YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 4

4
1 Bada, erregue Salomon Israel guciaren gainean cen erreguinatzen;
2 Eta hauquiec ciren bere azpico cituen aitzindariac: Açarias, Sadoc apheçaren semea;
3 Elihoreph eta Ahia, Sifaren semeac, iscribau; Josafat, Ahiluden semea, aguerietan;
4 Banaias, Joiadaren semea, armadaco buruçagui; Sadoc eta Abiathar berriz, aphez.
5 Açariasec, Nathanen semeac manatzen cituen erreguerequin egoten cirenac. Çabud, Nathanen semea, cen aphez, erregueren adisquide;
6 Ahifar etcheco buruçagui; eta Adoniram, Ahdaren semea, cerguen gaineco.
7 Eta Salomonec bacituen Israel guciaren gainean hamabi aitzindari, ceinec bicicaria ekarcen baitzaroeten erregueri eta haren etcheari; ecen bakotchac urthean hilabethe batez ematen cituzten behar ciren gauçac.
8 Huna hequien icenac: Benhur Efraimgo mendian,
9 Bendecar Maccefen, Salebimen, Bethsamesen, Elonen eta Bethananen;
10 Benhefed Arubothen; Soko eta Ephergo lur gucia ere harenac ciren;
11 Benabinadab, ceinarena baitzen Nephathdor gucia; emaztetzat çuen Tapheth, Salomonen alaba.
12 Banac, Ahiluden semeac manatzen çuen Thanaquen, Maiedon eta Bethsan gucian, ceina baita Sarthanaco ondoan, Jezraelgo behereco aldean, Bethlandic Abelmehulara, Jecmaango parrean.
13 Bengaher cen Erramoth Galaaden; berepeco çuen Aboth-Jair Manaferen semearena, Galaaden; Argobeco lur gucian, ceina baita Bafanen, hura bera cen buruçagui hirur hogoi hiri handitan, harrasiztatuac eta cobrezco haguequilacoac cirenetan.
14 Ahinadab, Adoren semeac manatzen çuen Manaimen;
15 Aquimaafec Nefthalin; hunec halaber ezconçaz çuen Basemath Salomonen alaba.
16 Baana, Husiren semea cen buruçagui Aserren eta Balothen;
      17 Josafat, Pharuen semea, Isacarren;
18 Semei, Elaren semea, Benjaminen;
19 Gaber, Urien semea, Galaadco lurrean, Amorhear erregue Sehonen eta Bafango erregue Oguen lurrean, aurkinça hartan ciren gucian gainean.
20 Juda eta Israel ecin kondatuac ciren; baciren itsasoco legarra becembat: janez, edanez eta bozcariotan bici ciren.
21 Bada Salomonec, Filistindarren lurreco ibaitic Eguiptoco mugaraino bere azpico cituen erresuma guciac, ceinec escaincen baitziozcaten beren emaitzac eta cerbitzatzen baitzuten bere bicico egun gucietan.
22 Salomonen etcheco behar ciren, egun bakotch, hogoi eta hamar coro irin cethahatu eta hirur hogoi coro irin eho,
23 Hamar idi guicendu, hogoi idi alhapidetaco eta ehun ahari, sarthu gabe ihiciticaco oren, basahunz, basidi eta hegastin guicenduac.
24 Ecic berepeco cituen ibaiaz hunaindico eremu gucia, Thaphfatic Gaçaraino, eta toqui hequietaco erregue guciac, eta baquea çuen alde orotaric inguruan.
25 Salomonen bici gucian, Judan eta Israelen batbedera deusen beldurric gabe çagoen, bere mahatsaren eta picoaren azpian Danetic Bersaheeraino.
26 Salomonec bacituen çalditeguiac, berrogoi mila orguetaco çaldirençat eta hamabi mila azpico çaldirençat.
27 Lehenago aiphatu hamabi aitzindariec hazten cituzten; erregue Salomonen mahaineco behar cena ere artha handirequin ekarcen çuten bere orduan.
28 Halaber çaldien eta acienden garagarra eta lastoa eramaten çuten erregue cen lekura, içatu manuen arabera.
29 Jaincoac Salomoni orobat eman ciozcan çuhurtasuna, umotasun handi bat, eta izpirituco hedadura bat, itsas-bazterrean den legardia beçain çabala.
30 Eta Salomonen çuhurciac Eguiptoarren eta iguzqui-sorthaldecoen çuhurcia gaihencen çuen.
31 Guiçon guciac baino çuhurrago cen; çuhurrago Ethan Ezraharra baino, Maholen seme, Heman, Calcol eta Dorda baino; eta aiphutan cen inguruetaco jendaia orotan.
32 Halaber Salomonec eguin cituen hirur mila parabola, eta haren canticac içatu ciren mila eta borz.
33 Eta minçatu cen çuhaitz guciez, Libanen den cedrotic, harrasitic ilkitzen den hisoporaino, eta abereez, hegastinez, cierpeez eta arrainez.
34 Eta Salomonen çuhurciaz aiphatzen aditzen çutenac, populu gucietaric eta lurreco erregue gucien ganic ethorcen ciren haren çuhurciaz arguitzera.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 4: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy