YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 8

8
Espirituaren eragina
1Orain, beraz, ez da gaitzespenik Jesu Kristorekin bat direnentzat. 2Izan ere, Jesu Kristori esker, bizia ematen duen Espirituaren legeak askatu egin zaitu#8,2 askatu egin zaitu: Zenbait eskuizkribuk honela dio: askatu egin nau; beste batzuk, berriz: askatu egin gaitu. bekatuaren eta heriotzaren legetik.#Espiritu askatzailea 2 Ko 3,17+. 3Legeak giza ahuleziagatik ezin zuena, Jainkoak egin du: gurea bezalako bekatuzko izaeran bidali du bere Semea eta honek, bere burua barkamen-oparitzat eskainiz#8,3 bere burua barkamen-oparitzat eskainiz: H.h., eta bekatua dela-eta (bidali du). Hitz hauek, ziur asko, I.Z.eko barkamen-oparia, hau da, bekatuen barkamena lortzeko eskaintzen zena, adierazten dute., kondenatu egin du bekatua bere giza izaera hilkorrean.#Legeak ezin zuena Eg 13,38; 15,10. gurea bezalako bekatuzko izaeran bidali Jn 1,14; Flp 2,7; Heb 2,17; 4,15. 4Honela, bete dezakegu legeak eskatzen duena, ez baikara giza grinen arabera#8,4 giza grinen arabera: H.h., haragiaren arabera; ik. 7,18 oh. bizi, Espirituaren arabera baizik.
5Giza grinen arabera bizi direnek gogoak ere halakoak dituzte; Espirituaren arabera bizi direnek, berriz, gogoak ere Espirituarenak. 6Giza grinei jarraitzeak heriotzara darama; Espirituari jarraitzeak, berriz, bizitzara eta bakera.#Giza grinak eta heriotza 6,21; 7,5; 8,13. 7Izan ere, giza grinei jarraitzen dietenak Jainkoaren aurkako dira; ez dute nahi eta ez dira ere gauza Jainkoaren legeari jarraitzeko. 8Horregatik, giza grinen menpean bizi direnak ezin daitezke Jainkoaren gogoko izan. 9Zuek, ordea, ez zarete bizi grina horien menpean, Espirituaren menpean baizik, Jainkoaren Espiritua zuengan bizi baita. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badu, hori ez da Kristorena.#Espiritua zuengan 5,5+. 10Kristo zuengan baldin badago, berriz, gorputza bekatuagatik hil egingo den arren, Espirituak badu bizia, Jainkoaren salbamen-indarrari esker. 11Jesus hildakoen artetik piztu zuen Jainkoaren Espiritua zuengan bizi bada, Kristo hildakoen artetik piztu zuenak berak biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan bizi den bere Espirituaren bitartez.#Jainkoak biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak 1 Ko 6,14; 15,15.20; 2 Ko 4,14.
12Zorretan gaude, beraz, senideok, baina ez giza grinekin, haien arabera bizitzeko. 13Horrela bizitzen bazarete, hil egingo zarete; baina Espirituaren bidez giza egintza gaiztoei uko egiten badiezue, bizi egingo zarete. 14Jainkoaren Espirituak gidatzen dituenak Jainkoaren seme-alaba dira. 15Zuek ez duzue hartu esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango zaituena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez «Abba!#8,15 Abba: Arameerazko hitza, famili giroan haurrak aitari deitzeko erabiltzen zuena; gure aitatxoren parekoa, beraz.», hau da, «Aita!», esanez hots egiten diozue Jainkoari.#esklabo-espiritua Ga 4,7; 2 Tm 1,7. seme-alaba egiten zaituzten Espiritua Ga 3,26+; 4,5-7. 16Espiritu berberak barrutik aitortzen digu Jainkoaren seme-alaba garela; 17eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko ere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; zeren, nekeetan Kristoren kideko garenez gero, aintzan ere beraren kideko izango baikara.
Kristau-itxaropena eta betiko aintza
18Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.#azalduko den aintza 5,2-5; 2 Ko 4,17. Ik. 3,23+. 19Izadia#8,19 Izadia: Zenbaitek uste du Paulo hemen gizadiaz ari dela, eta ez kreazioaz. Gainerakoan, Bibliak askotan dihardu gizadiaren eta kreazioaren loturaz, nola onerako hala txarrerako. bera ere irrikaz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko zer den beraren seme-alaba izatea. 20Izadiak, bere benetako helburua galdua izan arren —ez bere gogoz, horretara behartu zuenarengatik#8,20 behartu zuena: Jainkoa da, gehienen ustez, izadiaren porrotaren eragilea, gizakiaren bekatuaren ondorioz, noski; beste zenbaitek, gizakia bera adierazten dela uste du. baizik—, badu itxaropena#Izadia eta bere benetako helburua 2 P 3,13; Ap 21,1. 21esklabotza eta hondamenditik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko. 22Badakigu, izan ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoela orain arte.#izadia erdiminetan Is 66,6-8; Jn 16,21-22. 23Eta hura ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohaintzat hartu dugunok intzirika gaude geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo#8,23 seme-alaba noiz egingo: Garrantzizko zenbait eskuizkributan falta dira hitzok. gaituen zain. 24Salbatuak gaude, bai, baina itxaropenetan bakarrik. Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.#itxaropenetan salbatuak 2 Ko 5,7. 25Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon.
26Era berean, Espiritua datorkigu geure ahulezian lagun, guk ez baitakigu behar bezala otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen du gure alde esanezin ahalako intziriz.#Espirituak egiten otoitz 1 Ko 2,10-13; St 4,3.5. 27Eta bihotzak aztertzen dituen Jainkoak ezagutzen du zein den Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen baitu fededunen alde#8,27 fededunen alde: H.h., santuen alde. Santu hitzak Jainkoari sagaratua esan nahi du. Kristorengan sinesten dutenak santu dira, hau da, Jainkoari sagaratuak daude Kristo berpiztuarekiko lotura dela bide..#Jainko bihotz-aztertzailea Sal 139,1; 1 Ko 4,5.
28Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia. 29Aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zitezen, eta, horrela, Semea senide askoren artean lehen-seme izan zedin.#Kristo senide askoren artean lehen-seme 1 Ko 15,20; Kol 1,18. 30Aurrez aukeratu zituenak, deitu ere egin zituen; deituak, berriz, zuzentzat onartu zituen, eta zuzentzat onartuak aintzaz bete.#zuzentzat onartuak aintzaz bete Ef 1,11-13; 2 Ts 2,13-14.
Jainkoaren maitasunari gorazarrea
31Horiek horrela, zer esango dugu? Jainkoa gure alde baldin badugu, nor gure aurka? 32Bere Semea bera ukatu ez zigunak, baizik eta gu guztion alde heriotzara eman zuenak, nola ez dizkigu harekin batera gauza guztiak dohain emango?#Jainkoak bere Semea eman zuen 5,6-11; Jn 3,16. 33Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratuak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu? 34Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristo da hil zena; are gehiago, piztu ere egin zena, eta orain Jainkoaren eskuinaldean gure alde erreguka ari dena!#Jainkoaren eskuinaldean Sal 110,1. gure alde erreguka Heb 7,25; 1 Jn 2,1. 35Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak? 36Liburu Santuak dioen bezala:
Zuregatik egunero
hilzorian gauzkate;
hiltzeko ardiak bezala
garabiltzate. # Zuregatik… Sal 44,23 (2 Ko 4,11).
37Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker. 38Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere, 39ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.

Currently Selected:

ERROMATARREI 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy