YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 4

4
1 Bada, emaztequi batec, profeten emazteetaric cenac, Eliseori oihu eguiten çaroen, erranez: Ene guiçona, çure cerbitzaria, hil içan da; eta çuc badaquiçu çure cerbitzaria Jaunaren beldurti içatu dela; eta orai huna haren harcedurua ene bi semeen harcera dathorrela bere gathibu eguitecotzat.
2 Eliseoc erran çaroen: Cer nahi duçu eguin deçaçudan? Erran diçadaçu cer duçun etchean? Eta hunec ihardetsi çuen: Çure nescatoac deusere ez du etchean olio xorta bat baicic, ceintaz gançutzen bainaiz.
3 Eliseoc erran çaroen: Çoaz, maileguz çure hauço guciei galda dioçotzuete unci hutsac, eta ez guti.
4 Eta sar çaite, eta çure athea hers çaçu, çu eta çure semeac barrean çaretequeenean; eta olio hartaric unci hequietan orotan eçar çaçu; eta betheac ditazqueenean, eramanen ditutzu.
5 Hargatic emaztequia goan cen, eta athea hersi çuen bere gainera eta bere semeen gainera; semeec unciac aitzinera ekarcen ciozcaten, eta harec olioa barnera ematen çaroeten.
6 Eta unciac betheac içan cirenean, bere seme bati erran çaroen: Ekar diçadaçu uncia oraino. Eta hunec ihardetsi çaroen: Ez dut. Eta olioa guelditu cen.
7 Bada emaztequia ethorri cen eta Jaincoaren guiçona horietaz jaquinsun eguin çuen: Hunec erran çaroen: Çoaz, olioa sal çaçu, eta çure harceduruari berea bihur çoçu; çu berriz, eta çure semeac gaineracoaz bici çaitezte.
8 Bada, egun batez guerthatu cen Eliseo Sunamen iragaiten cela. Bacen han handietaricaco emaztequi bat, ceinac iduqui baitzuen oguiaren jaten. Eta nola maiz iragaiten baitzen handic, haren gana aldaratzen cen oguiaren jatera.
9 Hunec bere senharrari erran çaroen: Oharcen naiz Jaincoaren guiçon saindu bat dela gure baithan maiz iragaiten den guiçon hori.
10 Eguin dioçogun beraz guela ttipi bat, eta hartan eçar diotzogun ohe bat, mahain bat, alki bat eta ganderailu bat, han egon dadiençat gure gana ethorrico denean.
11 Egun batez beraz Eliseo ethorriric aldaratu cen guela hartara eta han phausatu cen.
12 Eta erran çaroen Jieciri bere muthilari: Deith çaçu sunamtar andre hori. Muthilac deithuric, ethorri cenean Eliseoren aitzinera,
13 Hunec muthilari erran çaroen: Erroçu: Gauça gucietan arthatsuqui cerbitzatu gaituçu, cer nahi duçu eguin deçaçudan? baduçu cerbait eguiteco eta nahi duçu erregueri edo armadaco buruçaguiari minça naquioten? Hunec ihardetsi çuen: Baquean bici naiz ene populuaren erdian.
14 Eta Eliseoc erran çuen: Cer nahi du bada eguin dioçodan? Eta Jiecic ihardetsi çaroen: Ez becedi bilha, ecen haurric ez du eta horren senharra çahartua da.
15 Hargatic Eliseoc manatu çaroen deith ceçan; eta deithua içan cenean eta athearen aitzinean guelditu cenean,
16 Erran çaroen: Oraico urthe mugan eta oraico oren berean, biciac laguncen baçaitu, sabelean içanen duçu seme bat. Bainan harec ihardetsi çuen: Ez, othoi, ene jauna, Jaincoaren guiçona, ez gueçurric erran çure nescatoari.
17 Eta emaztequia haur batez amatu eta erdi cen Eliseoc erran demboran eta oren berean.
18 Bada, haurra tarrotu cen. Eta halaco egun batez, ilki eta goan cen batez bere aita gana, uzta-bilçaileetara,
19 Aitari erran çaroen: Min dut burutic, min dut burutic. Eta hunec muthil bati erran çaroen: Har çaçu eta eraman bere amari.
20 Harec hartu eta eraman çaroenean bere amari, amac bere alçora hartu çuen egüerdi arteo, eta hil cen.
21 Bada, ama igan cen, eta eçarri çuen Jaincoaren guiçonaren ohe gainean, eta athea hersi çuen; eta ilkiric,
22 Bere senharra deithu çuen eta erran çaroen: Muthiletaric bat eta asto bat igor çatzu, othoi, enequin, goan nadien Jaincoaren guiçona ganaraino, eta itzul nadien.
23 Hunec ihardetsi çaroen: Certaco çoaci haren gana? Ez da egun hilabethearen lehena, ez larumbata. Emazteac ihardetsi çuen: Goanen naiz.
24 Astoari harbalda eçarraraci çaroen, eta manatu çaroen muthilari: Eraguioçu eta higui çaite; ez niri astiz egon bidean, eta eguiçu nic manatzen darotzudana.
25 Bideari lothu cen beraz, eta Jaincoaren guiçona gana ethorri cen Carmelgo mendira. Jaincoaren guiçonac ikusi çuenean hari buruz heldu cela, Jieci bere muthilari erran çaroen: Horra sunamtar andre hura.
26 Çoazquio beraz bidera eta erroçu: Gauçac ongui dohaci çure inguruan, çure senharraren eta semearen ingurutan? Emaztequiac ihardetsi çuen: Bai, ongui.
27 Eta Jaincoaren guiçonaren gana mendira ethorri cenean, besarcatu cituen haren oinac; eta Jieci hurbildu cen haren aldaratzeco. Eta Jaincoaren guiçonac erran çuen: Utzaçu; ecen atsecabetan da hunen bihotza, eta Jaunac gorde içan darot eta ez darot aguertu.
28 Emaztequiac erran çaroen: Semeric galdatu içan othe darot ene jaunari? ez othe darotzut erran: Ez nitaz trufa?
29 Eliseoc erran çaroen Jieciri: Tinca çaçu guerria, ene makila escuan har çaçu eta çoaz. Guiçonic buruz-buru eguiten baduçu, ez agurric eguin; eta norbaitec agur eguiten badarotzu, ez bioçoçu ihardets; eta ene makila eçar çaçu haurraren beguithartearen gainean.
30 Bainan haurraren amac erran çuen: Bici bedi Jauna eta bici bedi çure arima, etzaitut utzico. Eliseo jaiqui cen beraz eta jarraiqui citzaioen emaztequiari.
31 Jieci berriz, hequien aitzinean goan cen, eta makila eçarri çuen haurraren beguithartearen gainean; bainan ez minçoa, ez tentua etzitzaizcon bihurtu. Itzuli cen bere nausiaren bidera eta berria ekarri çaroen cioelaric: Haurra ez da birphiztu.
32 Eliseo sarthu cen beraz etchera, eta hara non haurra hila çaroen etzana haren ohean.
33 Sarthuric athea hersi çuen bere gainera eta haurraren gainera, eta othoiztu çuen Jauna.
34 Eta igan eta etzan cen haurraren gainean; eçarri cituen bere ahoa haren ahoaren gainean, bere beguiac haren beguien gainean, bere escuac haren escuen gainean, eta bera makurtu cen haren gainera; eta berotu cen haurraren haraguia.
35 Eta itzuliric, etchean hara-hunaca ibili cen behin, eta igan cen berriz eta etzan haurraren gainean, eta haurrac çazpi harrosin eguin cituen eta beguiac idequi.
36 Eliseoc deithu çuen Jieci eta erran çaroen: Deith çaçu sunamtar andre hori. Deithua içan ondoan, sarthu cen Eliseoren gana. Hunec erran çaroen: Har çaçu çure semea.
37 Goan citzaioen Eliseori, bere burua haren oinetara arthiqui çuen eta lurraren gainean adoratu çuen; eta hartu çuen bere semea eta ilki cen.
38 Eta Eliseo Galgalara itzuli cen. Bada, gosetea cen lurrean eta profeten haurrac Eliseorequin egoten ciren; eta erran çaroen bere muthiletaric bati: Eçar çaçu elce handi bat, eta jatecoa egos çoçute profeta semeei.
39 Eta hequietaric bat ilki cen bazterretara landetaco belharretaric bilcera; atzeman çuen oihanetaco mahats-aihena iduri bat, hartaric bildu cituen basa kuiattoac, bethe çuen bere capa, eta itzuliric xehatu cituen jatecoaren elcera, etzaquien ecic cer ciren.
40 Eman ciozcaten beraz lagunei jatera. Eta dastatu çutenean errequitutic, oihuca hasi ciren erranez: Jaincoaren guiçona, herioa elce huntan da. Eta ecin jan çuten.
41 Eliseoc erran çaroeten: Ekar diçadaçue irina. Eta ekarri çarotenean, eçarri çuen elcean, eta erran çuen: Ixur çaçue orori jan deçaten. Eta etzen guehiago uhertasunic batere içan elcean.
42 Bada, Baalsalisatic norbait ethorri cen, picainetaco oguiac Jaincoaren guiçonari ekarcen ciozcana, hogoi garagar-ogui, eta ogui-bihi berria bere murchilan. Eta Eliseoc erran çuen: Emoçuete populuari jatera.
43 Bere cerbitzariac ihardetsi çaroen: Cer da hori ehun guiçonei aitzinera emateco? Eliseoc berriz, erran çuen: Emoçu populuari jatera, ecic hau dio Jaunac: Janen dute eta soberaquina gueldituco da.
44 Hargatic cerbitzariac aitzinera eman çaroeten; populuac jan çuen, eta Jaunaren hitzaren arabera, soberaquina içan cen.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 4: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy