YouVersion Logo
Search Icon

MARKOS 9

9
1Eta honela amaitu zuen: «Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoa errege ahaltsu bezala etortzen ikusi arte».#Ik. 13,30.
Antzaldatzea: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu
(Mt 17,1-13; Lk 9,28-36)
2Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean:#Ik. 2 P 1,16-18. Pedro, Santiago eta Joan 5,37+. 3jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago.#distiratsu, zuri-zuri Mt 28,3; Ap 1,14; 4,4. 4Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.#Elias 1 Erg 19,9-14; Mt 11,14+. Moises Ir 19; 33,18—34,9; 2 Ko 3,7-11. 5Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
6Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden.
7Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!»#Seme maitea 1,11+. Entzun berari Dt 18,15; Eg 3,22.
8Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez.
9Menditik beherakoan, ikusitakoa inori ez aipatzeko agindu zien, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte.#isiltzeko agindua 1,34+. 10Agindu hau bete zuten, baina «hildakoen artetik pizte» horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean. 11Eta galdetu zioten:
—Zergatik diote lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri#9,11 Eliasek etorri: Jesusen garaiko juduek Elias Mesiasen aitzindari bezala etorriko zen ustea zuten, Ml 3,23aren arabera. behar duela?#Eliasek etorri behar du Mt 17,10+.
12Jesusek erantzun:
—Lehenbizi Eliasek etorri eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu behar baldin badu, nolatan diote Liburu Santuek Gizonaren Semeak asko sufritu behar duela eta arbuiatua izan? 13Hau diotsuet gainera: Elias etorri da#9,13 Elias etorri da: Joan Bataiatzaileagan etorri da Elias (ik. Mt 11,14), baina ez zuten aintzat hartu haren misioa., baina gogoak emandako guztia egin diote, hartaz idatzia zegoen bezala.#Elias etorri da Mt 17,12+.
Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa
(Mt 17,14-21; Lk 9,37-43a)
14Beste ikasleengana itzuli zirenean, jendetza handia ikusi zuten haien inguruan, eta lege-maisu batzuk haiekin eztabaidan. 15Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera. 16Jesusek galdetu zien:
—Zer zenuten horiekin eztabaidan?
17Jendarteko batek erantzun zion:
—Maisu, hemen ekarri dizut neure seme hau: hitzik egiten uzten ez dion espiritua dauka#9,17 hitzik… espiritua dauka: H.h., espiritu mutua dauka.. 18Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da. Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.
19Jesusek esan zien:
—Hau gizaldi sinesgogorra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.#gizaldi sinesgogorra Mt 12,39+.
20Eraman egin zioten. Jesus ikusteaz batera, espirituak gogor astindu zuen mutikoa, eta lurrean iraulka eta lerdea zeriola utzi.
21Jesusek mutilaren aitari galdetu zion:
—Noiztik dago horrela?
Hark erantzun:
—Umetandik. 22Askotan bota izan du sutara eta uretara ere, hilarazteko. Ezer egin ahal baduzu, erruki zaitez gutaz eta lagun iezaguzu.
23Jesusek esan zion:
—Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.#sendatzeko sinesmena 2,5+.
24Orduan, mutilaren aitak deiadarka:
—Sinetsi nahi dut! Lagundu sinesgabe honi.#Lagundu sinesgabe honi Lk 17,5.
25Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari:
—Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.
26Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten; 27baina Jesusek eskutik hartu eta altxarazi egin zuen, eta mutikoa zutitu egin zen.#eskutik hartu eta altxarazi 1,31; 5,41.
28Jesus etxeratu zenean, ikasleek bakarrean galdetu zioten:
—Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota espiritu hori?
29Erantzun zien:
—Gisa honetako espirituak botatzeko bide bakarra otoitza#9,29 otoitza: Eskuizkribu askok eta baraua eransten dute (ik. Mt 17,21). da.
Jesusek nekaldi-piztuerak bigarrenez iragarri
(Mt 17,22-23; Lk 9,43b-45)
30Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi, 31bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da».#Ik. 8,31; 10,33-34.
32Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.#ikasleek ezin ulertu 4,13+.
Nor handiena?
(Mt 18,1-5; Lk 9,46-48)
33Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien:
—Zer eztabaida izan duzue bidean?
34Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.#nor handiena Lk 22,24-27. Ik. 10,43-44. 35Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien:
—Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.#zerbitzuaren handitasuna Mt 20,26+.
36Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:
37—Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.#onartzen duena Mt 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20.
«Gure kontra ez dagoena… »
(Lk 9,49-50)
38Joanek esan zion:
—Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.
39Baina Jesusek erantzun:
—Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik. 40Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.#alde, kontra Mt 12,30; Lk 11,23. 41Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.#ontzixka bat ur Mt 10,42.
Sinesmena galbidean jartzen dutenak
(Mt 18,6-9; Lk 17,1-2)
42«Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen#9,42 Sinesten duten: Eskuizkribu askok Niregan eransten dute. sinesmena galbidean jartzen: H.h., eskandalizatzen; ik. 6,3 oh. duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.#sinesmena galbidean jarri 6,3+. 43Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. ( 44#9,44.46 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan falta dira tx. hauek. 48. tx.aren errepikapena dira: han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.). 45Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. ( 46*). 47Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino; 48han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.#Ik. Is 66,24.
49«Izan ere, suaz gazitu behar dira denak#9,49 Suaz… denak: Esaldi ulergaitza; badirudi, fededunak frogaldiaren bidez garbi egiten eta horrela Jainkoarentzat opari atsegin bihurtzen dituen (ik. Lb 2,13 oh.) sua adierazten dela (gatzak badu bertute garbigarririk; horregatik, Biblian, garbitu esateko gazitu esaten da). Hortik doa zenbait eskuizkributan ageri den eranskin hau: eta oparigai oro gatzetan gazituko da.. 50Gauza ona da gatza#9,50 ona da gatza: Gatz hau zerbitzurako prestasuna da, Jesusen esaera hauen guztien buru gisa dagoen 9,35eko printzipioaren arabera.; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro? Eduki gatza zeuen baitan eta zaudete elkarrekin bakean».#gatza Mt 5,13; Lk 14,34.

Currently Selected:

MARKOS 9: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy