YouVersion Logo
Search Icon

2 PARALIPOMENAC 21

21
1 Bada, Josafat bere arbasoequin lokartu cen, eta hequiequin Dabiden hirian ehorci çuten; eta Joram haren semea haren orde erreguinatu cen.
2 Hunec anaia cituen Josafaten semeac, Açarias, Jahiel, Çacarias, Açarias, Micael eta Saphatias, horiec oro Judaco erregue Josafaten semeac.
3 Beren aitac emaitza handiac eguin çaroezten urhetan eta cilharretan eta bicitzeco moldeac hiri guciz hazcar batzuequin Judan eman çaroezten; Jorami berriz, çaharrena celacotz, erreinua eman çaroen.
4 Joram beraz bere aitaren tronura igan cen; eta bere burua gogortua ikusi çuenean, ezpataz hil cituen bere anaia guciac eta Israelgo lehembicicoetaric cembait.
5 Joramec hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean, eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen.
6 Israelgo erregueen bideaz ibili cen, Acaben etcheac eguin çuen beçala; ecic Acaben, alaba cen haren emaztea, eta gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean.
7 Jaunac halere etzuen galdu nahi içan Dabiden etchea, harequin eguin içan çuen batasunaren ariaz, eta aguindu çuelacotz argui bat emanen çaroetela bethi gucian hari eta haren semeei.
8 Orduco egunetan bihurtu cen Edom, Judaren azpico ez içatea gatic; eta erregue bat eçarri çuen bere gaineco.
9 Eta Joram goan cenean bere azpico aitzindariequin eta berequin cituen çaldizco guciequin, jaiqui cen gabaz, eta Edom ceinac inguratu baitzuen, eta haren çaldizcoen aitzindariac oro jo cituen.
10 Halaric-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpico ez içatea gatic. Lobna ere orduan atheratu cen Joramen escupetic. Ecic Joramec bazterrerat utzi çuen bere arbasoen Jainco Jauna.
11 Berçalde leku gorac ere eguin cituen Judaco hirietan, eta Jerusalemdarrac kutsaraci eta Juda bekatura erorraraci cituen.
12 Bada Elias profeta ganic ekarriac içan citzaizcon gutunac, ceinetan iscribatua baitzen: Hau dio çure aita Dabiden Jainco Jaunac: Ceren ez haicen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judaco erregueren bideetan,
13 Bainan ibili baihaiz Israelgo erregueen bideaz, eta kutsaraci baitituc Juda eta Jerusalemdarrac, Acaben etcheari jarraiquiz; hil baitituc berçalde hire anaiac, hire aitaren etchea, hi baino hobeac cirenac;
14 Huna non Jaunac joco hauen çauri gaitz batez, hire populu, seme, emazte eta içate guciarequin.
15 Hi berriz, eri egonen haiz sabeleco gaitz guciz gaixto batetaric, hire barnecoac emequi emequi egun oroz athera ditecen arteo.
16 Jaunac beraz Joramen contra jaicaraci cituen Ethiopiarren mugakide diren Arabiarren gogoa eta Filistindarrena.
17 Eta igan ciren Judaco lurrera, eta larrutu çuten, eta eraman cituzten erregueren etchean kausitu içan cen içate gucia, eta berçalde haren semeac eta emazteac; eta etzitzaioen semeric guelditu Joacaz baicic, ceina sorcez gazteena baitzen.
18 Eta horien gucien gainera, Jaunac jo çuen sabeleco gaitz ecin sendatuzco batez.
19 Eta eguna egunari jarraiquiz eta dembora goanez, bi urtheren itzulia bethe cen. Eta gaitz luceac hiratuz, halaz non barnecoac ere arthiquitzen baitzituen, gaitzac eta biciac batean escas eguin çaroten. Eta gaitz gaixtoenetic goan cen; eta populuac etzuen ehorci erretzapeneco ohitzaren arabera, haren arbasoei eguin çaroeten beçala.
20 Hogoi eta hamabi urthe cituen erreguinatzen hasi cenean eta çorci urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Eta makur ibili cen, eta Dabiden hirian ehorci çuten, bainan ez erregueen hobian.

Currently Selected:

2 PARALIPOMENAC 21: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy