1
ISRAELDARRAK SINAI BASAMORTUAN (1,1—10,10)
Israel herriaren lehenengo izen-bilketa
1Israeldarrak Sinai basamortuan zeudelarik, Jauna mintzatu zitzaion Moisesi elkarketa-etxolan. Egiptotik irten eta hurrengo urtea zen, bigarren hilaren#1,1 bigarren hila: Beraz, egoitza eraiki ondorengo hila (ik. Ir 40,17). Ik. Egutegia, Bibli Hiztegian. lehen eguna. Hau esan zion:#izen-bilketa 26Ir 30Lk 2 2«Egin israeldar elkarte osoaren izen-bilketa#1,2 izen-bilketa: Hemen Jainkoak berak agintzen du herriaren izen-bilketa; 2 Sm 24an, berriz, Davidek ekiten dio herriaren izen-bilketari; horregatik, zigortu egingo du Jainkoak. senitarteka eta familiaka, gizonezko guztiak banan-banan erroldatuz. 3Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtetik gorako gizonezko guztiak erroldatuko dituzu, gudari-taldeka banatuz. Zu eta Aaron arduratuko zarete izen-bilketaz, 4leinu bakoitzetik familiaburu bat lagun duzuelarik. 5Hona hemen lagunduko dizueten familiaburuak: Rubenen leinutik, Xedeurren seme Elitzur; 6Simeonen leinutik, Tzurixadairen seme Xelumiel; 7Judaren leinutik, Aminadaben seme Nahxon; 8Isakarren leinutik, Tzuarren seme Netanel; 9Zabulonen leinutik, Helonen seme Eliab; 10Joseren semeen leinuetatik: Efraimenetik, Amihuden seme Elixama, eta Manasesenetik, Pedahtzurren seme Gameliel; 11Benjaminen leinutik, Gideoniren seme Abidan; 12Danen leinutik, Amixadairen seme Ahiezer; 13Axerren leinutik, Okranen seme Pagiel; 14Gaden leinutik, Deuelen seme Eliasaf; 15Neftaliren leinutik, Enanen seme Ahira».
16Horiek izan ziren israeldar elkarteko ordezkaritzat aukeraturiko leinuburuak, horiek israeldar gudari-taldeen buruzagiak.
17Izendaturiko gizon hauek lagun, Moisesek eta Aaronek 18herri osoa batzartu zuten bigarren hilaren lehen egunean eta israeldarren izen-bilketa egin zuten senitarteka eta familiaka#1,18 senitarteka eta familiaka: I.Z.n herri hautatuaren parte izatea jatorriaren garbitasunari lotua dago., hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz. 19Izen-bilketa egin zuen Moisesek Sinai basamortuan, Jaunak agindu bezala.
20-43Israelgo leinu guztien izen-bilketa senitarteka eta familiaka egin zen, gudurako gai ziren hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz. Hona leinu bakoitzak eman zuen emaitza:
Jakoben, Israel ere deituaren, lehen-seme Rubenen leinuak 46.500; Simeonen leinuak 59.300; Gaden leinuak 45.650; Judaren leinuak 74.600; Isakarren leinuak 54.400; Zabulonen leinuak 57.400; Joseren semeen leinuek: Efraimenak 40.500, eta Manasesenak 32.200; Benjaminen leinuak 35.400; Danen leinuak 62.700; Axerren leinuak 41.500; Neftaliren leinuak 53.400.
44Hori izan zen Moisesek, Aaronek eta Israelgo hamabi ordezkariek —leinu bakoitzetik ordezkari bana— egin zuten izen-bilketaren emaitza. 45Israelgo gudarostea osatzeko gai ziren hogei urtetik gorako israeldarren izen-bilketak 46emaitza orokor hau eman zuen: 603.550 lagun.
Lebitarren status berezia
47Lebiren ondorengoak#1,47 Lebiren ondorengoak: Aparte izango dira erroldatuak, santutegiaren zerbitzuaz ardura zutenez gero, soldaduskatik libre baitzeuden. ez zituzten beste leinuetakoekin batera erroldatu, 48hau esan baitzion Jaunak Moisesi: 49«Israeldarren izen-bilketa egitean, ez duzu erroldatuko Lebiren leinua. 50Lebitarren esku jarriko dituzu itunaren egoitza, bertako tresneria eta gainerako hornigaiak. Haiek eramango dituzte egoitza eta bertako tresnak batetik bestera, eta egoitzako zerbitzuaz arduratuko dira. Egoitzaren inguruan etxolatuko dira.#etxolatuko dira 2 51Abiatzerakoan, lebitarrek bilduko dute etxola; gelditzean, beraiek eraikiko berriro. Lebitar ez den norbait egoitzara hurbiltzen bada, heriotzara emango dute.#etxola bildu eta eraiki 4 52Gainerako israeldarrak gudari-taldeka etxolatuko dira, nor bere kanpalekuan. 53Lebitarrak, berriz, itunaren egoitzaren inguruan etxolatuko dira; honela libratuko dute israeldarren elkartea Jaunaren haserretik#1,53 Jaunaren haserretik: Jaunaren zigorretik, alegia; Jaunaren presentzia herriaren erdian babesa eta arriskua da era berean. Herriari, Jainkoaren santutasuna bere bekatuaz irainduz gero, zigorra letorkioke gainera; horregatik aukeratzen dira lebitarrak, Jainkoaren eta herriaren artean honen babesgarri izateko.. Itunaren egoitzako zerbitzuaz arduratuko dira».#haserrea 18Dt 29
54Jaunak Moisesi agindu guztia egin zuten israeldarrek.
Loading reference in secondary version...