YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 14

14
Sinesmen heldugabekoei lagundu
1Egiezue harrera ona sinesmen heldugabekoei#14,1 sinesmen heldugabekoei: H.h., sinesmenean ahul dabiltzanei. Judu-betekizunen derrigortasun edo santutasunari buruz, beren barrua oraino ere askatzea lortu ez duten kristauak dira. Kap. guztirako, ik. 1 Ko 8,4-13an antzerako arazo bati buruzko Pauloren pentsamendua., iritziak direla-eta eztabaidan hasi gabe.#harrera ona egin 15,7; 1 Ko 10,23-33. sinesmen heldugabekoak 1 Ko 8,7-13. 2Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak#14,2 barazkiak: Ez da dietetika-arazoa, kontzientzi arazoa baizik, sinesmen heldugabekoek janariei buruzko judaismoaren debekuek behartu egiten zutela uste baitzuten. bakarrik jaten ditu.#sinesmena eta askatasuna Kol 2,16-23; 1 Tm 4,3-5. 3Denetik jaten duenak ez dezala gutxiets zerbait jateari uzten diona, eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena, Jainkoak onartu egin baitu hau ere. 4Nor zara zu zurea ez den morroia epaitzeko? Hura zutik ala eroria dagoen, nagusiaren arazoa da; eta zutik iraungo du, ahaltsua baita Jauna berari zutik eusteko.#Jainkoa bakarrik epaile 14,10; Mt 7,1; 1 Ko 4,5; St 4,11-12.
5Batek garrantzi berezia ematen dio egun bati; beste batentzat, berriz, egun guztiak berdinak#14,5 egun guztiak berdinak: Egun bereziak judu-jatorriko nahiz jentil-jatorriko jaiak izan daitezke. Badirudi, hala ere, juduzaleen ohiturei buruz ari dela batik bat. dira. Joka dezala bakoitzak bere kontzientziaren arabera.#egun bereziak Ga 4,10; Kol 2,16. 6Halako egunari garrantzi berezia ematen dionak Jaunarengatik ematen dio; denetik jaten duenak Jaunarengatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen baitizkio; jateari uzten dionak ere Jaunarengatik ez du jaten, eta honek ere eskerrak ematen dizkio Jainkoari.#askatasuna eta Jainkoari esker ona 1 Ko 10,30; 1 Tm 4,3-4.
7Gutariko bat ere ez da beretzat bizi, ezta hiltzen ere beretzat; 8bizi bagara, Jaunarentzat gara bizi; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen. Beraz, nahiz bizi nahiz hil, Jaunarenak gara.#Jaunarentzat bizi gara 6,11; 1 Ko 3,23; 2 Ko 5,15; Ga 2,20; 1 Ts 5,10. 9Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko.#hildakoen eta bizien Jauna Lk 20,38; Eg 10,42; Flp 2,10-11. 10Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian,#Denok Jainkoaren auzitegian 2,16; Mt 25,31-32; Eg 17,31; 2 Ko 5,10. 11Liburu Santuak dioen bezala:
Neure biziarengatik dagit zin
—dio Jaunak—:
Belaun oro
nire aurrean makurtuko da,
eta mihi orok goretsiko du
Jainkoa. # Neure… Is 49,18; 45,23 (Flp 2,10-11).
12Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.#Jainkoari kontu eman beharko 2,5-6.16; Heb 4,13.
Ez kondenatu lagun hurkoa
13Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen.#ez jarri oztoporik Mt 5,29; 18,6; 1 Ko 8,13. 14Nik badakit eta ziur nago —Jesus Jaunak esan izan baitzuen— ez dela ezer ere berez kutsatua denik; kutsatutzat hartzen duenarentzat bakarrik bihurtzen da zerbait kutsatu.#ez da ezer berez kutsatua denik Mt 5,11; Eg 10,15; Tt 1,15. 15Baina zerbait jateagatik zeure senideari min ematen badiozu, ez zabiltza maitasunaren bidetik. Janariak gorabehera, ez dadila zure senidea gal, Kristo harengatik hil baitzen.#Kristo harengatik hil 1 Ko 8,11. 16Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaizki-esanerako bide gerta. 17Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.#bakea eta alaitasuna Ga 5,25. 18Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da.
19Saia gaitezen, bada, bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan.#saia bakea indartzeko diren gauzetan 12,17-18; 1 Ko 7,15. elkarte-bizitza eraikitzen 15,2. 20Janari-arazo batengatik, ez hondatu Jainkoaren egintza. Janari guztiak garbiak dira; hala ere, ez dago ongi besteak galbidean jarriz zerbait jatea. 21Hobe duzu haragia, ardoa edo dena delakoa utzi, horiek zure senideari oztopo baldin bazaizkio.#oztopo senideari 14,13+. 22Gorde zeuretzat, Jainkoarekiko zeure harremanetarako, sinesmenak ematen dizun askatasun hori. Zorionekoa bere burua errudun sentitu gabe bere aukerak egiteko gauza dena!#askatasuna 1 Ko 10,25-27. 23Zilegi ote den ala ez zalantzan dagoela jaten duena, berriz, errudun da, ez baitu jokatzen berak uste duenaren arabera. Eta norberak uste duenaren arabera ez jokatzea bekatu da.#zalantzan 1 Ko 8,7. norberak uste duenaren arabera Tt 1,15.

Currently Selected:

ERROMATARREI 14: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy