YouVersion Logo
Search Icon

JOB 3

3
JOB ETA LAGUNEN ARTEKO ELKARRIZKETAK (3,1—27,23)
Job
Jaio zeneko eguna madarikatu Jobek
1Azkenean, ahoa zabaldu eta jaio zeneko eguna madarikatu zuen Jobek. 2Honela hitz egin zuen:
3«Madarikatua jaio nintzeneko eguna
eta “Ume bat sortu da” esan zuteneko gaua!#jaioteguna madarikatu 10,18; Jr 20,14-18; Si 23,14; Mt 26,24.
4Bihur bedi egun hura iluntasun,
ez beza Jainkoak kontuan har,
ezta argiak ere haren gain distiratu!
5Jabetu bitez hartaz ilunpea eta herio-itzala,
ezkuta bedi lainopean,
eta har beza bat-bateko iluntasun beldurgarriak!
6Irents beza gau hura iluntasunak,
ez beza inork urteko egunen artean sar,
ezta zenbatu ere hilekoen artean!
7Bai, izan bedi antzu gau hura,
ez beza entzun poz-oihurik!
8Madarika bezate, eguna madarikatzen dakitenek,
Leviatan#3,8 Leviatan: Mitologi izakia da, munduaren ordenaren etsaia. Herensuge bezala irudikatzen da sarritan. Eguzkia irensteko ahalmena omen zuen, eklipseak sortuz. iratzartzen trebatuek!#Leviatan 40,25; Is 27,1; Sal 74,14; 104,26.
9Goibel bitez haren egunsentiko izarrak;
argiaren zain egon, eta ez dezala batere izan!
Ez bitza ikus egunsentiaren begiak irekitzen!
10Madarikatua, ez baitzizkidan itxi amaren sabeleko ateak
hainbeste atsekabe ikustetik libratzeko!
Jobek hilobia nahiago bizia baino
11«Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean?
Zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan?#amaren sabelean hil 10,18-19.
12Zergatik babestu ote ninduen amaren altzoak
eta bularrek esnea eman?
13Lasai egongo nintzatekeen orain,
jadanik atsedenean lo,
14berentzat panteoiak eraiki zituzten
munduko errege eta kontseilariekin batera,#erregeekin batera Is 14,9-11; Ez 32,18-30.
15urre askoren jabe izandako printzeekin,
jauregiak zilarrez beteak zituztenekin batera.
16Hilaurra bezala, ez nintzatekeen izan ere egingo,
argirik ikusi ez duten umeen pareko.#Hilaurra bezala 10,19; Sal 58,9; Koh 6,3.
17«Hilobian amaitzen da gaiztoen zalaparta
eta han aurkitzen atseden indargetuek;#atseden aurkitzen Is 57,2; Ap 14,13.
18presoak ere hantxe lasai,
zaintzailearen ahotsik entzun gabe.
19Txiki nahiz handi, han denak berdin,
eta esklaboa jabearengandik libre.#han denak berdin 21,26; Sal 49,11; Koh 9,2-3.
20«Zergatik eman argia zoritxarrekoari,
zergatik bizia atsekabea baizik ez dutenei?
21Heriotzaren zain daude, eta ez zaie etortzen,
altxorrak baino irrika handiagoz bilatu arren.#Heriotzaren zain 6,9; 7,15-16; 1 Erg 19,4; Jr 8,3; Jon 4,3; Ap 9,6.
22Pozez txoratuko lirateke,
hilobia aurkituko balute.
23Zertarako du bizia nondik jo ez dakien gizakiak,
Jainkoak irteera guztiak ixten dizkio eta.#Jainkoak irteerak itxi 19,8; Nk 3,7-9. Ik. 30,20.
Job bere zoritxarragatik intzirika
24«Negar-zotinak ditut ogi,
urak bezala gainezka egiten nire intziriek.#Negarra ogi Sal 42,4+.
25Izan ere, zeri beldurrik handiena,
eta huraxe gertatzen zait,
zerk izutzen gehien,
eta huraxe datorkit gainera.#zeren beldur, hura gertatzen 15,24; Ez 11,8; Es 10,24.
26Niretzat ez da lasaitasunik, ez patxadarik;
atsedenik ez, egonezina baizik».

Currently Selected:

JOB 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy