YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 6

6
Kristauen biziera berria
1Zer esan honen guztiaren ondorioz? Bekatu egiten jarraitu behar dugula, onginahia ugari dadin?#ez jarraitu bekatuan 3,5-8. 2Ez horixe! Nola bizi gintezke oraindik bekatuan, bekatuarentzat hilik gaudenok?#bekatuarentzat hilak 1 P 4,1-2. 3Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak#6,3 Jesu Kristori lotuak: Bataiatzen dena Kristori lotua gertatzen da beronen heriotza eta piztueran, eta salbamenerako bidean jartzen da. izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak?#bataioaz Jesu Kristori lotuak Ga 3,27. 4Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.#Kristorekin lurperatuak Kol 2,12.
5Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.#Kristori itsatsiak Flp 3,10-11. 6Badakigu, gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez gintezen.#gure izaera zaharra gurutziltzatua Ga 5,24.
7Izan ere, norbait hilez gero, bekatutik libre gelditzen da#6,7 norbait… gelditzen da: Zenbaiten ustez, Paulok garai hartako axioma juridiko bat aipatuko luke hemen: erruduna hil eta gero, haren kontrako auzia baliogabeturik gelditzen da..
8Kristorekin hil bagara, sinesten dugu bizi ere berarekin biziko garela. 9Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik; 10haren hiltzea bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da.#Jesu Kristoren hiltzea behin betiko hiltzea Heb 9,26-28; 1 P 3,18. 11Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik.#Jainkoarentzat bizirik 2 Ko 5,15; 1 P 2,24.
12Beraz, bekatua ez bedi gehiago nagusi izan zuen gorputz hilkorrean. Ez jarri beraren grinen menpean, 13ezta eskaini ere bekatuari zeuen gorputzak, gaiztakeria egiteko tresna bihurtuz. Alderantziz, eskaini zeuen buruak Jainkoari, heriotzatik bizitzara itzulitako gizaki bezala, eta jarri zeuen gorputzak Jainkoaren zerbitzura, ongia egiteko tresna#6,13 ongia egiteko tresna: H.h., justiziaren arma. Justizia, zentzu anitzeko hitza delarik (ik. 3,25-26 oh.), ongia itzuli dugu 6. kap. honetan (18.19.20 tx.ak); ik. Mt 3,15 eta oh. bihurtuz.#eskaini zeuen buruak Jainkoari 12,1. 14Horrela, bekatuak ez du zuen gain aginterik izango, ez baitzaudete legepean, Jainkoaren onginahiaren eraginpean baizik.#bekatuak ez du zuen gain aginterik 1 Jn 3,6.
Kristauak bekatutik aske eta Jainkoaren esklabo
15Beraz, zer? Bekatu egingo ote dugu, legepean ez, baizik Jainkoaren onginahiaren eraginpean gaudelako? Ez horixe! 16Badakizue, norbaiten menpean jartzen bazarete esklabo bezala berari obeditzeko, obeditzen diozuen haren esklabo egiten zaretela: bekatuari obeditzeko bada, heriotzara zoazte; Jainkoari obeditzeko bada, berriz, salbaziora.#bekatuaren esklabo Jn 8,34; 2 P 2,19. 17Baina Jainkoari eskerrak, bekatuaren esklabo zinetenok, irakatsi zaizuen ikasbidea bihotzez onartu duzue 18eta, bekatutik askatuta, ongiaren zerbitzura jarri zarete. 19Giza erara mintzo natzaizue, ulertzeko duzuen ahulezia kontuan harturik. Lehen, zeuen buruak lizunkeriaren eta gaiztakeriaren zerbitzura jarri zenituzten, erabat gaiztotzeraino; era berean orain, jar zaitezte ongiaren zerbitzura, erabat Jainkoarenak izan zaitezten.
20Bekatuaren esklabo zinetenean, ez zenuten ongiarekin loturarik. 21Eta zer fruitu izan zenuten orduan? Orain lotsa ere ematen dizue orduko hark, ondorioa heriotza baitu.#bekatuaren ondorioa heriotza 5,12+. 22Orain, ordea, bekatuaren menpetik askaturik eta Jainkoaren esklabo eginik, erabat Jainkoarenak izatea duzue fruitu, eta honek betiereko bizia du ondorio.#betiereko bizia 5,21+. 23Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Currently Selected:

ERROMATARREI 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy