YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 3

3
1 Erreinua gogortu cen beraz Salomonen escuetan, eta odoleco lokarriz batu cen Eguiptoco erregue Faraonequin; ecic haren alaba emaztetzat hartu eta Dabiden hirira erakarri çuen, akaba cetzan arteo bere etchea eta Jaunaren etchea eta Jerusalemen inguruco harrasia.
2 Bizquitartean populuac leku goretan imolatzen cituen bitimac, ceren ez baitzitzaioen ordu arteo temploric alchatu Jaunaren icenari.
3 Bada, Salomonec maithatu çuen Jauna, eta bere aita Dabiden manuen arabera cerabilan, lekat imolatzen çuela leku goretan, eta han balsamuac erretzen cituela.
4 Hargatic Gabaonera goan cen, han imolatzecotzat; hura cen ecic leku goretan aiphatuena. Salomonec Gabaonen mila bitima aldare gainean escaini cituen holocaustetan.
5 Bada Jauna Salomoni aguertu citzaioen gabaz ametsetan, erraten cioelaric: Galda çaçu nic ematea nahi duqueçuna.
6 Eta Salomonec ihardetsi çuen: Urricalpen handia hartu dioçu çure cerbitzari Dabid ene aitari, ibili den beçala cintasunean eta çucenean eta çure alderaco bihotz leialen; iduqui dioçu çure urricalpen handia, eta seme bat eman dioçu haren tronuan jarria dena, egun den beçala.
7 Eta orai, Jainco Jauna, erreguinaraci duçu çure cerbitzaria ene aita Dabiden orde; ni, berriz, haur gazte bat naiz, ene sar-ilkiac eçagutzen ez ditudana.
8 Eta çure cerbitzaria çuc hautatu duçun populuaren erdian da, populu nihonerecoa, konda eta cembat den har ez ditaqueena, ostearen handia gatic.
9 Çure cerbitzariari emanen dioçu beraz bihotz bat ethorcorra, juia ahal deçançat çure populua eta berez onguia gaizquitic; ecen norc juiatuco ahal du populu hori, çure populu horrembat handia?
10 Solas hori gogaragarri içan cen Jaunaren aitzinean, Salomonec galdatu çuelacotz horrelaco gauça.
11 Eta Jaunac Salomoni erran çaroen: Ceren gauça hori galdatu duçun, eta ez ditutzulacotz galdatu ez egun luceac, ez aberastasunac, edo çure etsaien biciac, bainan galdatu baituçu çuhurcia çucenaren berezteco;
12 Huna non eguin darotzudan çure galdeguitzaren arabera, eta eman darotzut bihotz bat çuhurra eta arguitua, hambatetaraino non, aitzinean çure iduricoric içan ez baita, eta çure ondotic ere jaiquico ez baita.
13 Bainan berçalde eman darozquitzut galdatu ez ditutzun hequiec, erran nahi da aberastasunac eta ospea, halai non ez baita lehenagoco egun orotan erregueetan nihor içatu denic çure idurico.
14 Bada, ibilcen baçare ene bideetan eta çaincen baditutzu ene manu eta manamenduac, çure aitac eguin dituen beçala, bicitze luce bat emanen darotzut.
15 Beraz Salomon atzarri cen eta eçagutu çuen ametsetan cela; eta Jerusalemera ethorri cenean, eman cen Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimac, eta barazcari handi bat eman çaroeten bere cerbitzariei.
16 Orduan bi emaztequi lilitcho ethorri ciren erregueren gana, eta xutic jarri ciren haren aitzinean.
17 Hequietaric batec erran çuen: Othoizca narotzu, jauna, ni eta emaztequi hau guinauden etche berean, eta erdi içan naiz hunen baithaco guelan.
18 Bada, ni erdi naicenetic hirugarren egunean, hau ere erdi da; eta elkarrequin guinen, eta nihor berceric etzen gurequin etchean, gu biac baicic.
19 Emaztequi hunen semea gabaz hil içan da, ecen lotan celaric itho du.
20 Eta gau orcicara baten minean jaiquiric, ni çure nescato naicenaren sahetsetic hartu du ene semea eta eçarri du bere bulharrean; aldiz, bere seme hila eman du ene galçarrean.
21 Goicean jaiqui naicenean ene semeari dithiaren emateco, iduritu çait hila; eta artha guehiagorequin beguiraturic argui garbitan, atzeman dut etzela ni erdi nincen haurra.
22 Berce emaztequiac ihardetsi çuen: Ez dun hic dionan beçala, bainan hire semea hil dun, eta enea bici. Berceac berce aldera cioen: Gueçurra dion, ecen ene semea dun bici, eta hirea hila dun. Eta horreletan hizcatzen ciren erregueren aitzinean.
23 Orduan erreguec erran çuen: Hunec dio: Ene semea bici da, eta hirea hila dun. Eta horrec ihardesten du: Ez, hire semea hila dun; enea, berriz, bici.
24 Erreguec erran çuen beraz: Ekar darotaçue marrauça bat. Eta marrauça ekarri çutenean erregueren aitzinera,
25 Erran çuen: Haur bicia bi çathi eguiçue; emoçuete batari erdi bat, eta bercear berce erdia.
26 Bainan semea bicia çuen emaztequiac erregueri erran çaroen (ecen barnea laztu citzaioen bere semearen gainean): Othoi, jauna, haurra biciric emoçue horri, eta etzaçuela hil. Berceac cioen aitzitic: Ez bedi içan ez hiretzat, ez enetzat, bainan çathi bedi.
27 Erreguec ihardetsi eta erran çuen Emoçue huni haur bicia, eta ez bedi hil; ecen hau da horren ama.
28 Horreletan Israel guciac ençun çuen erreguec nola bihurtu çuen bere erabaquia, eta erregueren larderia hartu çuten, ikusiric Jaincoaren çuhurtasuna haren baithan cela erabaquien eguiteco.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 3: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy