YouVersion Logo
Search Icon

RUT 1

1
Elimelek eta bere familia Moaben
1Epaileen garaian gosetea izan zen Israel herrian. Gauzak honela, han joan zen bizitzera Moab lurraldera#1,1 Epaileen garaian: Hots, Josueren belaunaldiaren garaiko konkistalditik (K.a. 1200 g.g.b.) Saulen erregealdia bitartean (K.a. 1030 g.g.b.). Moab lurraldea: Itsaso Hiletik ekialdera zegoen., aldi baterako, Judako Belengo gizon bat bere emazte eta bi semeekin.#Epaileen garaian Ep 2,16; 21,25. gosetea Has 12,10; 26,1; 43,1. Judako Belen Ep 17,7; 1 Sm 17,12; Mi 5,1; Mt 2,6; Lk 2,4; Jn 7,42. 2Gizon hari Elimelek zeritzan, emazteari Noemi eta semeei Mahlon eta Kilion. Efratar leinukoak ziren, Judako Belengoak. Moaben bizi zirelarik, 3hil zitzaion Noemiri Elimelek bere senarra, eta bi semeekin bakarrik gelditu zen. 4Hauek emakume moabdarrak hartu zituzten emazte: batak Orpa zuen izena eta besteak Rut. Hamarren bat urtez han bizi ondoren,#moabdarra Zen 22,3; Jos 24,9; Is 3,12.30. 5hil ziren Mahlon eta Kilion ere. Noemi, ez senar ez seme, bakarrik gelditu zen.
Noemi Belenera itzuli Rutekin
6Gerora, Moab lurraldean zegoelarik, entzun zuen Noemik Jauna bere herriari aldeko agertu zitzaiola uzta ugaria emanez. 7Hala, bere bi errainekin, Moab uzteko prestatu eta Judarantz abiatu ziren. 8Baina, bidean, honela mintzatu zitzaien Noemi:
—Tira, itzul zaitezte zeuen etxera, nor bere amarenera. On izan bekizue Jauna, zuek niretzat eta hildakoentzat on izan zareten bezala.#On izan bekizue 2,20; 3,10; Has 24,27; 1 Sm 26,23; Is 38,19; Sal 25,10; 100,5; Mt 23,23. 9Jaunak eman biezazkizue beste senar eta etxe bana.
Orduan, Noemik besarkatu egin zituen bere errainak, agurtzeko. Baina hauek, garrasika, negarrari eman zioten, 10eta esan:
—Ez! Zurekin joan nahi dugu zure herrira.
11Noemik erantzun zien:
—Itzul zaitezte, ene kutunok. Zergatik nahi duzue nirekin etorri? Honezkero izan ote dezaket nik beste semerik zuei senartzat emateko?#1,11 izan ote dezaket nik beste semerik zuei senartzat emateko?: Gizon ezkondu bat seme-alabarik gabe hiltzen bazen, behartua zegoen haren anaia edo ahaide hurbilena alarguntsarekin ezkontzera, hildakoaren jatorria segurtatzeko. Lebiratu deitzen zaio lege honi (ik. Has 35,6-8; Dt 25,5-10). 12Itzul zaitezte, enetxook, zaharregia bainaiz ni berriro ezkontzeko; baina oraindik itxaropena izan eta, gaur gauean haurdun gelditurik, semerik izango banu ere, 13haiek gizondu zain egon behar ote zenukete? Besteren batekin ezkontzeari uko egingo al zeniokete? Ez, ene kutunok, horrelakorik ez! Aurka jarri zait Jauna, eta zuei gertatuak nahigabeturik nauka.#Aurka jarri zait Jauna Ir 9,3; Dt 2,15; 1 Sm 12,15; 2 Sm 24,17; Ez 13,9. nahigabeturik nauka 1,20.
14Haiek berriz ere negarrari eman zioten garrasika. Orduan, Orpak bere amaginarreba besarkatu zuen eta bere herrira itzuli zen. Rut, ordea, amaginarrebarekin gelditu zen. 15Noemik esan zion, orduan:
—Hara, Rut, zure koinata bere herrira eta bere jainkoengana itzuli da. Zoaz zu ere harekin.#bere jainkoengana itzuli Jos 24,15; 1 Erg 11,7.
16Baina Rutek erantzun zion:
—Ez eskatu horrelakorik. Utzi zurekin joaten. Zeren zu nora joan, hara joango bainaiz ni ere; zu non jarri bizitzen, hantxe jarriko naiz ni ere; zure herria zein, huraxe izango da nirea ere; zure Jainkoa zein, huraxe nirea ere; 17zu non hil, hantxe hilko naiz ni ere, eta hantxe ehortziko naute. Betorkit Jaunarengandik zigorrik latzena, heriotzak ez bestek zuregandik aldenduko banindu!
18Rutek bere erabakia harturik zeukala ikusirik, amore eman zuen Noemik. 19Eta Belenerantz abiatu ziren. Iristean, herri osoa asaldatu zen eta emakumeek hau zioten:
—Noemi bera ote da hau?
20Noemik erantzuten zien:
—Ez deitu niri gehiago Noemi —zorioneko—, Mara —zoritxarreko— baizik, Jainko Ahaltsuak#1,20 Noemi: Zorion esan nahi du. Mara: Zoritxar esan nahi du. Jainko Ahaltsua: Ik. Has 17,1 oh. zoritxarrez bete bainau. 21Asebeterik alde egin nuen hemendik; Jaunak, ordea, esku-hutsik itzularazi nau. Zergatik deitzen didazue oraindik ere Noemi, Jaun ahalguztiduna aurka jarri zaidanean eta honelako zoritxarra erakarri didanean?#esku-hutsik itzularazi 3,17; Jb 1,21. honelako zoritxarra erakarri Ir 5,22-23; Zen 11,11; Jos 24,20; Is 45,7; Za 8,14.
22Honela itzuli zen Noemi Moabetik Rut bere errain moabdarrarekin. Garagarra igitatzen hasteko garaian#1,22 Garagar-igitatzea apirilean eta maiatzean egin ohi zen. iritsi ziren Belenera.

Currently Selected:

RUT 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy