YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 1

1
Jaunak konbertsiora dei
1Darioren erregealdiko bigarren urtean, zortzigarren hilean, Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias#1,1 Darioren bigarren urtea: Ik. Ag 1,1 oh. zortzigarren hila: Urria/azaroa da, Ageo profetaren lehenengo mezua baino bi hilabete geroago. Zakarias: Jauna oroitu da esan nahi du; Zakarias apaiza zen (ik. Ne 12,16). profetari mintzatu zitzaion Jauna.#Dario Ag 1,1+. Zakarias 1,7; Esd 5,1; 6,14; Ne 12,16.
2-3Israeldarrei mezu hau iragartzeko agindu zion Jaun ahalguztidunak: «Ni, Jauna, oso haserre jarri nintzen zuen arbasoen aurka. Zuek, hala ere, itzul zaitezte niregana eta itzuliko naiz ni zuengana. Hala diot nik, Jaun ahalguztidun honek.#itzuli niregana Dt 30,2; Jr 3,22; Jl 2,13; Am 4,6+; Ml 3,7; St 4,8. 4Ez zaitezte izan zeuen arbasoen antzeko. Orduko profetek ere hots egiten zieten Jaun ahalguztidunaren dei hau: “Itzul zaitezte zuen bide eta egintza gaiztoetatik”. Baina ez zidaten entzun, ezta jaramonik egin ere. Hala diot nik, Jaun honek.#Orduko profetek ere dei Jr 25,5. mezua entzun ez 7,7-13; Jr 7,24+; So 3,2. 5Non dira orain zuen arbasoak? Eta profetak betiko bizi ote dira? 6Nire zerbitzari profetei eman nizkien hitz eta aginduek, ordea, zentzarazi zituzten azkenik zuen arbasoak. Eta itzuli egin ziren niregana, aitortuz, nik, Jaun ahalguztidun honek, beren bide eta egintzen arabera erabili nituela, erabakia neukanez».#Jaunaren hitzaren eraginkortasuna Jos 23,15; Is 55,11. bere egintzen arabera erabili 7,13-14; 1 Erg 8,46-51; Dn 9,10-14; Ne 9,33-35.
ZORTZI IKUSKARIAK (1,7—8,23)
Lehen ikuskaria: zaldizkoak
7Darioren erregealdiko bigarren urtean, Xebat deritzan hamaikagarren hilaren hogeita lauan#1,7 hamaikagarren hilaren hogeita lauan: 519ko otsailaren erdialdera. Xebat: Ik. Egutegia, Bibli Hiztegian., Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias profetari mezua eman zion Jaunak. Hona Zakariasen azalpena.#Dario 1,1+.
8Gau-ikuskari batean, zaldizko bat ikusi nuen zaldi gorri baten gainean, zulogune batean geldirik, sastraka artean; haren atzean, zenbait zaldi gorri, nabar eta zuri.#Gau-ikuskari Am 7,1; Dn 7,1; Ap 1,2. zaldiak 6,1-8; Ap 6,1-8. 9Eta galdetu nuen:
—Zer adierazten dute, jauna?
Niri adierazpenak emateko zegoen aingeruak erantzun zidan:
—Erakutsiko dizut zer adierazten duten.#adierazpenak emateko aingerua 1,13-14; 2,2.7; 4,1.5; 5,5.10; 6,4; Dn 7,16; Ap 17,7.
10Orduan, sastraka artean zegoenak esan zidan:
—Lurra arakatzeko Jaunak bidali dituenak dira hauek.#Lurra arakatu 4,10b; 6,7.
11Zaldizkoek sastraka artean zegoen Jaunaren aingeruari adierazi zioten:
—Arakatu dugu lurra, eta bakean eta bare aurkitu dugu.
12Orduan, Jaunaren aingeruak esan zuen:
—Jaun ahalguztiduna, noiz arte iraungo duzu Jerusalemez eta Judako beste herriez errukitu gabe? Badira hirurogeita hamar urte haien aurka haserre zaudela.#noiz arte? Jr 12,4; Hab 1,2; Sal 13,2; 89,47; Dn 8,13; Ap 6,10. hirurogeita hamar urte 7,5; Jr 25,11; 29,10. Ik. 2 Kro 36,21; Dn 9.
13Orduan, Jaunak hitz atsegin eta pozgarriak erantzun zizkion adierazpenak egiten zizkidan aingeruari.
Jerusalem berreraikia
14Aingeruak Jaun ahalguztidunaren mezu hau aldarrikatzeko agindu zidan:
«Maitasun biziz maite dut Jerusalem,
espa handiz Sion;#Maitasun biziz maite Jerusalem 8,2; Is 54,8; Os 11,8; Jl 2,18.
15horregatik, haserre gorritan nago
atzerriko nazio ustetsuen aurka:
nik neure haserrea arindu nuelarik,
haiek nire herria
hondatzen lagundu zutelako».#neure haserrea arindu Is 47,6; 54,7-8.
16Orain, bada, honela dio Jaunak:
«Erruki natzaio Jerusalemi:
nire etxea berriro eraikiko dute,
baita hiri osoa ere».#tenplua berreraiki Ag 1,2+. eta hiri osoa 2,5-8; 14,10-11; Jr 31,38-40.
17Aingeruak Jaun ahalguztidunaren beste mezu hau ere aldarrikatzeko agindu zidan:
«Berriro ere gainez egingo dute
ondasunez nire hiriek,
berriro kontsolatuko dut Sion,
nire aukeratua izango da
berriro Jerusalem».#Sion kontsolatu Is 40,1+; 51,3. Jerusalem aukeratu Ik. 2,8.15-16; 3,2; 13,9; 14,10-11.

Currently Selected:

ZAKARIAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy