1 ERREGUEAC 2 BHNT [abbreviation] brought to you by [publisher] Learn more

Devotional

Versions

Cancel
 
2
1 Bada hurbildu ciren Dabiden hilceco egunac, eta hunela minçatuz eman ciozquien bere manamenduac bere seme Salomoni:
2 Sarcen naiz lur guciaren bidean; eguiçu hazcarretic eta guiçon içan çaiteci
3 Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, ibil çaitecençat haren bideetan eta çain ditzatzun haren ceremoniac, manamenduac, erabaquiac eta lekucotasunac, Moisen leguean iscribatuac diren beçala, jaquin deçaçun cer hari çaren eta norat hari çaren.
4 Jaunac bethe deçan niri eman içan darodan hitza, cioelaric: Baldin çure semeec iduquitzen badituzte beren bideac, eta cintasunean ibilcen badira ene aitzinean, beren bihotz guciz eta arima guciz, çure odoleco guiçonac ez darotzu huts eguinen Israelgo tronuan.
5 Çuc ere badaquiçu cer eguin darodan Joabec, Sarbiaren semeac, cer eguin daroeten Israelgo armadaco bi buruçaguiei, Abner Nerren semeari, eta Amasa Jetherren semeari, ceinac hil baititu; baquean guerlaco odola ixuri du, eta hartaz busti ditu guerrian çuen uhala eta çangoetan cituen oinetacoac.
6 Eguinen duçu beraz çure çuhurtasunaren arabera, eta ez duçu baquean utzico bere çaharcearen akabatzera.
7 Bainan esquer iduquico dioçute Bercelai Galaadtarraren semeei, eta çure mahainean janen dute: ecen bidera ethorri çaizquit çure anaia Absalomen aitzinean ihes nindabilanean.
8 Orobat çurequin duçu Semei, Jeraren semea, Bahurimgo Jeminitarra, ceinac madaricione tzarrenaz madaricatu bainau, campetara nindohalaric; bainan ene bidera jautsi celacotz, iragan nuenean Jordanea, Jaunaz cin eguin nioen, erraten nuelaric: Etzaitut ezpataz hilen.
9 Çuc ez beçaçu jasan hobenic ez balu beçala. Bada guiçon çuhurra çare jaquiteco cer eguin behar dioçun, eta horren buru çuritua odolarequin jautsaracico duçu hobira.
10 Dabid lohartu cen beraz bere arbasoequin, eta ehorcia içan cen Dabiden hirian.
11 Berrogoi urthe dira Dabid Israelen gainean erreguinatu cen egunac: Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez; Jerusademen, hogoi eta hamahirurez.
12 Arren Salomon bere aita Dabiden tronuan jarri cen, eta haren erreinua gothortu cen hazcarqui.
13 Adonias Haguithen semea ethorri cen Salomonen ama Bethsabee baithara. Bethsabeec erran çaroen: Baquezco asmuequin heldu çare? Ihardetsi çuen: Bai, baquetiarqui.
14 Eta erran çuen berçalde: Solas bat dut çurequin. Bethsabeec ihardetsi çaroen: Minça çaite. Eta Adoniasec
15 Erran çuen: Badaquiçu erreinua enea cela, eta Israel guciac bore erreguetzat ekarri ninduela: bainan aldatua içan da erreinua eta ene anaiarena eguina; ecen Jaunac haren escuetan eçarri du.
16 Orai beraz galde bakar batez eguiten darotzut othoitz; ez biaçadaçu beguithartea ahalca. Bethsabeec erran çaroen: Minça çaite.
17 Eta Adoniasec erran çuen: Othoi minça çaquizco erregue Salomoni (ecic deusere ecin uka diaçaqueçu) eman deçadan Abifag Sunamtarra emaztetzat.
18 Bethlabeec ihardetsi çaroen. Ongui, erregueri çuretzat minçatuco natzaio.
      19 Bethsabee ethorri cen beraz erregue Salomonen gana, Adoniasençat hari minçatzeco. Erregue xutitu cen haren bidera, adoratu çuen eta jarri cen bere tronuan: erregueren amarençat ekarri çuten berce tronu bat, eta jarri cen erregueren escuinean.
20 Eta erran çaroen Salomoni: Galde ttipitto batez dut çuri othoitz eguiteco, ez beçaçu ahalca ene beguithartea. Erreguec ihardetsi çaroen: Ene ama, galda çaçu; ecen ez da çucen beguithartea bazterrerat emanaraz deçaçudan.
21 Bethsabeec erran çuen: Abifag Sunamtarra çure anaiari emaztetzat eman bequio.
22 Erregue Salomonec ihardetsi çuen, eta erran çaroen bere amari: Certaco galdatzen duçu Abifag Sunamtarra Adoniasençat? erreinua ere galda çaçu harençat; ecen ene anaia da ni baino çaharragoa, eta escuan ditu Abiathar apheça eta Joab Sarbiaren semea.
23 Hargatic erregue Salomonec Jaunaz cin eguin çuen, cioelaric: Hau eguin biaçat Jaincoac eta hura gainetic, baldin Adoniasec hitz hori ez badu bere biciaren contra atheratu.
24 Eta orai, ala Jauna, koroa seguratu darotana, eta ene aita Dabiden tronuan eçarri nauena, eta ene etchea eguin duena berac erran beçala, egun hila içanen dela Adonias.
25 Eta erregue Salomonec igorri çuen Banaias, Joiadaren semea, ceinac sarrasquitu baitzuen Adonias, eta hau hil içan cen.
26 Abiathar apheçari ere erran çaroen erreguec: Çoaz Anathothera çure lurretara; herioaren guiçona çare segur, bainan egun etzaitut hilen, ceren duçun Jainco Jaunaren arka erabili ene aita Dabiden aitzinean, eta ceren nekea jasan duçun ene aitac erabili dituen gucietan.
27 Salomonec hastandu çuen beraz Abiathar, etzedin içan Jaunaren aphez, eta bethe cedinçat Jaunac Silon Heliren etchearen gainean erran çuen hitza.
28 Bada, berria ethorri citzaioen Joabi, ceina Adoniasen alderat itzuli baitzen, etez Salomonenerat. Joabec iheseguin çuen beraz Jaunaren tabernaclera eta lothu cen aldareco adarrari.
29 Erregue Salomon jaquinsun eguina içan cen nola Joabec ihes eguin içan çuen Jaunaren tabernaclera, eta aldarearen ondoan cela. Salomonec igorri çuen beraz Banaias, Joiadaren semea, erranic: Çoaz, eta hil çaçu.
30 Banaias goan cen Jaunaren tabernaclera, eta Joabi erran çaroen: hau dio erreguec: Ilki hadi. Eta hunec ihardetsi çuen: Ez naiz ilkico; bainan hemen hilen naiz. Banaiasec erregueri ekarri çaroen solas hori, cioelaric: Hau erran du Joab eta hau ihardetsi darot.
31 Erreguec erran çaroen: Eguiçu erran duen beçala, hil eta ehorz çaçu, eta kenduco duçu ene ganic eta ene aitaren etchearen gainetic Joabec ixuri duen odol hohengabea.
32 Eta Jaunac haren odola haren buruaren gainera bihurtuco du, ceren hil dituen bi guiçon çucen, bera baino prestuagoac, eta ezpataz sarrasquitu, ene aita Dabiden jaquingabean, Abner Noeren semea, Israelgo armadaco buruçaguia, eta Amasa Jetherren semea, Judaco armadaco buruçaguia.
33 Eta hequien odola itzulico da Joaben buruaren gainera eta haren ondoregoaren gainera menderen mende. Aldiz, Dabidi eta haren ondoregoari, eta etcheari, eta tronuari Jauna ganic baquea içan bequiote bethi guciraino.
34 Banaias, Joiadaren semea, igan cen beraz, eta Joabi oldar eguinic, hil içan çuen; eta ehorci çuen bere etchean mortuan.
35 Erreguec eçarri çuen Banaias, Joiadaren semea, armadaren buruan Joaben orde, eta Sadoc Abiatharren orde jarri çuen aphez.
36 Erreguec halaber igorri çuen Semeiren deitzera, eta erran çaroen: Etche bat eguiçu çuretzat Jerusalemen, çaude hartan eta ez handic ilki harat eta hunat.
37 Bainan egun batez atheratzen baçare, eta Cedrongo erreca iragaiten baduçu, jaquiçu egun hartan hila içanen çarela; çure odola çure buruaren gain içanen da.
38 Semeic erran çaroen erregueri: Solasa ona da; nola minçatu baita ene erregue jauna, hala eguinen du çure cerbitzariac. Hargatic Semei Jerusalemen egotu içan cen asco egunez.
39 Bainan guerthatu cen hirur urtheren buruan, Semeiren gathibuec iheseguin çutela Jetheco erregue Aquis Maacaren semea gana; eta berria ekarria içan citzaioen Semeiri Jethera goan cirela haren gathihuac.
40 Semei jaiqui cen, harbalda eçarri çaroen bere astoari, jo çuen Jethera Aquisen gana bere gathihuen guibelerat galdatzera eta hequiec erakarri cituen Jethetic.
41 Bada, Salomon jaquinsun eguina içan cen Semei Jerusalemetic Jethen içatu cela eta itzulia cela.
42 Eta igorriric haren bilha erran çaroen: Ez othe darotzut Jaunaz cin eguin eta aitzinetic erran: Egun batez ilkiric, ibilcen baçare hor edo hemen, jaquiçu hilen çarela? Eta ihardetsi darotaçu: Ona da ençun dudan solasa.
43 Certaco beraz beguiratu ez ditutzu Jaunaren cina eta nic çuri eman manamendua?
44 Eta erreguec Semeiri erran çaroen: Badaquiçu gaizqui gucia, ceintaz çure bihotzac lekucotasun eguiten baitarotzu eta ene aita Dabidi eguin dioçuna; Jaunac çure tzarqueria bihurraraci du çure buruaren gainera.
45 Eta erregue Salomon içanen da benedicatua, eta Dabiden tronua sendo bethi guciraino Jaunaren aitzinean.
46 Hargatic erreguec manatu çuen Banaias, Joiadaren semea; ceinac ilkiric, jo baitzuen Semei; eta hil içan cen.