YouVersion Logo
Search Icon

BEN SIRAK 1

1
JAKINDURIAREN IZAERA ETA MESEDEAK (1,1—23,27)
Jauna jakinduriaren iturri
1Jaunarengandik dator jakinduria guztia,
harekin dago beti.#Jaunarengandik dator jakinduria Es 2,6+.
2Itsas hondarra, euri-tantak,
mendez mendeko egunak, nork zenbatu?#nork? Es 30,4+.
3Zeruaren garaiera, lurraren zabalera,
leizearen sakonera#1,3 leizearen sakonera: Latin eta sirierazko itzulpen zaharren arabera; grekozko testuak leizea eta jakinduria dio., nork arakatu?
4Gauza guztien aurretik sortu zen jakinduria,
betidanik adimena eta zuhurtzia#1,4 Zenbakiek Ziegler-en edizio kritikoaren grekozko testuari (Göttingen 1965) jarraitzen diote. Testuan agertzen ez diren txatalak oharretan sartzen dira, eskuizkribu batzuetan bakarrik agertzen baitira. Hemen, esate baterako, zenbait eskuizkribuk hau eransten du:5 Jakinduriaren iturburua Jainkoaren hitza da zeruetan; haren ibilbideak betiko aginduak dira.#jakinduriaren sorrera 1,9; 24,8-9. Ik. Es 8,22+.
6Jakinduriaren sustraia, nori errebelatu zaio?
Haren ekintza trebeak, nork ezagutzen?#1,6 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 7 Nori azaldu zaio jakinduriaren zientzia? Nork ulertu ahal izan du haren esperientzia handia?
8Bat bakarra da jakintsua: guztiz beldurgarria,
Jauna, bere tronuan eseria dagoena.
9Berak sortu zuen jakinduria,
hark ikusi eta neurtu ere,
hark banatu berak egindako guztien gain;#Jaunak banatu jakinduria Jl 3,1-2; Eg 2,17-18.33.
10gizaki guztiei eman die bere eskuzabaltasunez,
are esku zabalagoz maite dutenei#1,10 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Jaunaren maitasuna aintza ematen duen jakinduria da; Jaunak bera ikusten dutenei ematen die jakinduria.
Jaunarenganako begirunea
11Jaunarenganako begirunea#1,11 Jaunarenganako begirunea: Ik. Es 1,7 oh. ospe eta harrotzeko bide da,
pozbide eta alaitasunezko koroa.#Jaunarenganako begirunea 1,11-20; 2,7-17; 10,19-24; 15,1.13.19; 17,8; 19,20; 21,6.11; 25,6.11; 32,14.16; 33,1; 34,14-18; 40,26-27; Dt 4,10; Sal 15,4.
12Bihotza gozatzen du Jaunarenganako begiruneak;
poza, alaitasuna eta bizitza luzea ematen ditu#1,12 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Jaunarenganako begirunea Jaunaren dohaina da, berak gidatzen du gizakia maitasunaren bidetik..
13Jaunari begirune dionak amaiera ona izango du,
bedeinkatua izango heriotza-egunean.
14Jauna errespetatzea da jakinduriaren hasiera;
fededunekin dago, amaren sabelean sortu zirenetik.#Jauna errespetatzea (begirunea) eta jakinduria Es 1,7+.
15Gizakien artean finkatu da eta betiko oinarritu,
hala iraungo ondorengoekin ere.#jakinduria gizakien artean Es 8,31; Ba 3,38.
16Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna,
honek bere fruituz asebetetzen ditu gizakiak;
17gogoko dutenaz gainbetetzen die etxe osoa,
eta bere emaitzez aletegiak.
18Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren koroa,
bakea eta osasuna lorarazten dituena#1,18 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Biak dira Jainkoaren dohain; areagotu egiten du maite dutenen harrotasuna. 19 Hark ikusi eta neurtu egin du… .
19Euria bezala isurtzen ditu jakintza eta ezagutza argia,
beraren jabe direnen ospea areagotzen.
20Jauna errespetatzea da jakinduriaren sustraia,
beronen adarrak bizitza luzea#1,20 Eskuizkribu batzuek eransten dute: 21 Jaunarenganako begiruneak bekatuak kentzen ditu; hartan tinko irauten duenak sumina urrunarazten du.. #bizitza luzea 3,6; 26,1; Es 3,2+.
Nor bere buruaren jabe
22Ez dago zuritzerik neurrigabeko grina,
grina horren bulkadak eroraraziko du pertsona.
23Behar bezain luze jasaten du eroapen handikoak,
eta gero alaitasuna itzultzen zaio berriro.
24Une egokia arte gordeko ditu gogoetak barruan;
gero, askok hitz egingo dute beraren zentzu onaz.
Zuzen jokatu Jainkoarekin
25Jakinduriaren altxorren artean daude esaera zahar argigarriak,
baina nardagarri zaizkio bekatariari, jainkozale ez delako.
26Jakinduriaren irrikan zauden horrek, bete aginduak
eta erruz emango dizu Jaunak;#Jakinduria eta aginduak (legea betetzea) 2,16; 19,20; 24,23; 33,2; Koh 12,13.
27izan ere, Jaunarenganako begiruneak egiten du gizakia
jakintsu eta ondo hezia;
atsegin ditu Jaunak zintzotasuna eta otzantasuna.#otzantasuna 3,17; Mt 5,5+.
28Ez uko egin Jaunarenganako begiruneari,
ez joan harengana bihotz bikoitzaz.#bikoizkeria 2,12; 5,9.14; 6,1; Sal 12,3; St 1,6-8.
29Ez izan itxurazale gizakien aurrean,
zaindu esaten duzuna.
30Ez goratu zeure burua,
erori eta desohorea zeuregana ez dezazun:
Jaunak zure isilpekoak azalduko ditu
eta zu batzarraren#1,30 batzarra: Herriko batzarra, alegia. aurrean apalaraziko,
ez zarelako hurbildu harengana begirunez
eta bihotza maltzurkeriaz betea duzulako.

Currently Selected:

BEN SIRAK 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy