Versions

Cancel
 
2
1 Bada, Israelen semeac ciren: Erruben, Simeon, Lebi, Juda, Isacar, Çabulon,
2 Dan, Josep, Benjamin, Nefthali, Gad eta Aser.
3 Judaren semeac: Her, Onan eta Sela. Horiec hirurac sorthu ciren Sueren alaba Cananear baten ganic. Bada, Judaren seme çaharrena, Her, tzarra içan cen Jaunaren aitzinean eta Jaunac hil çuen.
4 Thamarrec berriz, Judaren erreinac, haren ganic içan cituen Phares eta Çara. Judaren seme guciac beraz içan ciren borz.
5 Pharesen semeac berriz: Hefron eta Hamul.
6 Çararen semeac berriz: Çamri, Ethan, Eman, Calcal eta Dara, orotara borz.
7 Carmiren semeac: Acar ceinac Israel nahasi baitzuen anathemaren ohoinçaz.
8 Ethanen semeac: Açarias.
9 Hefroni sorthu semeac, berriz: Jerameel, Erram eta Calubi.
10 Bada, Erramec içan çuen Aminadab. Aminadabec berriz, içan çuen Nahason Judaren semeen buruçaguia.
11 Nahasonec içan çuen Salma, ceina ganic sorthu baitzen Booz.
12 Boocec berriz, içan çuen Obed, ceinac içan baitzuen Isai.
13 Hunec içan çuen berriz, lehembicico semea Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Simaa,
14 Laugarrena Nathanael, borzgarrena Erradai,
15 Seigarrena Asom, çazpigarrena Dabid.
16 Hequien arrebac içatu ciren Sarbia eta Abigail. Sarbiaren semeac: Abisai, Joab eta Asael, hirur.
17 Abigailec içatu çuen Amasa, ceinaren aita Jether Ismaheldarra baitzen.
18 Bada, Calebec Hefronen semeac emazte bat hartu çuen Açuba deitzen cena, ceinaren ganic içan baitzuen Jerioth; eta haren semeac içan ciren Jaser, Sobab eta Ardon.
19 Eta Açuba hil ondoan, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha, ceinac eman baitzaroen Hur.
20 Hurrec berriz, içatu çuen Uri, eta Uric Beseleel.
21 Horiez gueroz Hefron ezcondu cen Maquirren alabarequin, Maquir baitzen Galaaden aita; hirur hogoi urthe cituen hura harcean, eta haren ganic içan çuen Segub.
22 Segubec ere içatu çuen Jair, eta hau hogoi eta hirur hiriren nausi içatu cen Galaadeco lurrean.
23 Jesurrec eta Aramec hartu cituzten Jairgo hiriac; Canath ere eta hango herriac, hirur hogoi hiri; horiec oro Maquirren Galaaden aitaren semeac.
      24 Bada, Hefron hil cenean, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha. Hefronec emaztetzat içan çuen Abia ere, ceinac eman baitzaroen Ashur Thecuaren aita.
25 Jerameelen ganic berriz, Hefronen seme çaharrena ganic sorthu ciren Erram haren seme çaharrena, Buna, Aram, Asom eta Aquia.
26 Jerameelec hartu çuen berce emazte bat ere Aura deitzen cena, ceina içan baitzen Onamen ama.
27 Eta Jerameelen seme çaharren Erramen seme içatu ciren Moos, Jamin eta Acar.
28 Onamec berriz, içan cituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeac berriz, ciren Nadab eta Abisur.
29 Abisurren emaztea berriz, deitzen cen Abihail, ceinac eman baitzarozquien Ahoban eta Molid.
30 Nadaben semeac berriz, içatu ciren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil cen haurric içan gabe.
31 Aphaimec berriz, içan çuen Jesi, Jesic Sesan, eta Sesanec Oholai.
32 Semeiren anaia Jadaren semeac berriz: Jether eta Jonathan. Bainan Jether ere hil cen haurric içan gabe.
33 Jonathanec berriz, içan cituen Phaleth eta Ciça. Horiec içan ciren Jerameelen semeac.
34 Sesanec berriz, etzuen içan semeric, bainan alabac, eta eguiptoar gathibu bat Jeraa deitzen cena.
35 Eta hari emaztetzat eman çaroen bere alaba bat, ceinac eman baitzaroen Ethei.
36 Etheic berriz, içan çuen Nathan eta Nathanec Çabad.
37 Çabadec halaber içan çuen Oflal, eta Malec Obed.
38 Obedec içan çuen Jehu, eta Jehuc Açarias.
39 Açariasec içan çuen Heles, eta Helesec Elasa.
40 Elasac içan çuen Sisamoi, eta Sisamoiec Selum.
41 Selumec içan çuen Icamia eta Icamiac Elisama.
42 Huna berriz, Jerameelen anaia Caleben semeac: Mesa haren seme çaharrena, Cipheco buruçaguia, eta Hebronen aitaren Maresaren semeac.
43 Hebronen semeac berriz: Core, Taphua, Errecem eta Sama.
44 Samac berriz, içan çuen Erraham Jercaamen aita; eta Errecemec içan çuen Samai.
45 Maon Samairen semea cen, eta Maon Bethsurren aita.
46 Ephac berriz, Caleben ohaideac, içan cituen Haran, Mosa eta Jecez. Bada, Hatanec içan çuen Jecez.
47 Berriz, Jahadairen semeac: Erregom, Joathan, Jesan, Phaleth, Epha eta Saaph.
48 Maacac Caleben ohaideac içan cituen Saber eta Tharana.
49 Saaphec berriz, Madmenaren aitac içan çuen Sue Macbenaren aita eta Gabaaren aita. Acsa berriz, Caleben alaba cen.
50 Hauquiec ciren Caleben semeac, Hur Efratharen seme çaharrena ganicacoac: Sobal Cariathiarimen aita,
51 Salma Bethlehemen aita, Hariph Bethgaderren aita.
52 Bada, Sobalec Cariathiarimen aitac, Phausa-lekuren erdiaren gainean ikusteco çuenac, semeac bacituen.
53 Cariathiarimen iraulguitic atheratzen dira Jethritarrac, Aphutharrac, Sematharrac eta Maserarrac. Hauquietaric ilki dira Saraitarrac eta Esthaoldarrac;
54 Salmaren semeac, Bethlehem eta Netophathi, Joaben etcheco koroac; eta Phausa-lekuren erdiaren jabea, Sarai;
55 Jabesen çauden iscribauen ahaidegoac, cantatzen eta musica jotzen çutenac, eta olhetan egoten cirenac. Hequiec dira Cinearrac, ethorriac Caloren ganic, ceina baitzen Errecaben etchearen aita.