YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 1

1
I. LIBURUA
1 Bacen guiçon bat Erramathaimsophimgoa, Efraimgo mendian. Elcana deitzen cen; Jerohamen Seme cen, Jeroham Eliuren, Eliu Thohuren eta Thohu Suphen seme. Efraimtarra cen.
2 Içan cituen bi emazte, ceinac deitzen baitziren, bat Ana, eta bercea Phenena. Phenenac bacituen semeac, bainan Anac etzuen haurric.
3 Eta guiçon hura bere hiritic igaiten cen, egun manatuetan, Silora armadetaco Jaunaren adoratzera, eta hari sacrificioen escaincera. Bada, han ciren Heliren bi seme, Ophni eta Phinees, Jaunaren apheçac.
4 Elcana beraz ethorri cen egun batez, imolatu çuen bitima, eta eman ciozcaten Phenena, bere emazteari, eta bere seme-alaba guciei beren çathiac;
5 Bainan Anari eman cioen çathi bakar bat, gogoa ilhunic, ceren maite baitzuen Ana. Bada, Jaunac agor utzi çuen.
6 Phenenac ere, bekaitzez, nahigabe ematen cioen, eta borthizqui jasanarazten, hambatetaraino, non escarnioca baitzerabilcan, Jaunac agor utzi çuelacotz.
7 Eta horrela eguiten çuen urthe oroz, muga ethorriric, Jaunaren templora igaiten cirenean; horrela jaçarcen cioen; eta Ana nigarrari ematen cen eta janhariric etzuen harcen.
8 Elcana bere senharrac erran cioen beraz: Ana, certaco eguiten duçu nigar? certaco ez duçu jaten? certaco eritzen da çure bihotza? Ez othe natzaitzu hobe ecenez hamar seme?
9 Bada, Silon jan eta edan ondoan, Ana jaiqui cen. Eta Heli apheça Jaunaren temploco athean bere alkian jarria çagoelaric,
10 Nola Anac bihotza çaurthua baitzuen, Jaunari othoitz eguin cioen, nigarretan urcen celaric;
11 Eta botu eguin çuen; cielaric: Armadateco Jauna, çure nescatoari beguiratuz, ikusten baduçu ene bihotzmina, orhoitzen baçare nitaz, ez baçaitzu ahanzten çure sehia, eta çure nescatoari seme bat ematen badioçu, hura bere bicitzeco egun gucietaco emanen diot Jaunari, eta biçarnabala ez da haren buru gainean iraganen.
12 Bada, nola othoitz eta othoizca hari baitzen Jaunaren aitzinean, guerthatu cen Heli ohartu cela haren aho higuitzeei;
13 Ecen Ana bihotzez minço cen; haren ezpainac bakarric higuitzen ciren, eta haren ganic hitz bat etzen aditzen. Helic uste içan çuen beraz mozcorra cela,
14 Eta erran cioen: Noiz arteo egonen çare hordi? Utzaçu aphur bat iragaitera ahotic darioçun arno hori.
15 Anac ihardetsi cioen: Ez, jauna; emaztequi guciz dohacabe bat naiz; ez dut arnoric edan, ez-etare mozcor deçaqueten edarietaric batere, bainan ene bihotza ixurcen dut Jaunaren aitzinean.
16 Ez beçaçu uste içan çure nescatoa dela Belialen alaben idurico, ecen ene bihotzminaren eta atsecabeen handiac minçaraci nau orai arteo.
17 Helic erran cioen orduan: Çoaci baquean; Israelgo Jaincoac emanen darotzu othoizca galdatu dioçuna.
18 Anac ihardetsi çuen: Oxala çure sehiac gracia aurki baleça çure beguien aitzinean! Eta emaztequia goan cen bere bidean; jan çuen, eta haren beguithartea etzen guehiago alde orotara ifrenciatu.
19 Biharamun goicean jaiqui ciren guciac, adoracionea eguin çuten Jaunaren aitzinean, eta guero bihurtu ciren eta etcherat ethorri Erramathara. Bada Elcanac bere emaztea eçagutu çuen, eta Jauna orhoitu cen hartaz.
20 Handic egunac bethe cirenean, guerthatu cen Ana amatu cela eta seme batez erdi, eta deithu çuen Samuel, ceren Jaunari galdatu cioen.
21 Bada, Elcana, haren senharra, eta etche gucia igan ciren bestetaco bitimaren imolatzeco, eta bere botuaren bethetzeco.
22 Ana etzen igan, ecic erran cioen bere senharrari: Ez naiz ni goanen haurra higüindua içan dedien arteo; guero eramanen dut, alfer dadiençat Jaunaren aitzinean eta han egon dadien bethi.
23 Elcana, bere senharrac, erran cioen: Eguiçu ongui çaitzun beçala, eta çaude haurra higüindu arteo; othoizten dut Jauna bethe deçan bere hitza. Anac haci çuen beraz bere semea eta etchean egotu cen hari bulharra kendu arteo.
24 Higüindu çuenean, hartu cituen hirur xahal, hirur gaitzeru irin eta pitcher bat arno, eta bere semea eraman çuen Jaunaren etchera, Silora. Bada, haurra oraino xumettoa cen.
25 Imolatu çuten xahal bat eta haurra Heliri aitzinera erakarri cioten.
26 Anac erran cioen: Jauna, nola hemen biciric baitzare, hain eguia da ni naicela çure aitzinean Jaunari othoitzez egotu cen emaztequi hura.
27 Haur hunençat othoiztu dut, eta Jaunac onhetsi darot eguin diodan galdea.
28 Hargatic nic ere Jaunari eman diot Jaunac emanen diozcan egun gucietaco. Eta han adoratu çuten Jauna. Eta Anac othoitz eguin çuen, erraten çuelaric:

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 1: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy