YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 15

15
Juduen usadioak eta Jainkoaren nahia
(Mk 7,1-13)
1Jerusalemdik etorritako zenbait fariseu eta lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi eta galdetu zioten:
2—Zergatik hausten dute zure ikasleek zaharren ohitura? Ez dute otordu aurretik eskuen garbikuntza#15,2 zaharren ohitura: Ik. Mk 7,5 oh. garbikuntza: Ik. Mk 7,2 oh.#eskuen garbikuntza Lk 11,38. Ik. Ir 30,18-21. egiten.
3Jesusek erantzun zien:
—Eta zuek zergatik hausten duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioengatik? 4Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.#Ohoratu… Ir 20,12+; Dt 5,16. Ik. 19,19; Ir 21,17; Lb 20,9; Ef 6,2. 5Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio: «Zuri eman behar nizukeena Jainkoari eskainia diot», 6halakoak ez duela aitarekiko agindu hori bete beharrik; horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen usadioengatik. 7Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen Isaias profetak zuetaz:#Itxurazale 6,2+.
8 Herri honek
ezpainez ohoratzen nau,
baina niregandik urrun du bihotza; # Herri… Is 29,13; Sal 78,36-37.
9 alferrik naute gurtzen;
hauen irakaspena giza agindu hutsa.
Zerk kutsatzen du gizakia
(Mk 7,14-23)
10Jesusek jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun eta ulertu ongi! 11Gizakia ez du ahotik sartzen zaionak kutsatzen; ahotik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia».#ahotik ateratzen dena 12,34+.
12Ondoratu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta esan zioten:
—Ba al dakizu hitz horiekin fariseuak sumindurik utzi dituzuna?
13Jesusek erantzun zien:
—Zeruko nire Aitak landatu ez duen landare oro sustraitik aterako dute.#Jainkoak landatua Is 5,1-7; Ez 19,10-14; Jn 15,1-2; 1 Ko 3,9. 14Utz itzazue! Itsu dira, eta itsu-gidari. Eta itsuaren gidaria itsua bada, biak zulora eroriko dira.#Itsua itsu-gidari 23,16.19.24; Lk 6,39; Erm 2,19.
15Pedrok eskatu zion:
—Adieraz iezaguzu esanahia.#esanahia adierazi 13,36+.
16Jesusek erantzun:
—Zuek ere ez al duzue oraindik ulertzen? 17Ez al duzue ikusten ahotik sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komun-zulora? 18Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin! 19Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak.#asmo eta egintza txarrak Erm 1,29-30; 1 Ko 5,10-11; 6,9-10; Ga 5,19-23; Ef 5,3-5; Kol 3,5-8; 1 Tm 1,9-10; 2 Tm 3,2-4; 1 P 4,3; Ap 21,8; 22,15. 20Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.
Jesusek emakume kanaandarraren alaba sendatu
(Mk 7,24-30)
21Handik irtenik, Tiro eta Sidon#15,21 Tiro eta Sidon: Ik. 11,21 oh. aldera aldendu zen Jesus. 22Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar#15,22 kanaandar: Feniziar adierazteko hitz zabala. Hemen emakumearen jentil-izaera adierazten du batez ere. bat deiadarka hasi zitzaion:
—Erruki zakizkit#Erruki zakizkit 9,27; 20,30-31., Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.
23Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten:
—Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.
24Jesusek, ordea:
—Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.#Israelgo ardi galduak 10,5-6; 18,12-14.
25Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez:
—Lagun nazazu, Jauna.
26Jesusek, orduan:
—Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.
27Emakumeak erantzun zion:
—Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.
28Orduan, Jesusek esan zion:
—Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!
Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.#sendatzeko sinesmena 9,22+.
Gaixo asko sendatu
29Handik atera eta Galileako aintzira-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri. 30Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen. 31Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.#Jainkoa goretsi 9,8+.
Jesusek jendetzari bigarrenez jaten eman
(Mk 8,1-10)
32Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:
—Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. Eta ez ditut etxera baraurik bidali nahi, ahuleziak joko bailituzke bidean.#Ik. 14,13-21; Mk 6,30-44; Lk 9,10-17; Jn 6,1-14.#jendeaz erruki 9,36; 14,14; 20,34; Mk 6,34.
33Ikasleek esan zioten:
—Baina nondik atera guk bakardade honetan, hainbat jende asetzeko adina ogi?
34Jesusek galdetu zien:
—Zenbat ogi dituzue?
—Zazpi —erantzun zioten— eta arraintxo banaka batzuk.
35Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. 36Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. 37Asetzeraino jan zuten denek, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. 38Lau mila gizon izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte. 39Gero, jendeari agur egin ondoren, Jesus txalupara igo eta Magadan#15,39 Magadan: Toki ezezaguna; beste zenbait eskuizkribuk Magedan, Magdala eta beste aldaera batzuk dituzte. lurraldera joan zen.

Currently Selected:

MATEO 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy