YouVersion Logo
Search Icon

AMOSEN PROFECIA 7

7
1 Hau erakutsi içan darot Jainco Jaunac, eta hara xartalaren eguilea, uri berantecoac belharra sorrarazten abiatzen duenean; eta hara uri berantiarra erreguerençateco ephai-aldiaren ondotic.
2 Eta guerthatu cen, xartalac belharra jaten akabatu çuenean, erran nuela: Jainco Jauna, beguitharte eguiçu othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
3 Jauna urricaldu cen horren gainean, eta erran çuen: Ez da holacoric içanen.
4 Hau erakutsi çarotan Jaunac: eta hara Jainco Jaunac deitzen çuela suzco juiamendua; eta suac iretsi çuen çolagune handi bat eta gainetaric çathi bat jan çuen.
5 Eta erran nuen: Jainco Jauna, bara çaite othoi; norc alchaturen du Jacob, ecen aphurtua da?
6 Jauna urricaldu cen horren gainean: Hori ere ez da içanen, erran çuen Jainco Jaunac.
7 Hau erakutsi çarodan Jaunac: Hara Jauna xutic çagoela harrasi embocatu baten gainean, eta harguin phalote bat cen haren escuan.
8 Eta Jaunac erran çarodan: Cer ikusten duçu, Amos? Eta ihardetsi nuen: Harguin phalote bat. Eta Jaunac erran çuen: Huna nic utzico dudala phalotea Israelgo ene populuaren erdian; ez naiz guehiago haren embocatzen harico.
9 Idolaren leku gorac urratuac eta Israelec sainduetsi toquiac desmasatuac içanen dire; eta ezpatarequin jaiquico naiz Jeroboamen etchearen gainera.
10 Eta Amasias, Bethelgo apheçac igorri çuen Israelgo erregue Jeroboamen gana, cerralaric: Amos çure contra bihurtu da Israelgo etchearen erdian; lurrac ecin egarrico ditu haren solas guciac.
11 Ecen hau dio Amosec: Ezpatatic hilen da Jeroboam, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen da.
12 Eta Amasiasec erran cioen Amosi: Habil, ikuslea; ihes-eguic Judaco lurrera; han janen duc oguia, eta han harico haiz profetisatzen.
13 Ez behedi guehiago Bethelen profetisatzen abia; ceren hemen baitire erregueren leku sainduetsia eta erresumaco jaureguia.
14 Eta Amosec ihardetsi eta erran cioen Amasiasi: Ez naiz ez profeta, ez profeta-semea; bainan ni naiz unha bat, sicomora-ximicatzailea.
15 Eta Jaunac hartu nau, arthaldearen ondotic nindabilaric, eta Jaunac erran içan darot: Çoaz, profetisa dioçoçu Israelgo ene populuari.
16 Eta orai adi çaçu Jaunaren hitza: Çuc dioçu: Ez duçu Israelen gainean profetisatuco, ez-eta idolaren temploaren gainera eraunsiaric eguinen.
17 Hori gatic hau dio Jaunac: Hire emaztea lilitcho ibiliren duc hirian; hire semeac eta hire alabac ezpataren azpira erorico dituc; hire lurra hariaz içanen duc neurtua; eta hi, lur lohian hilen haiz, eta Israel bere lurretic gathibu eramana içanen duc.

Currently Selected:

AMOSEN PROFECIA 7: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy