1
1 Udaco erregue Joaquinen erreguetasuneco hirugarren urthean, Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ethorri cen Jerusalemera, eta sethiatu çuen.
2 Eta Jaunac haren escuetara arthiqui cituen Joaquin Judaco erregue eta Jaincoaren etcheco uncietaric pharte; eta Nabucodonosorrec eraman cituen Senaarreco lurrera, bere jaincoaren etchera, eta eçarri cituen bere jaincoaren etcheco kutchateguian.
3 Eta erreguec erran cioen Aspheneci, ebaquiez cargutua cenari, erakar cetzan Israelgo umeetaric, erregueen eta buruçaguien odoleticaco
4 Guiçon-gazte cembait, estacururic batere gabeac, gorphutzez ederrac, çuhurcian arguituac, anceetan trebeac eta jaquitateetan ikasiac, eta erregueren jaureguian egon citazqueenac, hequiei irakastecotzat caldearaz iscribatzen eta minçatzen.
5 Eta erreguec eman çaroeten egun bakotcheco bicigarria bere jatecoetaric eta berac edaten çuen arnotic, arren-eta hirur urthez haciac içan ondoan, guero egon citecençat erregueren aitzinean.
6 Beraz, hequietan guerthatu ciren Judaco umeetaric, Daniel, Ananias, Misael eta Açarias.
7 Eta ebaquien buruçaguiac eman çaroezten icenac, Danieli Baltasarrena, Ananiasi Sidraquena, Misaeli Misaquena, eta Açariasi Abdenagorena.
8 Bada, Danielec bere baithan gogoa hartu çuen, etzela lohitu behar erregueren mahaineco jatecoez eta harec edaten çuen arnoaz, eta othoiztu çuen ebaquien buruçaguia utz ceçan kutsutic bere buruaren beguiratzera.
9 Jaincoac berriz, Danieli eman ciozcan ebaquien buruçaguiaren beguithartea eta esquer ederra.
10 Eta ebaquien buruçaguiac erran cioen Danieli: Beldur naiz ni ene erregue jaunarençat, ceinac bereci baitarozquitzuete jatecoa eta edatecoa; harec ikusten baditu çuen beguitharteac meheago çuen adineco berce guiçon-gazteenac baino, erregueri emanen dioçue ene burua.
11 Eta Danielec erran cioen Malasarri, ceina Danielez, Ananiasez, Misaelez eta Açariasez cargutu baitzuen ebaquien buruçaguiac:
12 Froga gaitzatzu, othoi, gu çure cerbitzariac hamar egunez, eta eman bequizquigu baratzecariac jatera eta ura edatera;
13 Eta guero beguira dioçute gure beguitharteei eta erregueren jatecotic hazten diren berce guiçon-gazteenei; eta ikusten duçunaren arabera eguinen duçu çure cerbitzariequin.
14 Hunec horrelaco solasac ençunic, frogatu cituen hamar egunez.
15 Hamar egunen buruan berriz, hequien beguitharteac aguertu ciren hobeac eta guicenagoac erregueren jatecotic hazten ciren berce guiçon-gazte gucienac baino.
16 Malasarrec eramaten cituen beraz hequien jatecoac eta edateco arnoa, eta ematen ciozcaten baratzecariac.
17 Jaincoac berriz, guiçon-gazte hequiei eman ciozcaten jaquitatea eta arguitasuna liburu gucietan eta çuhurcian; Danieli aldiz eman cioen ikuspen eta ametsen adigarria.
18 Bethe cirenean egunac ceinen buruan erregueren aitzinera, harec erran beçala, sarthu behar baitziren guiçon-gazteac, ebaquien buruçaguiac aguerraraci cituen Nabucodonosorren aitzinera.
19 Eta minçatu citzaiotenean erregue, berce gucietan etzen kausitu Daniel, Ananias, Misael eta Açarias beçalacoric; eta erregueren aitzinean egotu ciren.
20 Eta edocein gauça galda cioçoten çuhurciaren eta adimenduaren gainean, erreguec hequien baithan atzeman çuen hamarretan arguitasun guehiago, bere erreinu gucian cituen azti eta magoetan baino.
21 Bada, Daniel han egotu cen Ciro erreguearen lehembicico urthea arteo.
Loading reference in secondary version...