YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 24

24
19
1Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon,
ezta haiekin elkartzeko gogoz ere,#gaiztoen inbidia 3,31+.
2indarkeria bakarrik baitute gogoan
eta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo.
20
3Zuhurtziaz eraikitzen da etxea, zentzuaz sendotu egiten,#Zuhurtziaz etxea eraiki 14,1+.
4jakintzaz janzten dira gelak
mota guztietako ondasun baliotsu eta atseginez.
21
5Hobe gizon zuhurra indartsua baino,
eta gizon ikasia ahaltsua baino#24,5 Honela ere itzuli ohi da tx. hau: Gizon zuhurra indarrez betea, gizon ikasiak boterea areagotzen du..
6Estrategiaz egiten da gerra,
aholku egokien poderioz lortzen garaipena.#Estrategiaz gerra Lk 14,31. aholku egokiak 11,14+.
22
7Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat,
ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko.
23
8Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari,
«azpisuge» deitzen diote.
9Burugabeak bekatua bakarrik du gogoan;
lotsabakoari higuin diote guztiek.
24
10Larrialdian adorea galdu baduzu,
larri zabiltza indarrez!
25
11Salba itzazu heriotzara kondenatuak,
askatu hiltzera dardaraz doazenak.
12Zeuk zerikusirik ez zenuela esan arren,
adi dago kontzientziak aztertzen dituena,
badaki zuri begira dagoenak:
nori bere egintzen arabera ordaintzen dio hark.#kontzientziak aztertzen dituena 16,2+; Jr 17,10+.
26
13Jan eztia, ene seme, ona da eta,
gozoa da abaraska ahoarentzat:
14hala bedi maitagarri zuretzat zuhurtzia;
aurkitzen baduzu, geroko etorkizunean
ez du zure itxaropenak porrot egingo.#etorkizuna 23,18.
27
15Gaizto hori, ez egin egitasmo txarrik zintzoaren etxearen aurka,
ezta hondatu ere haren egoitzarik,
16zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa;
gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko.
28
17Ez poztu zeure arerioaren erorketaz,
ezta gozatu ere behaztopa egiten badu,
18Jaunak, hori ikusi eta oker iritzirik,
ez dezan bere haserrea harengandik desbidera.
29
19Ez odol-berotu gaizkileengatik,
ezta gaiztoen inbidiatan egon ere,
20ez baitu etorkizun onik gaizkileak:
itzali egingo zaio biziaren kriseilua.#kriseilua itzali 13,9+.
30
21Ene seme, errespetatu Jauna eta erregea,
ez zaitez nahasleekin elkartu:
22bat-batean irits daiteke hauen hondamendia,
eta nork daki nolako zigorra eman liezaieketen!#24,22 Tx.eko testua ez da segurua. Zigorra eman dezaketenak Jauna eta erregea dira. Grekozko itzulpenak bost tx. ezartzen ditu ondoren, 21-22 tx.en azalpen moduan.
JAKINTSUEN BESTE ZENBAIT ESAERA (24,23-34)
23Hauek ere jakintsuen esaerak dira:
Ez da bidezko epaiketan alderdikeriaz jokatzea.#Ik. 28,21.
24Erruduna errugabetzat aitortzen duena
jendeak madarikatu egiten du, herriak gaitzetsi;#Errudunaren alde 17,15+.
25erruduna salatzen duena onetsia izaten da,
jendeak zoriondu egingo du.
26Ezpainetan musu ematea bezala da
erantzun egokia ematea.
27Ziurtatu zeure ogibidea,
lortu eta hasi lantzen zeure soroak,
eta gero eraikiko duzu etxea.
28Ez egin testigantzarik lagun hurkoaren aurka arrazoirik gabe,
ezta gezurrez mintzatu ere.
29Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot.
Nori bere egintzen arabera ordainduko diot».#egin didana egingo 20,22; Si 28,1-7.
30Alferraren landa ondotik pasatu nintzen,
burugabeko gizonaren mahasti albotik:#Alferra 6,6+.
31dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen,
harresia ere behera botata.
32Hura ikustean, gogoeta egin nuen;
hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.
33Aldika lozorroan, aldika erdi lo,
aldika besoak uztartu eta atsedenean:#6,10-11.
34arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,
eskalea#24,34 arlotea, eskalea: Ik. 6,11 oh. bezala etorriko miseria.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 24: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy