YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 3

3
1 Bada, Joram Acaben semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen, Judaco erregue Josafaten hemeçorcigarren urthean. Erreguinatu cen hamabi urthez.
2 Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez ordean bere ait-amec beçala; kendu cituen ecic haren aitac eguinicaco Baalen moldeac.
3 Bizquitartean iratchiquia egotu cen Nabathen seme Jeroboamen bekatu, Israeli bekatu eraguin çaroetenei, eta etzen hequietaric aldaratu.
4 Bada, Mesac Moabeco erreguec arthalde hainitz hazten çuen, eta Israelgo erregueri pagatzen ciozcan ehun mila bildots eta ehun mila ahari beren ileequin.
5 Eta Acab hil cenean, hautsi çuen Israel go erreguerequin çuen patua.
6 Orduan erregue Joram ilki cen beraz Samariatic, eta kondatu çuen Israel gucia.
7 Eta Judaco erregue Josafaten gana igorri çuen, cioelaric: Bihurtu çait Moabeco erregue; haren contra gudura çato enequin. Hunec ihardetsi çuen: Ethorrico naiz; enea dena çurea da, ene populua çure populua da, ene çaldiac çure çaldiac dira.
8 Eta erran çuen: Cein bidetaric iganen gare? Eta harec ihardetsi çuen: Idumeaco mortutic.
9 Beraz Israelgo erregue, Judaco erregue eta Edomgo erregue goan ciren, eta çazpi egunez bideaz inguruan jo çuten, eta uric etzen armadarençat eta hequiei jarraiquitzen ciren aciendençat.
10 Eta Israelgo erreguec erran çuen: Ai! ai! ai! Jaunac hirur erregue bildu gaitu, Moaben escuetara arthiquitzeco.
11 Eta Josafatec erran çuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetaric, haren bidez Jaunaren errequeitzeco? Eta Israelgo erregueren cerbitzarietaric batec ihardetsi çuen: Hemen da Eliseo, Saphaten semea, ura Eliasen escuetara ixurcen çuena.
12 Eta Josafatec erran çuen: Haren baithan da Jaunaren hitza. Eta harengana jautsi ciren Israelgo erregue, Josafat Judaco erregue eta Edomgo erregue.
13 Eliseoc ordean erran çaroen Israelgo erregueri: Cer ikusteco da çure eta ene artean? çoaz çure aitaren eta amaren profetetara. Eta Israelgo erreguec erran çaroen: Certaco Jaunac bildu gaitu hirur erregue hauquiec, Moaben escuetara arthiquitzeco?
14 Eta Eliseoc ihardetsi çaroen: Bici bedi armadetaco Jauna, ceinaren aitzinean bainaiz. Judaco erregue Josafaten beguitharteari ahalquea ematea içan ez balitz, ez narotzun segur beharria emanen, ez-eta beguiratuco ere ez narotzun.
15 Bainan orai erakar darotaçue maniurrari bat. Eta maniurrariac cantatzen çuelaric, Jaunaren escua Eliseoren gainean jarri cen, eta Eliseoc erran çuen
16 Hau dio Jaunac: Lats agortu hunen errecan eguizquitzue asco cilho.
17 Ecen hau dio Jaunac: Ez duçue ikusico ez haiceric, ez uriric, eta erreca hau urez betheco da, eta edanen duçue, çuec, eta çuen muthilec, eta çuen abereec.
18 Eta hori guti da Jaunaren aitzinean; hortaz berçalde, Moab ere eçarrico du çuen escuetan.
19 Eta xahutuco ditutzue hiri hazcartu guciac, eta hiri hauta guciac; ebaquico ditutzue fruitutaco çuhamu guciac, tapatuco ditutzue ithurriac oro, eta landa on guciac harriz estalico ditutzue.
20 Guerthatu cen beraz biharamun goicean, sacrificioa escaincen ohi den tenorean, urac ethorri cirela Edomgo bideaz, eta urez bethe cen lurra.
21 Moabitar guciec berriz, adituric erregueac igan cirela hequiei gudu ematera, bildu cituzten uhalaz guerricatuac cirenac oro, eta jarri ciren muguetan.
22 Eta goiz lehenean jaiquiric, eta orduco iguzquia atheratua celaric uren parretic, Moabitarrec berce aldetic urac ikusi cituzten odola beçala gorri,
23 Eta erran çuten: Ezpataticaco odola da hori; elkar guducatu eta elkar hil dute erregueec: Moab, orai harrapaquinera hoa.
24 Eta goan ciren Israelgo campetara. Bada Israel jaiqui cen eta Moab jo çuen, eta Moabitarrec Israeldarren aitzinean ihes eguin çuten. Garaitiatrac ethorri ciren beraz, eta xahutu çuten Moab-herria.
25 Herraustu cituzten hiriac; harriac batbederac arthiquiz, landa hoberenac oro bethe cituzten; tapatu cituzten ithurri guciac; ebaqui cituzten fruitutaco çuhamu guciac, halaz non lurrezco harrasiric baicic ez baitzen xutic guelditu; eta hiria inguratua içan cen habalariez, eta çathi handi batean joa.
26 Moabeco erreguec ikusi çuenean hori, erran nahi da etsaiac nausitu cirela, hartu cituen ezpata cerabilcaten çazpi ehun guiçon, Edomgo erregueri jauz citecençat, eta ecin eguin çuten.
27 Orduan harturic bere seme çaharrena, bere ondotic erreguinatzecotan çuena, harrasiaren gainean holocaustetan escaini çuen; eta buhacaizdura handi bat jauci cen Israelen, eta berehala Israeldarrac urrundu ciren haren ganic, eta beren lurrera bihurtu ciren.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 3: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy