YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 17

17
1 Eta Galaadeco egoiliarretaric batec Elias Thesbearrac erran çaroen Acabi: Bici bedi Israelgo Jainco Jauna ceinaren aitzinean bainaiz, ez baita urthe hauquietan ez ihincic, ez uriric içanen, ez badira ene ahoco solasetic erorcen.
2 Eta Eliasi atheratu citzaioen Jaunaren hitza, erraten çaroena:
3 Ilki çaite hortic eta çoaz iguzqui-haice alderat; gorde çaite Caritheco errecan, Jordaneco parrean denean,
4 Eta han errecan edanen duçu, eta beleei manatu daroet han haz çaitzaten.
5 Goan cen beraz, eta eguin çuen Jaunaren erranaren arabera; eta goanic jarri cen Caritheco errecan, Jordaneco parrean denean.
6 Beleec ere oguia eta jaquiac ekarcen ciozcaten goicetan, eta orobat oguia eta jaquiac arratsetan, eta errecatic edaten çuen.
7 Bainan egunen buruan, erreca agortu cen; etzen ecic uritu lurraren gainera.
8 Eliasi atheratu citzaioen beraz Jaunaren hitza, erraten çuelaric:
9 Jaiqui çaite; çoaz Sidondarren Sareptara, eta han egonen çare; ecen han haz çaitzan manatu diot emaztequi alhargun bati.
10 Jaiqui eta goan cen Sareptara. Hirico athera ethorri cenean, aguertu citzaioen emaztequi alhargun bat, egur bilcen hari cena; deithu çuen eta erran çaroen: Indaçu unci batean ur xorta bat, edan deçadan.
11 Eta emaztequia bilha cihoalaric, guibeletic oihu eguin çaroen: Ogui ahamen bat ere, othoi ekar darotaçu escuan.
12 Hunec ihardetsi çuen: Bici bedi çure Jainco Jauna, ceren ez baitut oguiric, ahurraz atchic ahala irin baicic pitcher batean eta olio ikin bat olio-uncian; eta orai bilcen ditut bi xixtapur, sar nedin eta hura xuxen deçadan enetzat eta ene semearençat, eta janic hil gaitecen.
13 Eliasec erran çaroen: Ez lotsa, bainan çoaz eta eguiçu erran duçun beçala; lehenic ordean eguiçu enetzat irintto hartaric hautspeco ophil ttipitto bat, eta ekar darotaçu; çuretzat berriz eta çure semearençat eguinen duçu guero.
14 Ecen hau dio Jaunac Israelgo Jaincoac: Pitcher-irinac ez du escas eguinen eta olio-uncia ez da beheitituco, Jaunac lurraren gainera uria emanen duen eguna arteo.
15 Emaztequia goan cen eta Eliasen hitzaren arabera eguin çuen. Eta Eliasec jan çuen, eta harec eta haren etcheac ere bai, eta egun hartaric,
16 Pitcher-irinac etzuen escas eguin eta olio-uncia etzen beheititu, Jaunac Eliasen arartecoz erran çuen hitzaren arabera.
17 Bada, guerthatu cen gueroztic emaztequi familiaco ama haren semea eritu cela, eta gaitza hain cen borthitza, non hatsa ez baitzen muthicoan guelditu.
18 Emaztequiac erran çaroen beraz Eliasi: Cer da çure eta ene artean, Jaincoaren guiçona? ala ethorri çare ni gana ene gaizquien orhoitzapenaren berritzera eta hil deçaçun ene semea?
19 Eta Eliasec ihardetsi çaroen: Indaçu çure semea. Eta hura hartu çuen haren alçotic, eraman çuen bera egoten cen guelara eta bere ohearen gainean eçarri çuen.
20 Eta Jaunari deihadar eguin çaroen eta erran çuen: Ene Jainco Jauna, emaztequi alhargun hau, ceinaren baithan ahal beçala hazten bainaiz, atsecabeztatu othe duçu bada hunen semea hilez?
21 Eta etzan cen eta hiruretan neurtu çuen bere burua haurraren gainean, eta Jaunari oihu eguin çaroen, eta erran çuen: Ene Jainco Jauna, haur hunen arima bihur bedi, othoi, hunen gorphutzera.
22 Eta Jaunac ençun çuen Eliasen minçoa; eta haurraren arima haren baithara itzuli cen eta birphiztu cen.
23 Eliasec hartu çuen haurra, bere guelatic eraman çuen etche beherera, eman çaroen bere amari eta erran çaroen: Horra non duçun çure semea bici.
24 Eta emaztequiac erran çaroen Eliasi: Orai huntan eçagutu dut Jaincoaren guiçona çarela çu, eta Jaunaren hitza eguiazcoa dela çure ahoan.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 17: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy