YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 11

11
1 Bada, guerthatu cen urthe-buruan, erregueac guerletara ilkitzen ohi diren mugan, Dabidec igorri cituela Joab eta bere cerbitzariac harequin, eta Israel gucia; eta larrutu cituzten Amonen semeac, eta sethiatu çuten Erraba; bainan Dabid Jerusalemen guelditu cen.
2 Horiec hola çoacelaric, Dabid guerthatu cen bere ohetic jaiquitzera egüerdi ondoan, eta harat-hunaca çabilan erregue etcheco çabalçan; eta bere parrean ikusi çuen emaztequi bat mainhatzen hari cela bere çabalçan: bada, emaztequi hura hainitz cen ederra.
3 Erreguec igorri çuen beraz jaquitera nor cen emaztequi hura. Berria ekarri cioten hura cela Bethsabee, Eliamen alaba, Urias Hethearraren emaztea.
4 Dabidec guiçonac igorriric, erakarri çuen; eta jaureguira sarthu cenean, erreguec lo eguin çuen harequin; eta Bethsabee berehala sainduetsi cen bere lohiqueriatic.
5 Eta bere etchera bihurtu cen içorra guerthaturic. Eta berria bidali çaroen Dabidi, eta erran çuen: Içorra guerthatu naiz.
6 Bada, Dabidec norbait igorri çuen Joaben gana, cioelaric: Bidal diçadaçu Urias Hethearra. Eta Joabec Urias igorri çaroen Dabidi.
7 Eta Urias ethorri cen Dabiden gana. Dabidec galdatu çaroen hea ongui ciren Joab eta populua eta nola cihoan guerla.
8 Eta Dabidec erran çaroen Uriasi: Çoaci çure etchera eta garbi çatzu çangoac. Urias ilki cen erregueren etchetic, eta ondotic igorria içan citzaioen erregueren jatecotic.
9 Bainan Uriasec erregueren jaureguico athe aitzinean lo eguin çuen bere nausiaren berce cerbitzariequin, eta etzen goan bere etchera.
10 Eta berria ekarri çaroeten Dabidi, ciotelaric: Urias ez da bere etchean içatu. Eta Dabidec Uriasi erran çaroen: Etzare bidetic heldu? certaco etzare goan çure etchera?
11 Uriasec ihardetsi çaroen Dabidi: Jaunaren arka, eta Israel, eta Juda olhetan daudeci, eta Joab ene nausia, eta ene jaunaren cerbitzariac lurraren gainean egoten dira; eta ni sarthuco naiz ene etchera jatera eta edatera; eta lo eguinen dut ene emaztearequin? çure biciaz eta çure arimaco biciaz, ez dut holacoric eguinen.
12 Dabidec erran çaroen beraz Uriasi: Çaude hemen egun ere, eta bihar igorrico çaitut. Uriasec egun hura eta biharamuna eman cituen Jerusalemen.
13 Dabidec deithu çuen bere aitzinean jatera eta edatera, eta hordiaraci çuen. Arratsean ilkiric, Uriasec bere ohean lo eguin çuen bere jaunaren berce cerbitzariequin, eta etzen bere etchean sarthu.
14 Goiça ethorri cen beraz, eta Dabidec gutun bat eguin cioeten Joabi, eta Uriasen escuz igorri çuen,
15 Gutunean iscribatzen çuelaric: Eçar çaçue Urias guerlan, gudua hazcarrenic den toquian, eta han utz çaçue, joa içanic hil dadiençat.
16 Beraz Joabec hiria sethioan çaducalaric, Urias eçarri çuen non-ere baitzaquien cirela guiçonic borthitzenac.
17 Eta guiçonac hiritic atheraturic guducatzen ciren Joaben contra, eta Dabiden cerbitzarien armadatic içan ciren hilac erori cirenac, eta Urias Hethearra ere hil içan cen.
18 Joabec igorri ciozcan beraz Dabidi guduco berri guciac.
19 Eta berri-eramaileari manatu çaroen, cioelaric: Guerlaco solas guciac akabatu diozquetzunean erregueri,
20 Ikusten baduçu samurcen dela, eta erraten badu: Certaco hurbildu çarete harrasiari guducatzeco? ala ez daquiçue hainitz gueci harrasi gainetic arthiquitzen dela?
21 Norc jo çuen Abimelec, Jerobaalen semea? Etzen emaztequi bat içan ihara-harri pusca bat haren gainera harrasitic arthiqui çuena, eta hura Thebesen hil çuena? certaco hurbildu çarete harrasiaren ondora? erranen duçu: Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria, hil içan da.
22 Berri-eramailea abiatu cen beraz, ethorri cen eta Dabidi erran ciozcan Joabec manatu guciac.
23 Eta berriquetariac erran çaroen Dabidi: Etsaiac nausitu çaizquigu, eta atheratu dira gure contra campora: Guc ordean oldar eguinic, jarraiqui gatzaizquiote hirico atheraino.
24 Eta harrasi gainetic arrambelariec gueciac arthiqui dituzte çure cerbitzariei; erregueren cerbitzarietaric cembait hilac içan dira, eta Urias Hethearra ere, çure cerbitzaria hila da.
25 Dabidec erran çaroen berriquetariari: Hau erroçu Joabi: Gauça horrec ez beçaitza harri; guerlac ecen asco aldarte ditu; ezpatac batean hau xahutzen du, eta bercean hori. Hiriaren contra hascar çatzu çure guerlariac haren xahutzeco, eta gogoa bero çoçute.
26 Bada, Uriasen emazteac aditu çuen Urias, bere senharra, hila çuela, eta deithoratu çuen.
27 Eta dolua iragan ondoan, Dabidec igorri çuen bilha, eta sarraraci çuen bere etchean. Dabiden emazte eguina içan cen, eta seme bat eman çaroen. Bainan Jaunari gaitzitu citzaioen Dabiden eguitatea.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 11: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy