YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 13

13
1 Judaco erregue Ocociasen Seme Joasen hogoi eta hirugarren urthean, Joacaz Jehuren semea Israelen gainean Samarian erreguinatu cen hamaçazpi urthez.
2 Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta bekatu hequiei jarraiqui cen ceinetaz Nabathen semeac Jeroboamec bekatu eraguin baitzaroen Israeli, eta etzen hequietaric aldaratu.
3 Eta Jaunaren hasarrea phiztu cen Israelen contra, eta arthiqui çuen egun oroz Siriaco erregue Haçaelen escura, eta Haçaelen seme, Benadaden escura.
4 Bainan Joacacec errequeitu çuen Jaunaren beguithartea, eta Jaunac ençun çuen; ikusi çuen ecic Israelen hestura, ceren ehoac eçarri baitzituen Siriaco erreguec.
5 Eta Jaunac salbatzaile bat eman çaroen Israeli, eta Siriaco erregueren escuetaric atheratua içan cen; eta Israelgo semeac, beihala beçala baquean egotu ciren beren olhetan.
6 Halaric-ere, Israeli bekatu eraguin çaroen Jeroboamen etchearen bekatuetaric etziren guibelatu; ecen lucua guelditu cen Samarian.
7 Eta populutic Joacaci etzitzaizcon guelditu berrogoi eta hamar çaldizco baicic, hamar orga-laster eta hamar mila oinezco; ecic Siriaco erreguec xahutu eta ogui-jotzetaco herrautsa beçala eçarri cituen.
8 Joacacen gaineraco eguinçac berriz, eta haren bihotzoitasuna eta harec eguin cituen guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
9 Joacaz bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten Samarian; eta Joas haren semea erreguinatu cen haren orde.
10 Judaco erregue Joasen hogoi eta hamaçazpigarren urthean erreguinatu cen Joas Joacacen semea Israelen gainean Samarian hamasei urthez.
11 Eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bekatuetaric etzen aldaratu, bainan hequietan beretan ibili cen.
12 Joasen gaineraco eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac, eta haren bihotzoitasuna, eta nola guducatu çuen Amasias Judaco erregue, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
13 Eta Joas bere arbasoequin lokartu cen. Jeroboam berriz, haren tronuan jarri cen. Eta Joas Samarian ehorcia içan cen Israelgo erregueequin.
14 Bada, Eliseo hilceco gaitzetic eri cen; eta Joas Israelgo erregue jautsi cen haren gana, eta nigar eguiten çuen haren aitzinean, eta erraten çuen: Ene aita! ene aita! Israelgo orga-lasterra! orga-lasterreco çaina!
15 Eta Eliseoc erran çaroen: Ekar çatzu arrambela bat eta gueciac. Eta ekarri ciozcanean arrambela eta gueciac,
16 Erran çaroen Israelgo erregueri: Escua eçar çaçu arrambelaren gainean. Eta escua eçarri çuenean, Eliseoc bere escuac eçarri cituen erregueren escuen gainetic,
17 Eta erran çuen: Idecaçu iguzqui-haiceraco leihoa. Eta idequi çuenean, Eliseoc erran çuen: Igorraçu gueci bat. Eta igorri çuen. Eliseoc erran çuen: Jaunaren salbamenduco guecia, eta Siriarren contra salbamenduco guecia! Siria joco duçu Aphequen, xahu deçaçun arteo.
18 Eta erran çuen: Har çatzu gueciac. Erreguec hartu cituen, eta Eliseoc erran çaroen berriz: Jo çaçu gueciaz lurra. Eta hiruretan joric, guelditu cenean,
19 Jaincoaren guiçona samurtu citzaioen eta erran çaroen: Jo bacindu borz aldiz, edo seiez, edo çazpiz, herrausteraino joco cinduen Siria; bada orai, hiruretan joco duçu.
20 Eliseo hilcen beraz eta ehorci çuten. Urthe berean berriz, ohoin batzu ethorri ciren Moabetic leku hartara.
21 Eta hil baten ehorztera cihoacen guiçonec ikusi cituzten ohoinac, eta hila arthiqui çuten Eliseoren hobira. Gorphutzac uquitu cituenean Eliseoren heçurrac, guiçona phiztu cen, eta çangoen gainera xutitu cen.
22 Beraz Haçaelec Siriaco erreguec Israeli jasaiteco eman çaroen Joacacen egun gucietan.
23 Jauna urricaldu citzaioten Israeldarrei, eta bihurtu cen hequien gana, Abrahamequin, Isaaquequin eta Jacobequin çuen batasunaren gatic. Etzituen nahi içan galdu, ez-eta alde bat iraici oraidinocoan.
24 Bada, Haçael Siriaco erregue hil içan cen, eta Benadad haren semea erreguinatu cen haren orde.
25 Eta Joasec Joacacen semeac Haçaelen seme Benadaden escutic hartu cituen Haçaelec haren aita Joacacen escutic guerlaco çucenez hartu cituen hiriac. Hirur aldiz jo çuen Joasec, eta Israeli hiriac bihurtu ciozcan.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 13: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy