YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 16

16
1 Phacee Erromeliaren semearen hamaçazpigarren urthean erreguetu cen Acaz, Judaco erregue Joathamen semea.
2 Acacec hogoi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta hamasei urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Bere Jainco Jaunaren aitzinean gogaragarri cena etzuen eguin bere aita Dabidec beçala.
3 Bainan Israelgo erregueen bideaz ibili cen; eta guehiago dena, bere semea ere consecratu çuen, sutic iraganaraciz, Jaunac Israelen aitzinean haiçatu cituen jendaien idolatiarqueriaren arabera.
4 Imolatzen cituen halaber bitimac eta isensua erretzen leku goretan, eta munho gainetan, eta edocein çuhaitz hostotsuren azpian.
5 Orduan Errasin Siriaco erregue, eta Phacee Erromeliaren semea, Israelgo erregue, guducatzera igan ciren Jerusalemera; eta sethioan çaducatelatic Acaz, etzuten halere ahal içan xahutu.
6 Errasinec Siriaco erreguec orduan hartu çuen guibelerat Aila Siriacoa, eta Juduac kendu cituen handic; eta Idumearrac ethorri ciren Ailara, eta han eguin çuten beren egoitza egundinocoan.
7 Bada Acacec bidalquinac igorri ciozcan Theglathphalasarri, Asiriarren erregueri, cioelaric: Ni çure cerbitzari eta çure seme naiz; igan çaite eta itzur neçaçu Siriaco erregueren escutic eta Israelgo erregueren escutic, ceren ene contra baitira alchatu.
8 Eta bildu ondoan Jaunaren etchean eta erregue kutchetan aurkitu ahal içan çuen dirua, emaitzac egorri ciozcan Asiriarren erregueri.
9 Theglathphalasar jautsi cen haren nahira; Damasera igan cen, larrutu çuen hiria, eta hango egoiliarrac Cirenera eraman cituen; Errasin ere hil çuen.
10 Acaz erreguea Damasera goan cen Theglathphalas Asiriarren erregueren bidera; eta ikusi çuenean Damaseco aldarea, erregue Acacec Crias apheçari igorri ciozcan haren moldea eta itchura, hartaco languinça guciaren arabera.
11 Eta Urias apheçac aldare bat eguin çuen erregue Acacec Damastic manatu gucien arabera; eta hala eguin çuen Urias apheçac, erregue Acaz Damastic ethor cedin artean.
12 Eta erregue Damasetic ethorri cenean, ikusi çuen aldarea, eta ohoratu çuen; eta igan cen, eta imolatu cituen holocaustac eta bere sacrificioa.
13 Eta libacioneac eguin cituen, eta aldarearen gainean escaini cituen baquezco bitimen odola ixuri çuen.
14 Jaunaren aitzinean cen cobrezco aldarea berriz, kendu çuen temploco aitzindeguitic, eta aldarearen lekutic, eta Jaunaren temploco lekutic, eta eçarri çuen aldare berriaren sahetsetic ipharrerat.
15 Halaber Acaz erregueac Urias apheçari manu eman çaroen, cioelaric: Aldare handienaren gainean escain çatzu goicetaco holocausta eta arratsetaco sacrificioa, erregueren holocausta eta sacrificioa, eta lurreco populu guciaren holocausta, eta hequien sacrificio eta libacioneac; eta aldare horren gainera ixurico duçu holocaustaco odol gucia eta bitimaco odol gucia; cobrezco aldarea berriz, egonen da nic nahico dudaneracoz.
16 Urias apheçac eguin çuen beraz Acaz erregueec manatu gucien arabera.
17 Bada, Acaz erregueac kendu cituen oin lanquetatuac eta hequien gainean ciren unciac; itsasoa jautsi çuen jasaiten çuten idien gainetic, eta eçarri çuen harrizco galçadaren gainean.
18 Larumbateco musaca ere, temploan eguin çuena, eta erregueren campoticaco sarcea, temploaren barnera aldaratu cituen, Asiriarren erregueren gatic.
19 Acacen gaineraco eguinçac berriz, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
20 Eta Acaz lokartu cen bere aitequin, eta hequiequin ehorci çuten Dabiden hirian; eta Ecequias haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 16: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy