24
1 Eta berriz biztu içan cen Jaunaren hasarrea Israelen contra, ceren Dabid ekarria içan cen erratera: Çoazte eta athera çaçue cembat populu den Israelen eta Judan.
2 Eta erreguec erran cioen Joabi, bere armadaco buruçaguiari: Iragan çaite Israelgo leinu gucietan Danetic Bersabeeraino eta populua konda çaçue, jaquin deçadan cembat den.
3 Joabec ihardetsi cioen erregueri: Çure Jainco Jaunac berha deçala çure populua orai den becembatez, eta oraino berriz ehunetan guehiago ene jaun erreguearen aitzinean; bainan ene jaun erregueac cer nahi du holaco gauçatic?
4 Bada erregueren solasac gaina eraman cioten Joaben eta armadaco aitzindarien hitzei; eta Joab eta armadaco aitzindariac erregueren aitzinetic atheratu ciren Israelgo populuaren kondatzera.
5 Eta Jordanea iragan çutenean, ethorri ciren Aroerrera, hiriaren escuineco aldera, hiri hura baita Gaden haranean.
6 Jacerren gaindi iragan ciren Galaadera eta Hodfico lur beherera, eta ethorri ciren Daneco oihanetara. Ingurua eguiten çutelaric Sidongo ondotic,
7 Iragan ciren Tirreco harrasien aldean, Hebearren eta Cananearren lur ucian, eta ethorri ciren hegoaldera Bersabee Judacora.
8 Eta lur gucia iragan ondoan, Jerusalemera ethorri ciren bederatzi hilabethe eta hogoi egunen buruan.
9 Joabec erregueri eman cioen beraz populuco nombrearen kondua, eta kausitu ciren Israeldic, çorci ehun mila guiçon, ezpata cerabilcatenac; eta Judatic, borz ehun mila gudulari.
10 Bada, bihotzac eguin cioen Dabidi, populua kondatua içan cen ondoan, eta Dabidec erran cioen Jaunari: Bekatu handia eguin dut hortan; bainan othoi, Jauna, barka çaçu çure cerbitzariaren gaizquia, ceren çoroqueria handiz eguin içan baitut.
11 Eta Dabid jaiqui cen goicean, eta Jaunac bere hitza ençunaraci cioen Gad profetari, Dabiden ikusleari, cioelaric:
12 Çoaz eta erroçu Dabidi: Hau dio Jaunac: Hirur içurritaric hauta emana çaitzu; hequietaric bat, nahi duçuna hauta çaçu, igor deçaçudan.
13 Dabiden gana ethorriric, Gad huneletan minçatu citzaioen: Edo çazpi urthez gosetea ethorrico çaitzu çure lurrera; edo hirur hilabethez ihes ibilico çare çure etsaien aitzinean, eta hequiec ondotic içanen ditutzu; edo içurritea hirur egunez içanen da çure lurrean. Orai beraz çure gogoetac eguizquitzu eta ikusaçu cer ihardetsico diodan bidali nauenari.
14 Eta Dabidec Gadi erran cioen Hesturetan naiz; bainan hoberena da eror nadien Jaunaren escuetara (ecen urricalpen handiac dira haren baithan), guiçonen escuetara baino.
15 Eta Jaunac içurritea Israelera igorri çuen goicetic ephe bereci gucico, eta populutic hil ciren, Danetic Bersabeeraino, hirur hogoi eta hamar mila guiçon.
16 Eta Jaunaren aingueruac bere escua Jerusalemen gainera hedatu çuenean haren xahutzeco, Jauna urricaldu citzaioen hango atsecabeari, eta populua jotzen çuen aingueruari erran cioen: Asqui da; iducaçu orai çure escua. Bada Jaunaren ainguerua Areuna Jebusearraren larraineco ondoan cen.
17 Eta Dabidec ikusi çuenean ainguerua populuaren jotzen, erran cioen Jaunari: Ni naiz bekatu-eguilea, nic eguin dut gaizqui; hauquiec ardi batzu dira, cer eguin dute? itzul bedi, othoi, çure escua ene contra, eta ene aitaren etchearen contra.
18 Bada, Gad egun hartan ethorri cen Dabiden gana eta erran cioen: Igan çaite eta aldare bat Jaunari eguioçu Areuna Jebusearraren larrainean.
19 Eta Dabid igan cen, Jaunac Gadi manatu hitzaren arabera.
20 Areunac beguiraturic, ikusi cituen erregue eta haren cerbitzariac heldu citzaizcoela.
21 Eta ilkiric, beguithartez lurrera agur eguin cioen erregueri, eta erran çuen: Nolaz heldu da ene jaun erreguea bere cerbitzaria gana? Dabidec ihardetsi cioen: Heldu naiz çure larrainaren erostera eta Jaunari aldare baten eguitera, gueldi dadiençat populuan dabilan heriotzequeta.
22 Areunac erran cioen Dabidi: Har beça ene jaun erregueac, eta atseguin duen beçala esqueint beça: horra idiac holocaustaco, orgac eta idi-uztarriac egurçat.
23 Erregue Areunac guciac eman ciozcan erregueri eta Areunac erregueri erran cioen: Çure Jainco Jaunac onhets beça çure botua.
24 Erreguec ihardetsi cioen: Ez çuc nahi duçun beçala, bainan dirutan erosico darozquitzut, eta ez diot ene Jainco Jaunari holocausta urruric escainico. Dabidec erosi cituen beraz larraina eta idiac berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan.
25 Dabidec aldare bat han alchatu cioen Jaunari, eta escaini ciozcan holocaustac eta baquezco bitimac. Jauna lurrari beguithartez jarri cen, eta içurria gueldiaraci çuen Israeldic.
Loading reference in secondary version...