YouVersion Logo
Search Icon

JOB 21

21
Job
1Jobek erantzun zuen:
Jobek lagunei arreta eskatzen
2«Entzun arretaz nire hitzak,
emadazue behintzat kontsolamendu hauxe.
3Izan eroapena hitz egiten dudan bitartean,
eta amaitzean, egin iseka, nahi baduzue.
4Gizakiagatik kexatzen ote naiz?
Zergatik, bada, ez dut galduko pazientzia?#pazientzia galdu 6,3.26; 16,4-6.
5Jar iezadazue arreta. Txundituta,
txintik esan gabe geldituko zarete.#txintik esan gabe gelditu 29,9; 40,4; Mi 7,16; Si 5,12.
6Oroitzapen horrek neu ere izutu egiten nau,
hotzikara sartzen zait gorputzean.
Gaiztoak zorionean bizi
7«Zergatik jarraitzen dute bizirik gaiztoek,
zenbat eta zaharrago hainbat eta indartsuago?#gaiztoak lasai bizi 12,6+; Ml 3,15. Ik. 20,5+.
8Seme-alabak sendotuz doaz haien ondoan,
kimu berriak hazten ikusteko aukera dute.
9Haien etxeak, bakean eta beldurrik gabe:
Jainkoaren zigorrik ez zaie iristen.
10Haien zezenak huts egin gabe ernaltzen du,
txahalik galdu gabe erditzen behia.
11Umeei arkumeak bailiran uzten diete jolasean,
haurrei dantzan.
12Danbolin eta zitararen laguntzaz abestu
eta txistua joz egiten dute festa.#musikaz festa Is 5,12; Am 6,5.
13Beren egunak gozo-gozo pasatu
eta lasai asko jaisten dira lurpera.
14Jainkoari esaten zioten: “Alde egizu guregandik,
ez ditugu zure bideak ezagutu nahi eta.#Alde egizu gugandik 22,17; Is 30,11; Jr 2,31.
15Merezi al du Ahaltsuak zerbitza dezagun?
Zer irabazten dugu berarengana joz?”#Merezi al du Ahaltsua zerbitzatzea? Ml 3,14-15.
16Ez al dute zoriona beren esku? Zergatik esan, orduan,
“Ez nator bat gaiztoen egitasmoekin?”
Gaiztoek zigorrik ez
17«Sarri itzaltzen ote da gaiztoen kriseilua,
sarri jausten ote ezbeharra haien gainera,
sarri ematen ote Jainkoak zigorra bere suminean?#gaiztoen kriseilua 18,5+.
18Halere, esan ohi da: “Izan bitez lastoa haizetan bezala,
orbela zurrunbiloan bezala!”#orbela zurrunbiloan bezala Sal 1,4+.
19Aitaren zigorra seme-alabei ematen omen die Jainkoak.
Zigor dezala bera, konturatuko da!#Aitaren zigorra semeei Ir 20,5-6. Ik. Dt 24,16; Jr 31,29-30; Ez 18,2-4.
20Ikus dezala bere begiez hondamendia
eta edan Ahaltsuaren sumina!
21Izan ere, zer axola zaizkio etxekoak, hil eta gero,
bere hilabete-kopurua amaitu ondoren?#zer axola etxekoak, hil eta gero 14,21-22; 2 Erg 20,19; Koh 9,5-6.
22(Nork emango irakaspenak Jainkoari,
zeruko izakien#21,22 zeruko izakien: H.h., (izaki) gorenen edo goietan (zeruan). epaile ere bera delarik?)
23«Hiltzen da bat sasoi-sasoian,
zoriontsu eta lasaitasun betean;
24saihetsak gantzez ongi beteta,
hezurrak sendo eta indartsu.
25Hiltzen da beste bat, atsekabez betea,
zoriona sekula dastatu gabe.#atsekabez betea 7,11+.
26Biak batera etzaten dira lurrean
eta harrek estaltzen dituzte.#Biak batera 3,19+.
Gaiztoa heriotzan ere ohoratua
27«Ongi ezagutzen ditut zuen gogoetak
eta nire aurka dituzuen argudioak.
28Badakit esaten duzuela:
“Non da tiranoaren etxea, non gaiztoen egoitza?”
29Zergatik ez diezue bidaiariei galdegiten
eta haiek esandakoa kontuan hartzen?
30Gaizkilea onik irteten da hondamendikoan,
babesean egoten zigor-egunean.#Gaizkilea babestua Sal 73,4-5; Erm 9,22. Ik. 15,22-24; 18,14-15; 24,22-23.
31Inork ez dio bere jokabidea aurpegiratzen,
ezta merezi duena ematen ere.
32Hilerrira eramaten dutenean,
beila egiten dute haren hilobian.
33Jende guztia doa haren atzetik segizioan,
zenbatezina bildutakoen kopurua.
Gozo zaio hilerriko lurra.
34«Nola kontsolatu nahi nauzue
zeuen erantzun faltsu eta hutsal horiekin?»#kontsolamendua 15,11+.

Currently Selected:

JOB 21: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy