1
III. LIBURUA
1 Erregue Dabid çahartu cen eta adin handitan cen; eta soinecoz estal ceçaten arren, ecin bero çaitequeen.
2 Bere cerbitzariec erran çaroeten beraz: Gure erregue jaunari bilhatuco diogu nescatcha gazte doncella bat erregueren aitzinean egoteco, haren berotzeco, eta haren sahetsean lo eguinez gure jaun erreguearen berotzeco.
3 Israelgo eremu gucietan bilhatu çuten beraz nescatcha gazte eder bat; kausitu çuten Abisag Sunamtarra, eta erregueren gana ekarri çuten.
4 Bada, nescatcha hainitz ederra cen, erreguerequin lo eguiten çuen eta cerbitzatzen çuen. Bainan erreguec etzuen eçagutu.
5 Bada; Adonias, Haguithen semea, alchatzen cen, cioelaric: Ni erreguinatuco naiz. Eta hartu cituen orga-lasterra, çaldizcoac eta berrogoi eta hamar lastercari bere aitzinean ibilceco.
6 Aitac etzaroen behinere jaçarri, erranez: Certaco eguiten duçu hori? Absalomen ondotic sorcez bigarrena cen, eta hura ere hainitz cen ederra.
7 Hitzetan cen Sarbiaren seme Joabequin eta Abiathar apheçarequin, ceinac Adoniasen alderdia laguncen baitzuten.
8 Bainan Sadoc apheça, Banaias, Joiadaren semea, Nathan profeta, Semei, Errei eta Dabiden armadaco indarra etziren Adoniasequin.
9 Bada, Adoniasec imolaturic ahariac, aratcheac eta bitima guicen guciac Çoheletheco harriaren ondoan, ceina baitzen Erroielgo ithurriaren aldean, deithu cituen bere anaia guciac erregueren semeac, eta Judaco guiçon guciac erregueren cerbitzucoac.
10 Etzituen ordean deithu Nathan profeta, Banaias, hazcar guciac eta Salomon bere anaia.
11 Hargatic Nathanec erran çaroen Bethsabee Salomonen amari: Aditu duçu Adonias, Haguithen semea erregue dela? eta Dabidec gure jaunac ez daqui.
12 Orai beraz çato, beguira çaite ene erranari, eta itzur çatzu çure bicia eta çure seme Salomonena.
13 Çoaz eta alfer çaite erregue Dabiden aitzinera eta erroçu: Erregue ene jauna, ez darotaçu cin eguin niri çure nescatoari, ciniolaric: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic eta hura jarrico da ene tronuan? Cergatic beraz erreguinatzen da Adonias?
14 Eta han çu erregueri minço çarelaric oraino, ethorrico naiz ni çure ondotic, eta osatuco dut çure solasa.
15 Beraz Bethsabee erregueren gana guelara sarthu cen. Bada erregue hainitz çahartua cen eta Abisag Sunamtarrac cerbitzatzen çuen.
16 Bethsabee gurthu cen eta adoratu çuen erregue. Erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu?
17 Bethsabeec ihardetsi çaroen: Çure Jainco Jaunaz cin eguin dioçu çure nescatoari: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic, eta hura jarrico da ene tronuan.
18 Eta huna non orai Adonias erreguinatzen den, çuc, ene erregue jauna, ez daquiçularic.
19 Hil ditu idiac, eta bitima guicen guciac, eta asco ahari, eta deithu ditu erregueren seme guciac, Ahiathar apheça ere eta Joab armadaco aitzindaria. Bainan Salomon çure cerbitzaria ez du deithu.
20 Bizquitartean, ene erregue jauna, Israel guciaren beguiac çure gainean daude, erakuts dioçoçuten çure ondotic çure tronuan jarri behar dena, ene erregue jauna.
21 Eta guerthatuco da, ene erregue jauna loharcatuco denean bere aitequin, ni eta ene seme Salomon hobendun içanen garela.
22 Bethsabee erreguerequin minço celaric oraino, ethorri cen Nathan profeta.
23 Eta erregueri erran cioten: Hemen da Nathan profeta. Eta erregueren aitzinera sarthu cenean, eta lurrera gurthuz adoratu çuenean,
24 Nathanec erran çuen: Ene erregue jauna, çuc erran duçu: Adonias erreguina bedi ene ondotic, eta hura jar bedi ene tronuaren gainean?
25 Ecic jautsi da egun, imolatu ditu idiac, bitima guicenac eta asco ahari, eta deithu ditu erregueren seme guciac, armadaco aitzindariac, eta Abiathar apheça ere; eta jaten eta edaten dutelaric haren aitzinean, erran dute: Bici bedi gure erregue Adonias!
26 Ez gaitu deithu ni, çure cerbitzaria, ez Sadoc apheça, ez Banaias Joiadaren semea, ez-eta Salomon, çure cerbitzaria.
27 Ene erregue jauna ganic atheratu othe da gauça hori, eta ez darotaçu erran niri, çure cerbitzariari, nor cen tronuaren gainean jarri beharra ene erregue jaunaren ondotic?
28 Huneletan ihardetsi çuen Dabid erregueac: Ene gana deith çaçue Bethsabee. Erregueren aitzinera sarthu cenean Bethsabee, eta haren aitzinean xutic guelditu,
29 Erreguec cin eguin çuen eta erran: Ala Jauna, ene bicia hestura orotaric atheratu duena!
30 Nola Israelgo Jainco Jaunaz cin eguin içan baitarotzut, nioelaric: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic, eta hura jarrico da ene orde ene tronuaren gainean, hala eguinen dut egun.
31 Eta Bethsabeec, beguithartea lurrera gurthuric, adoratu çuen erregue, cioelaric: Dabid ene jauna bici bedi bethi guciraino!
32 Dabid erregueac erran çuen berriz: Ene gana deith çatzue Sadoc apheça, Nathan profeta eta Banaias Joiadaren semea. Hauquiec erregueren aitzinera sarthu cirenean,
33 Erran çaroeten erreguec: Çuequin har çatzue çuen nausiaren cerbitzariac, Salomon ene semea eçar çaçue ene mandoaren gainean, eta eramaçue Jihonera.
34 Han Sadoc apheçac eta Nathan profetac erreguetzat gançu beçate Israelen gaineco; eta joco duçue turuta, eta erranen duçue: Bici bedi Salomon erreguea
35 Eta iganen çarete haren ondotic; jarrico da ene tronuaren gainean, ene orde erreguinatuco da, eta manatuco diot buruçagui içan dadien Israelen eta Judaren gainean.
36 Banaias Joiadaren semeac erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Halabiz; orobat minça bedi ene jaun erreguearen Jainco Jauna.
37 Ene jaun erreguearequin içan den beçala, Salomonequin orobat içan bedi Jauna, eta hunen tronua gorago alcha beça oraino ecen-eta Dabid ene jaun erreguearen tronua.
38 Jautsi ciren beraz Sadoc apheça, Nathan profeta, Banaias Joiadaren semea, Ceretharrac eta Pheletharrac; Salomon eçarri çuten erregue Dabiden mandoaren gainean, eta Jihonera eraman çuten.
39 Sadoc apheçac tabernacletic hartu çuen olioco adarra, eta gançutu çuen Salomon. Eta turuta jo çuten, eta populu guciac oihu eguin çuen: Bici bedi erregue Salomon!
40 Eta haren ondotic igan ciren oste gucia eta turuta-joile mulçu bat; eta bozcario handiz bozten ciren guciac, eta lurrac ihardesten cituen hequien oihuac.
41 Bada, Adoniasec eta harec deithuac içan ciren guciac aditu cituzten otsac, barazcaria akabatu orduco. Turutaren durrundac ençunic, Joabec erran çuen: Cer erran nahi dute hirico oihu eta harramanz horiec?
42 Oraino minço celaric, ethorri cen Jonathas, Abiathar apheçaren semea, eta erran çaroen Adoniasec: Sar çaite, ecen guiçon bihozdun bat eta berri onac ekarcen ditutzuna çare.
43 Adoniasi ihardetsi çaroen Jonathasec: Ez, erregue Dabid gure jaunac ecen Salomon eçarri du erregue.
44 Harequin igorri ditu Sadoc apheça, Nathan profeta, Banaias Joiadaren semea, Ceretharrac eta Pheletharrac, eta eçarri dute Salomon erregueren mandoaren gainean.
45 Eta Sadoc apheçac eta Nathan profetac erreguetzat gançutu dute Jihonen. Guero handic igan dira bozcariatuz, eta hirian ez da berce harramancic: hori da çuec aditu duçuen otsa.
46 Eta guehiago dena, Salomon erregueren tronuan jarria da.
47 Erregueren cerbitzariac sarthu dira eta benedicatu dute erregue Dabid gure jauna, diotelaric: Jaincoac handiaraz beça Salomonen icena çure icenetic gorago, handiets beça hunen tronua çure tronuaren gainetic. Erregue adoran egotu da bere ohean,
48 Eta erran du: Benedicatua Israelgo Jainco Jauna, eman darotana ene beguiz ikustea ene semea ene tronuan egun jarria.
49 Adoniasec deithuac içanac ciren guciac ikaratu ciren beraz, jaiqui ciren eta goan cein bere alde.
50 Adonias, berriz, Salomonen beldurrez, jaiqui cen, eta goan cen, eta lothu cen aldareco adarrari.
51 Berria Salomoni ekarri çaroeten, ciotelaric: Huna Adonias erregue Salomonen beldurrez, aldareco adarrari lothu dela, dioelaric: Erregue Salomonec egun cin eguin beçat ez duela ezpataz hilen bere cerbitzaria.
52 Eta Salomonec erran çuen: Guiçon prestu içatu bada, ez da haren ile bakar bat lurrera erorico; bercela ordean tzarqueria atzemana bada haren baithan, hilen da.
53 Erregue Salomonec igorri cituen beraz guiçonac eta erakarraraci çuen aldaretic; Adonias sarthu cen eta adoratu çuen erregue Salomon. Eta Salomonec erran çaroen: Çoaz çure etchera.
Loading reference in secondary version...