta irazqui gaitzeco hura xutic çagoen çure aitzinean, eta lazgarria cen haren beguiratzea.
32 Guiçamolde haren burua cen urhe ederrenetic; bulharrac berriz eta besoac cilharrez; aldiz, sabela eta ixterrac cobrez;
33 Çangarrac berriz, burdinaz; oinen pharte bat cen burdinaz, berce bat berriz, buztinez.
34 Horrela ikusten cinduen, harri bat menditic ambildu cen arteo nihoren escuac igorri gabe; eta guiçamoldea jo çuen burdinazco eta buztinezco oinetan, eta xehacatu cituen.
35 Orduan bardin phorroscatuac içan ciren burdina, buztina, cobrea, cilharra eta urhea, eta herraustuac lastoa udan larrainean beçala; haiceac eraman cituen eta nihon etzen kausitu hequietaric; guiçamoldea jo çuen harria mendi handi bat bilhacatu cen, eta bethe çuen lurra oro,
36 Hori da ametsa; arguipena ere erranen dugu çure aitzinean, oi erregue.
37 Çu çare erregueen erregue; eta ceruco Jaincoac eman içan darozquitzu erresuma, indarra, nausitasuna eta ospea,
38 Eta guiçonen umeac eta lurreco abereac daudecen toqui guciac; ceruco hegastinac ere escura eman darozquitzu, eta çure nausitasunaren azpian eçarri ditu gauça guciac: çu çare beraz urhezco burua.
39 Eta çure ondotic jaiquico dire berce erresuma bat, çurea baino xumeagoa, cilharrezcoa; eta hirugarren erre-suma bat, cobrezcoa, lur guciari manatuco duena.
40 Eta laugarren erresuma bat içanen da burdina iduri. Nola burdinac oro xehatzen eta cebatzen baititu, hala xehaturen eta herrausturen ditu guciac.
41 Bada, ikusi ditutzun beçala oinac eta erhiac, pharte baxera lurrez eta pharte burdinaz; erresuma ere erdizcacoa içanen da, nahiz burdin ethorquitic den ilkitzen, ikusi duçunaren arabera burdina, baxera lurrarequin nahasia.
42 Eta ikusi ditutzun beçala oinetaco erhiac, pharte burdinaz eta pharte baxeraz; erresuma ere içanen da pharte gothorra eta pharte hauscorra.
43 Eta nola ikusi baituçu burdina baxera lurrarequin nahasia, erresumac ere elkarri loturen dire guiçonen arteco arrimuz; bainan ez dire elkarri iratchiquiren, burdina baxeraquiaren ecin nahasteca ditaqueen beçala.
44 Ceruco Jaincoac berriz, erresuma hequien egunetan eraiquiren du erreinu bat, nihoiz-ere xahutuco ez dena, eta haren erresuma ez da berce populu bati içanen emana; aldiz, herraustuco eta eceztatuco ditu erresuma horiec oro, eta berac du menderen mendetan iraunen.
45 Ikusi duçunaren arabera, harri bat içan baita menditic escuaren lagunça gabe iraulia, eta phorrastatu baititu baxera, burdina, cobrea, cilharra eta urhea, Jainco handiac erregueri erakutsi içan diozca, guerorat guerthatu behar direnac; eta ametsa eguiazcoa da eta haren arguipena cina.
46 Orduan Nabucodonosor erreguea erori cen ahuspeca, eta adoratu çuen Daniel, eta manatu cituen bitimac eta isensua, hari sacrifica cioçotençat.
47 Beraz Danieli minçatuz erran çaroen: Çure Jaincoa eguiazqui jaincoen Jaincoa da, eta erregueen Jauna, eta misterioen arguitzailea, segretu hori aguertu ahal içan duçunaz gueroztic.
48 Orduan erreguec alchatu çuen Daniel carguric gorenera, eta eguin ciozcan emaitza handiac eta hainitz; eçarri çuen Babilonaco herrialde gucien gainean buruçagui, eta aitzindarien aitzindari Babilonaco çuhur gucien gainean.
49 Danielec berriz, erregueri galdaturic, erreguec eman çaroten Sidraqui, Misaqui eta Abdenagori Babilonaco herrialdeco eguitecoen cargua; aldiz, Daniel bera cen erregueren athean.

Currently Selected:

DANIELEN PROFECIA 2: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy