YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 10

10
SALOMONEN ESAERAK: LEHEN BILDUMA (10,1—22,16)
1Salomonen esaera zaharrak.
Seme zuhurra aitaren pozbide,
seme zentzugabea amaren atsekabe.#Semea aita-amen poz-atsekabe 15,20; 17,25; 19,13; 23,22-25; 30,17.
2Bidegabeki pilaturiko altxorrek probetxurik ez,
baina zuzentasunak heriotzatik libratzen du.#11,4.
3Jaunak ez du zintzoa goseak uzten;
bai, ordea, gaiztoen irrika asegabe.#zintzoak goserik ez 13,25; Sal 34,10-11.
4Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu.#alferra txirotu 15,19; 19,15.
5Burutsuak bildu egiten du udaldian,
uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.#uzta-garaian lo 6,9-10; 20,4.
6Zintzoak bedeinkazioa bereganatzen du,
gaiztoaren mihiak indarkeria gordetzen.#Zintzoaren bedeinkazioa 3,33; 10,22; 11,11; Has 12,2-3.
7Zintzoa oroitua izango da eta onetsia,
gaiztoen izena bera ere usteldu egingo.
8Bihotz zuhurrekoak onartzen ditu aginduak,
mihi txorokoa hondamendirantz abiatzen.
9Zuzen dabilena seguru dabil,
bide okerretik doana nabarmen geratzen.
10Azpikeriaz dabilenak atsekabea dakar,
aurrez aurre zentzarazten duenak konponbidea#10,10 aurrez… konponbidea: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak 10,8ko bigarren zatia errepikatzen du..
11Zintzoaren mihia bizi-iturri da,
baina gaiztoarenak indarkeria gordetzen.#bizi-iturri 13,14; 14,27; 16,22. Ik. 4,13.
12Gorrotoak haserreak sortzen ditu,
maitasunak akats guztiak ezkutatzen.#maitasunak akatsak ezkutatu 17,9; St 5,20; 1 P 4,8. Ik. 1 Ko 13,7.
13Burutsuaren ezpainetan hitz zuhurrak;
burugabearen bizkarrari, eman egurra!#burugabeari egurra 19,29; 26,3.
14Zuhurrak jakinduria biltzen du,
mihi txorokoak berehalako hondamendia ekartzen.#mihi txorokoak hondamendia 13,3; 18,6-7. Ik. Mt 12,34-35.
15Aberatsak bere ondasunetan du babesa,
behartsuak bere gabezian hondamendia.#18,11. Aberatsa eta behartsua 14,20; 22,2.7. Ik. 13,23.
16Zintzoaren lansaria bizia da,
gaiztoaren irabazia porrota.
17Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa,
zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik.#Heziketa onartu/baztertu 12,1; 13,18; 15,5.32; Si 21,6.
18Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du,
iraina zabaltzen duena zentzugabea galanta.
19Hizketa ugari, huts egitea sarri;
mihiari eusten dakiena, hori bai zuhurra!#hizketa ugarian huts egitea 13,3; 17,27; Koh 5,2; St 3,8.
20Zintzoaren mihia zilar garbi-garbia,
gaiztoaren bihotza hutsaren parekoa.#Zintzoaren hitzak 10,31-32; 12,6.18; Sal 37,30.
21Zintzoaren hitzak askoren bizigarri,
baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira.
22Jaunaren bedeinkazioak aberasten du,
eta ezer ez gure nekeak gehitzen.
23Izen belzten aritzea da zentzugabearen gozamena,
zuhur jokatzea pertsona burutsuarena.
24Zeren beldur, huraxe gertatzen zaio gaiztoari;
zeren irrika, huraxe ematen zintzoari.
25Ekaitza pasa, eta kito gaiztoa!
Baina betiko oinarriak ditu zintzoak.
26Nola ozpina ahorako eta kea begietarako,
hala alferra lanean hartzen#10,26 lanean hartzen: Hebreerazkoak bidaltzen dio; grekozkoak esanahia zehaztu egin du, lanean hartu itzuliz. duenarentzako.
27Jauna errespetatzeak bizia luzatzen du;
gaiztoaren urteak, ordea, labur egiten.#Jauna errespetatzeak bizia 14,26-27; 19,23; Koh 7,18. Ik. 3,2+.
28Zintzoak bizitza pozgarria espero du,
gaiztoaren itxaropenak porrot egiten.#gaiztoaren itxaropena 11,7.23; Jb 8,13; Sal 112,10. Ik. 3,33-35+.
29Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat,
hondamendi gaizkilearentzat.
30Zintzoa ez da inoiz koloka ibiliko;
gaiztoak, ordea, ez du lurrean iraungo.#zintzoa ez koloka ibiliko Sal 15,5+. lurrean iraungo Ik. 2,21+.
31Zintzoaren ahotik zuhurtzia sortzen da,
moztu egingo dute mihi maltzurra.
32Atsegingarri dira zintzoaren hitzak,
maltzurkeria huts gaiztoarenak.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy