YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 22

22
1 Iragan ciren beraz hirur urthe guerlaric gabe Siriaren eta Israelen artean.
2 Bainan hirugarren urthean, Josafat Judaco erregue jautsi cen Israelgo erregueren gana.
3 (Eta Israelgo erreguec bere cerbitzariei erran çaroeten: Ez daquiçue gurea dela Erramoth Galaadecoa, eta naguiquerian gaudela hura Siriaco erregueren escutic hartu gabe?)
4 Eta Josafati erran çaroen: Heldu çare enequin guducatzera Erramoth Galaadecora?
5 Josafatec ihardetsi çaroen Israelgo erregueri: Ni naicena çare çu ere; ene populua eta çure populua bat dira; ene çaldizcoac çure çaldizcoac dira. Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Egun bilha çaite, othoi, cer den Jaunaren solasa.
6 Israelgo erreguec beraz profetac bildu cituen, lau ehun guiçonen ingurua, eta erran çaroeten: Goan behar othe naiz Erramoth Galaadecoan guducatzera, ala gueldiric egon behar naiz? Hauquiec ihardetsi çuten: Igan çaite eta Jaunac hura erregueren escura emanen du.
7 Bainan Josafatec erran çuen: Ez da hemen Jaunaren profeta cembait, haren bidez galda deçagun?
8 Eta Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Guelditu da guiçon bat, ceinaren bidez Jaunari eguin baitetzozquegu galdeac; bainan higüincetan dut nic, ceren ez baitarot ona profetisatzen bainan bai gaixtoa. Hura da Miqueas, Jemlaren semea. Josafatec erran çaroen: Erregue, ez hola minça.
9 Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Higui hadi Jemlaren seme Miqueasen erakarcera.
10 Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue jarriac çauden cein bere tronuan, erreguetasuneco soinecoz jaunciac, Samariaco athe-sarcean den larrainean; eta profeta guciec hequien aitzinean profetisatzen çuten.
11 Eta Sedeciasec Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adar batzu, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, gucia xahutu arteo.
12 Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, erranez: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta çoaz çorionean; eta Jaunac emanen du erregueren escuetara.
13 Berri-eramailea, berriz, Miqueasen deitzera goan cena, minçatu citzaioen, cioelaric: Huna profeten erranec hitz batean onac aguincen diozcatela erregueri; çure solasa ere içan bedi beraz hequienen iduri, eta onac aguin çatzu.
14 Miqueasec ihardets çaroen: Ala Jauna! Jaunac cer-nahi erran diaçadan niri, hura erranen dut.
15 Hargatic erregueren gana ethorri cen, eta erreguec erran çaroen: Miqueas, goan behar othe gare Erramoth Galaadecoan guducatzera, ala utzi behar dugu? Miqueasec ihardetsi çaroen: Igan çaite, eta çoaz çorionean; eta Jaunac hura erregueren escuetara emanen du.
16 Erreguec ordean erran çaroen: Berriz eta berriz errequeitzen çaitut, Jaunaren icenean, eguia dena baicic ez diaçaçudan erran.
17 Eta Micasec ihardetsi çaroen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, arçainic ez duten ardiac iduri. Eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute; cein bere etchera baquean itzul bedi.
18 Israelgo erreguec Josafati erran çaroen beraz: Ez darotzut erran ez darotala niri profetisatzen ona, bainan bethi gaixtoa?
19 Bainan Miqueasec erran çuen gainetic: Hori gatic ençun çaçu Jaunaren solasa: Ikusi dut Jauna bere tronuaren gainean jarria, eta ceruco armada gucia haren aitzinean escuinetic eta ezquerretic.
20 Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab igaitera, eta eror dadien Erramoth Galaadecoan? Eta batec erran du hulaco solasa eta berceac halacoa.
21 Bainan izpiritu bat atheratu da, eta xutic jarri da Jaunaren aitzinean, eta erran du: Nic bilduco dut Acab. Jaunac erran dio: Noletan?
22 Eta harec ihardetsi du: Ilkico naiz, eta gueçurrezco izpiritu içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu, nausituco çatzaio; ilki çaite, eta eguiçu horrela.
23 Orai beraz Jaunac gueçurrezco izpiritua eman du hemen diren çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac gaixtoa erran du çure contra.
24 Bada, Sedecias Canaanaren semea hurbildu cen, eta Miqueas jo çuen mathelan, eta erran çaroen: Jaunaren izpirituac utzi naic beraz eta hiri minçatu çaic?
25 Eta Miqueasec ihardetsi çaroen: Ikusico duc egun hartan, guela-çokotan ibilico haicenean gorde nahiz.
26 Eta Israelgo erreguec erran çuen: Har çaçue Miqueas, eta egon bedi Amon hirico buruçaguiaren baithan, eta Amelequen seme Joasen baithan,
27 Eta hequiei erroçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau eçar çaçue preso; eta hacico duçue dohacaitzeco oguitic eta atsecabeco uretic, baquean ethor nadin arteo.
28 Eta Miqueasec erran çuen: Baldin baquean itzulcen baçara, Jauna ez da ene ahoz minçatu. Eta erran çuen: Populuac, adi çaçue guciec.
29 Beraz Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue igan ciren Erramoth Galaadecora.
30 Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Harmac har çatzu, jaunz çatzu çure soinecoac eta sar çaiteci gudura. Bainan Israelgo erreguec aldatu çuen bere jaunzcura eta gudura sarthu cen.
31 Bada Siriaco erreguec manu eman çaroeten orga-lasterretaco hogoi eta hamabi aitzindariei, erraten çuelaric: Ez guduca ez ttipi ez handi edoceinen contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.
32 Orga-laslerretaco aitzindariec ikusi çutenean beraz Josafat, uste içan çuen Israelgo erregue cela, eta oldar eguinic guducatzen ciren haren contra; eta Josafatec oihu eguin çuen.
33 Orga-lasterretaco aitzindariec eçagutu çuten etzela Israelgo erregue eta haren ganic bercetara eguin çuten.
34 Bizquitartean guiçon batec arrambela hedatu çuen, guecia itsura igorcen çuelaric, eta guerthacariz jo çuen Israelgo erregue birien eta urdailaren artean. Eta hunec erran çaroen bere orgaçainari: Itzul çac escua eta armadatic athera neçac, saki gaixto bat hartua bainaiz.
35 Egun hartan eman cen beraz gudua, eta Israelgo erregue bere orga-lasterrean Siriarren contra jarria cen, eta arratsean hil cen, ecen sakitic odolac çarioen orga-lasterraren barnera;
36 Eta cridatzaileac, iguzquia etzan baino lehen, armada gucian turuta jo çuen, erranez: Nor bere hirira eta lurrera itzul bedi.
37 Erregue berriz, hil cen, eta Samariara eraman çuten; eta erregue Samarian ehorci çuten.
38 Haren orga-lasterra eta çaldien hedeac garbitu cituzten Samariaco arrainteguian, eta çakurrec milicatu çuten haren odola, Jaunac erran hitzaren arabera.
39 Eta Acaben gaineraco eguinçac, eta harec eguin cituenac oro, eta harec eguin çuen boliazco etchea, eta alchatu cituen hiri guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
40 Acabec lo eguin çuen beraz bere aitequin, eta Ococias haren semea erreguinatu cen haren orde.
41 Josafat berriz, Asaren semea, Judaren gainean erreguinatzen hasi cen Israelgo erregue Acaben laugarren urthean.
42 Hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hall cenean, eta hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Açuba Salaien alaba.
43 Bere aita Asaren bide berberaz ibili cen, hartaric etzen makurtu eta Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen.
44 Halaric-ere etzituen kendu leku gorac, ecic populuac oraino sacrificatzen çuen eta isensua gainetan erretzen.
45 Josafatec baquea içan çuen Israelgo erreguerequin.
46 Josafaten gaineraco eguinçac berriz, eta harec erabili cituen lanac eta guduac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
47 Bainan haren aita Asaren egunetan guelditu ciren emaguiçonen ondarrac, lurretic kendu cituen.
48 Eta etzen orduan erregue eçarriric Edomen.
49 Erregue Josafatec berriz, unciac eguin cituen, Ophirrera urhequeta goan citecen; bainan ecin goan ciren, ceren Asiongaberren hautsiac içan baitziren.
50 Orduan Ocofiasec Acaben semeac Josafati erran çaroen: Ene cerbitzariac çureequin itsasoz goan beitez. Eta Josafatec etzuen nahi içan.
51 Eta Josafat bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten bere aita Dabiden hirian. Joram haren semea erreguinatu cen haren orde.
52 Bada Ococias Acaben semea erreguinatzen hasi cen Israelen gainean Samarian, Josafat Judaco erregueren hamaçazpigarren urthean eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean.
53 Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta ibili cen bere ait-amen bidean, eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bidean.
54 Baal cerbitzatu çuen halaber eta Israelgo Jainco Jauna samurraraci çuen, haren aitac eguin cituen gucien arabera.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 22: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy