YouVersion Logo
Search Icon

KOLOSARREI 1

1
1PAVL Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac eta Timotheo gure anayeac,
2Colossen diraden saindu eta anaye fideley Christean: Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
3Esquerrac emaiten drautzagu Iaincoari, cein baita, Iesus Christ gure Iaunaren Aita bethi çuengatic othoitz eguiten dugula,
4Ençunic çuen fede Iesus Christ baithangoa eta saindu gucietara duçuen charitatea:
5Ceruètan çuey beguiratzen çaiçuen sperançagatic, cein Euangelioaren eguiazco hitzaz lehen ençun vkan baituçue,
6Cein heldu içan baita çuetara, mundu orotara-ere beçala, eta fructificatzen baitu, çuec baithan-ere beçala, Iaincoaren gratiá eguiazqui ençun eta eçagutu vkan duçuen egunaz gueroztic.
7Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco:
8Ceinec declaratu-ere baitraucu çuen Spirituazco charitatea.
9Halacotz gu-ere haur ençun vkan guenduen egunaz gueroztic, ezgara baratzen çuengatic othoitz eguitetic eta galdeguitetic betha çaitezten haren vorondatearen eçagutzeaz, sapientia eta adimendu spiritual gucirequin:
10Iaunari dagocan beçala ebil çaiteztençát, gauça gucietan haren gogaraco çaretençát, obra on orotan fructificatzen duçuela, eta aitzinaratzen çaretala Iaincoaren eçagutzean.
11Indar orotan fortificaturic, haren gloriaren verthutearen arauez, suffrimendu eta spirituzco patientia orotara bozcariorequin:
12Esquerrac emaiten drautzaçuela Aitari, ceinec sufficient eguin baiquaitu sainduén heretagean participant içateco arguian:
13Ceinec deliuratu baiquaitu ilhumbearen botheretic eta eraman bere Seme maitearen resumara.
14Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, baita, bekatuén barkamendua.
15Cein baita Iainco inuisiblearen imaginá, gauça creatu guciac baino lehen iayoa.
16Ecen hartan creatu içan dirade ceruètan eta lurrean diraden gauça guciac, visibleac eta inuisibleac, nahiz-biz Thronoac, nahiz Dominationeac, nahiz Principaltassunac, nahiz Puissançác, gauça guciac, diot, harçaz eta harengatic, creatu içan dirade.
17Eta bera gauça guciac baino lehen da, eta gauça guciac harçaz consistitzen dirade.
18Eta hura da Eliça gorputzaren buruä, eta hatsea, eta hiletarico lehen iayoa: gauça gucietan lehen lekua eduqui deçançát.
19Ecen Aitáren placer ona içan da complimendu gucia hartan habita ledin:
20Eta harçaz reconcilia litzan gauça guciac beregana, pacificaturic haren crutzeco odolaz hambat ceruän nola lurrean diraden gauçác.
21Eta çuec noizpait harenganic vrrunduac eta etsay cinetelaric, pensamenduz obra gaichtotan:
22Badaric-ere orain reconciliatu çaituzte bere haraguiaren gorputzean, herioaz: çuec eguin cintzatençát saindu, eta atchaquio gabe eta irreprehensible bere aitzinean:
23Bay baldin egoiten baçarete fedean fundatuac eta fermu, eta erautzen ezpaçarete ençun vkan duçuen Euangelioco sperançatic, cein Euangelio ceruären azpico creatura ororen artean predicatu içan baita, ceinetaco ministre ni Paul eguin içan bainaiz:
24Orain alegueratzen naiz çuengatic suffritzen ditudan gaucéz, eta Christen afflictionén gaineracoac complitzen ditut neure haraguian, haren gorputzagatic, cein baita Eliçá.
25Ceinetaco ministre eguin içan bainaiz, Iaincoaren dispensationez, cein eman içan baitzait çuec baithara, Iaincoaren hitzaren complitzeco:
26Cein baita, secula eta adin guciéz gueroztic estaliric egon içan den mysterioa, baina orain manifestatu içan çaye haren sainduey.
27Ceiney Iaincoac eçagut eraci nahi vkan baitraue, ceric den mysterio hunetaco gloriaren abrastassuna Gentilén artean, cein baita Christ çuetan, gloriazco sperançá:
28Cein guc predicatzen baitugu, admonestatzen dugularic guiçon gucia, eta iracasten dugularic guiçon gucia sapientia orotan: guiçon gucia perfect eguin deçagunçát Iesus Christ Iaunean.
29Hartacotzat trabaillatzen-ere naiz, combatitzen naicela haren operatione nitan botheretsuqui obratzen duenaren araura.

Currently Selected:

KOLOSARREI 1: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy