YouVersion Logo
Search Icon

TOBIT 1

1
TOBITEN ETA SARAREN NAHIGABEA ETA OTOITZA (1,1—3,15)
Liburuaren hitzaurrea
1Tobiten historia. Tobiten aita Tobiel izan zen, honena Ananiel, honena Aduel, honena Gabael, honena Rafael eta honena Raguel. Asielen jatorrikoak ziren eta Neftaliren leinukoak#1,1 Tobit deritza aitari eta horretatik hartzen du izena liburuak; semeari, berriz, Tobias deritza. Neftaliren leinukoa: Leinu hau non bizi zen jakiteko, ik. Jos 19,32..
2Tobit Asiriako errege Salmanasarren garaian erbesteratu zuten Tisbetik; hiri hau Neftaliko Kidiostik hegoaldera dago, Galilea Garaian, Aser baino gorago mendebaldera eta Fogortik#1,2 Salmanasar V: H.h., Enemesar; Asiriako errege izan zen K.a. 726-722 urte bitartean. 2 Erg 15,29an esaten denez, errege horren aurrekoak, Tiglat-Pileserrek, erbesteratu zituen Asiriara Neftaliren lurraldekoak 721. urte inguruan. Kidios, Aser, Fogor: Hiri hauen izenak hebreeraz, hurrenez hurren, hauek dira: Kedex, Hatzor, Safed. iparraldera.
Tobit leial bizi
3Nik, Tobitek, leial jokatu izan dut eta egintza onak egin izan ditut neure bizitza osoan. Erruki-egintza#1,3 Nik, Tobitek: 3,6raino Tobit beraren ahotan jartzen du autoreak kontaera. Erruki-egintzak: H.h., Egintza zuzenak. Judu eta ezjuduen arteko ezkontzarik ez egitea (9. tx.), jentilen janaririk ez jatea (10-11. tx.ak), limosnak egitea (16-17. tx.ak) eta hildakoei lur ematea (17-18. tx.ak) dira erruki-egintzak, egintza zuzenak. Erbestean ere legea, Dt liburuan datorrena batik bat, leial betetzen duten juduen eta ezjuduen eredu agertzen da Tobit. asko egin izan diet Asiriako Ninivera nirekin batera erbesteratu zituzten senide eta herritarrei.#leial jokatu Dt 10,12; 19,9; 28,9; Sal 86,11; 119,30. Erruki-egintza 4,7-11; 12,8-9. Ninive Jon 1,2+.
4Nire gaztaroan, neure herri Israelen bizi nintzelarik, gure arbaso Neftaliren leinua bereizi egin zen Daviden erreinutik eta Jerusalemdik#1,4 Testu laburrak dio: bereizi egin zen Jerusalemgo etxetik (hau da, tenplutik).. Hiri hau zuen aukeratua Jainkoak Israelgo leinu guztien artean, opariak eskaintzeko toki izan zedin. Horregatik, bertan eraiki eta sagaratu zuten tenplua, Jainkoaren bizilekua, hurrengo belaunaldi guztietarako.#Hiri aukeratua Dt 12,5-11; 1 Erg 11,13.32.36.
5Nire ahaide guztiek eta gure arbaso Neftaliren leinuak, ordea, Galileako mendi guztietan eskaini ohi zizkioten opariak Jeroboamek, Israelgo erregeak, Dan hirian egina zuen zekor-irudiari#1,5 Testu laburrak dio: Bereizi ziren leinu guztiek, baita gure arbaso Neftalirenak ere, Baal izeneko zekorrari opariak eskaini ohi zizkioten. Salomon K.a. 931n hil zenean, izan ere, iparraldeko leinuak bereizi egin ziren hegoaldeko Juda eta Benjaminen leinuengandik, erreinu bakarra zena bi erreinu bihurtuz: Hegoaldekoa, Juda, hiriburua Jerusalem zuelarik, eta iparraldekoa, Israel, hiriburua Samaria zuelarik (ik. 1 Erg 12,16-25).. 6Maiz, ni bakarrik joaten nintzen Jerusalemera jaiegunetan, betiereko legez Israel osoari agindutakoa betez.
Lehen fruituak, abereen lehen-kumeak, abereen hamarrenak eta lehenengo artilea harturik, Jerusalemera lehiaz joaten nintzen#betiereko lege Dt 16,16. 7eta Aaronen ondorengo diren apaizei ematen nien dena, aldarean eskaintzeko. Gari, ardo, oliba, granada, piku eta gainerako fruituen hamarrenak ere ematen nituen, Jerusalemen kultu-zerbitzua egiten zuten lebitarrentzat. Bigarren hamarrena, berriz, dirutan trukatu ohi nuen eta urtero Jerusalemen eralgitzen.
8Hirugarren hamarrena#1,8 Hiru hamarren emateko ohitura hau Dt 14,22-29 pasarteko arauetatik zetorren. umezurtzei, alargunei eta israeldarren artean bizi ziren arrotzei ematen nien. Horrela egin ohi nuen hiru urtez behin, eta elkarrekin otordua egin ohi genuen, hamarrenari buruz Moisesen legeak eta gure aitona Ananielen ama Deborak emandako arauak betez.
Aita hil zitzaidan eta umezurtz gelditu nintzen. 9Gizon bihurtzean, gure senitarteko emakume batekin, Anarekin#1,9 Testu luzeak ez dakar hemen Tobiten emazte Anaren izenik; testu laburrean eta 10,4 eta 11,5 tx.etan dator., ezkondu nintzen; berarengandik semea izan nuen eta Tobias izena ezarri nion.#gure senitarteko 4,12+.
10Asiriara erbesteratu nindutenean, Ninivera etorri nintzen. Nire senideek eta herritar guztiek jentilen janariak jaten zituzten, guretzat debekatuak izan arren. 11Nik, ordea, ez nuen inola ere jaten jentilen janaririk#1,11 jentilen janaririk: Hau da, legeko aginduak kontuan izan gabe prestaturikoak (ik. Has 9,4; Lb 11; Dt 14,3-21). Leialtasunaren seinale da debekaturiko janaririk ez hartzea, erbestealdiaren ondoren batez ere (Est gr D,28; Dn 1,8; Jdt 12,12)..
12Jainkoa beti oso gogoan nuenez, 13Goi-goikoak Salmanasar erregearen begiko izatea#1,13 erregearen begiko izatea: H.h., Goi-goikoak grazia eta edertasuna eman zidan Enemesar erregearen begietan. eman zidan. Nik erosi ohi nuen erregeak behar zuen guztia.#begiko izatea eman Has 39,4; 41,39-40; Dn 2,48. 14Erregea hil zen arte, ni joaten nintzen Mediara#1,14 Media: Asiriatik ekialdera, Kaspiar Itsasoaren hegoaldera zegoen lurralde hau., erregearentzat erosketak egitera. Eta hantxe utzi nituen behin zakutan, Gabriren anaia Gabaelen etxean, Mediako Rage hirian, hirurehun eta berrogei kilo zilar.#Gabael 4,1.20; 5,6; 10,2. 15Salmanasar hiltzean, haren seme Senakerib#1,15 Senakerib: Historiak dioenez, K.a. 725-722 bitartean errege izan zen Salmanasar V.aren ondorengoa Sargon II.a izan zen (722-705); honena, berriz, Senakerib (704-681). izan zen errege. Orduan, Mediarako bideak arriskutsu bihurtu ziren eta ezin izan nintzen Mediara gehiago joan.
16Salmanasarren garaian, erruki-egintza asko egin nien neure herritarrei: 17gose zirenei neure ogia eman ohi nien eta biluzik zeudenei neure janzkiak. Eta neure herritarren baten gorpua Niniveko harresiez kanpora jaurtia ikusten banuen, lur ematen nion#1,17 lur ematen nion: Ehortzi gabe uztea madarikaziorik handiena zen (ik. Dt 21,22-23; 1 Erg 14,11; Jr 16,4; 22,19; 25,33; Ez 29,5). Horregatik, hildakoei lur ematea betebehar sakratua zen (ik. 2 Sm 2,5; Si 7,33; 38,16)..#neure ogia… neure janzkiak 4,16; Is 58,7; Ez 18,7; Jb 31,16-20; Mt 25,35-36.
18Behinola, garaitu egin zuten Senakerib Judean, zeruko Erregeak zigortu egin baitzuen hark esandako hainbeste biraorengatik. Amorruz beterik handik itzultzean, israeldar asko hilarazi zuen. Eta nik, hildako guztien gorpuak hartu eta lur eman nien. Senakeribek gorpu haien bila bidali zituen batzuk, baina alferrik.#Senakerib garaitu Judean Ik. 2 Erg 19,35-36.
19Ninivetar batek, ordea, erregeagana joan eta ehorzketak nik egin nituela esan zion. Orduan, gorde egin nintzen. Gero, erregeak nire berri bazuela eta ni hiltzeko bila zebilela jakitean, beldurturik, ihes egin nuen. 20Ondasun guztiak kendu zizkidaten; ez zidaten deus ere utzi erregearen altxortegira eraman gabe, neure emazte Ana eta seme Tobias izan ezik. 21Berrogei egun igaro baino lehenago, hil egin zuten erregea bere bi semeek eta Ararat mendira ihes egin. Haren seme Asarhadon izan zen hurrengo erregea. Honek Ahikar#1,21 Asarhadon: Grekozko testuak h.h. Saherdon dio, baina errege hau Asarhadon (680-669) da. Ahikar: Pertsonaia hau antzinako idazlan batetik, Ahikarren Jakinduria izenekotik, hartua da. Asiriako erregeen ministro buruargi eta kontseilari jakintsu erdi mitikoa izan zen., nire anaia Anaelen semea, egin zuen erreinuko finantzen arduradun, administrazio osoaren gain ere agintea emanez.#Ahikar 2,10; 11,19; 14,10.
22Ahikarrek nire alde hitz egin zuelarik, Ninivera itzuli ahal izan nintzen. Ahikar hura Asiriako errege Senakeriben garaian ere edarizain nagusia izana zen, baita zigiluzaina eta administrazio eta finantzen arduradun nagusia ere. Asarhadonek berretsi egin zuen beraren eginkizunetan.
Esan bezala, Ahikar nire senitartekoa zen, iloba bainuen.

Currently Selected:

TOBIT 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy