YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 1

1
LEHEN BILDUMA (1,1—9,18)
Liburuaren helburua
1Hona Salomonen esaerak#1,1 Salomonen esaerak: Salomonen jakinduriari buruz, ik. 1 Erg 3,28; 5,9-14; 10,1.8-9.23.,
Israelgo errege Daviden semearenak.
2Esaera hauek jakinduria ezagutarazi, heziketa eman
eta esaldi sakonak ulertarazteko dira;
3baita heziketa egokia lortzen laguntzeko ere:
zuzentasuna, zintzotasuna eta prestutasuna;
4egokiak dira heldugabeei zuhurtasuna emateko,
gazteei ezaguera eta bereizmena;
5zuhurrak entzun bitza eta zuhurrago bihurtuko da,
burutsuak trebetasuna bereganatuko du;
6esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte,
baita atsotitzak eta asmakizunak ere.
7Jaunarenganako begirunea#1,7 Jaunarenganako begirunea: H.h., Jaunarenganako beldurra. Hala ere, esamoldeak beldurrarena baino adiera zabalagoa eta aberatsagoa du. Horregatik, Jaunari begirune izan, Jaunarenganako begirunea edo Jauna errespetatu itzuli dugu. Gizakiak Jaunari zor dion jarrera zuzena adierazten du, mendetasuna eta konfiantza, begirunea eta maitasuna batean biltzen dituena. Biblia osoan arrunta den jarrera hau, jakinduriari lotua aurkezten digute jakinduri liburuek. da ezagueraren oinarria;
baina zentzugabeek mespretxatu egiten dituzte
zuhurtzia eta heziketa.#Jaunarenganako begirunea eta jakinduria 1,29; 2,5; 9,10; 15,33; Sal 111,10; Jb 28,28; Koh 12,13; Si 1,14.16; 15,1; 19,20. Ik. 3,7+; 10,27+.
Kontuz lagun gaiztoekin
8Seme, entzun aitaren oharrak
eta ez baztertu amaren irakaspenak;#Semeek gurasoengandik jaso irakaspena 3,1; 4,1-4; 6,20. Ik. Ir 10,2+. Seme, onartu irakaspena 2,1; 3,1.21; 4,1.10.20; 5,1.7; 6,20; 7,1-2; Dt 30,16. Ik. 8,32.
9edertu egingo zaituzte,
koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.#koroa/idunekoa 3,22; 4,9; Jkd 5,16; Si 6,24-29.
10Seme, ez amore eman,
gaiztoek nahastu egin nahi bazaituzte.
11Beharbada, esango dizute: «Zatoz gurekin;
zelatan jarriko gara odola isurtzeko
eta errugabeei erasoko geure atseginerako;
12bizirik irentsiko ditugu, Herio Leizeak bezala,
eta oso-osorik galduko dira, hobira doazenak legez;#Herio Leizea (Hildakoen Egoitza) 5,5; 7,27; 9,18; 15,11.24; 23,14; Zen 16,33; Is 14,9.
13egundoko altxorrak eskuratu
eta harrapakinez beteko dugu etxea;
14esku hartuko duzu zeuk ere irabazietan,
gordailu bakarra izango dugu eta».
15Seme, ez zaitez horrelakoekin joan,
ez ibili horien bideetatik,
16lasterka baitoaz gaiztakeria egitera
eta presaka odola isurtzera.#lasterka gaiztakeriara 6,18; Is 59,7.
17Benetan alferrik botatzen da sarea,
hegaz doazenek ikusten badute;
18baina beren odola isurtzeko zain daude horiek zelatan,
beren buruak jartzen dituzte arriskuan.
19Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona:
lapurrari berari kentzen dio bizia.
Jakinduria deika
20Kaleetan aldarrika dabil Jakinduria#1,20 dabil Jakinduria: Bai hemen, bai beste zenbait tokitan, Jakinduria pertsona gisa azaltzen da (ik. 8,1—9,6; Si 24,1-22).,
ibilbideetan oihuka;#Jakinduria deika 8,1-10; 9,3; Si 24,19-22; Jn 7,37.
21toki zaratatsuetan egiten du hots,
hiri-sarrerako plazan#1,21 hiri-sarrerako plaza: Ik. Has 23,10 oh. deiadar:
22«Zuek, zentzugabeok, noiz arte maiteko duzue zentzugabekeria?
Zuek, harroputzok, noiz arte jarraituko harrokerian?
Zuek, burugabeok, noiz arte gorrotatuko jakinduria?#noiz arte? Sal 94,8. harroputza 13,1; 14,6; 15,12; 21,24; 22,10…
23Onar ezazue nire zentzarazpena!
Neure espiritua zabaldu nahi dut zuengana,
ene mezua adierazi.
24Deitu, eta ezezkoa erantzun duzuenez,
eskua luzatu, eta inork jaramonik egin ez,#Deitu eta ezezkoa erantzun Is 50,2; 65,12; 66,4; Jr 7,13.
25nire aholkuak baztertu
eta zentzarazpenik ez didazuenez onartu,
26nik barre egingo dizuet zeuen zoritxarraz,
iseka, izu-ikara sartzen zaizuenean.
27Ekaitza bailitzan ikarak harrapatzean,
haize-erauntsia bezala zoritxarra iristean,
larria eta nahigabea heltzen zaizkizuenean,
28orduan dei egingo didazue, baina ez dizuet erantzungo;
bilatu, baina ez nauzue aurkituko.#ez erantzungo, ez aurkituko Jr 11,11; Os 5,6+; Mi 3,4+; Jn 7,34.
29Jakinduria gaitzetsi egin duzuenez
eta Jaunari begirunerik izan ez,
30nire aholkuak ez dituzuenez onartu
eta bai zentzarazpen guztiak mespretxatu,
31zeuen jokaeraren fruituak jango dituzue,
zeuen egitasmo gaiztoez asebeteko.
32Errebeldiak heriotza ekartzen die zentzugabeei,
axolagabekeriak galtzen ditu burugabeak;
33baina nire esana entzuten duena lasai biziko da,
seguru eta zoritxarraren beldurrik gabe».

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy