YouVersion Logo
Search Icon

JOB 1

1
PERTSONAIAK ETA GERTAKIZUNAK (1,1—2,13)
Job izeneko gizon bat
1Bazen Utz herrialdean Job#1,1 Utz herrialdea: Edom lurraldean zegoen, Itsaso Hilaren hego-ekialdera (ik. Jr 25,20; Nk 4,21). Job izenak etsai hitzarekin du zerikusia. izeneko gizon bat. Zintzoa eta zuzena zen, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti zebilena.#Job Ez 14,14; St 5,11. Zintzoa eta zuzena 1,8; 2,3.9; 12,4; Has 6,9; Sal 25,21; 26,1. Jainkoa errespetatu (Jainkoari begirune) Es 3,7+. 2Zazpi seme eta hiru alaba zituen. 3Zazpi mila ardi, hiru mila gamelu, bostehun idi-pare, bostehun asteme eta zerbitzari ugari ere bazituen. Ekialdean bizi zen gizonik aberatsena zen.#ondasun handiak Has 24,35; 26,14; 30,43.
4Semeek oturuntzak antolatzen zituzten txandaka beren etxeetan, eta arrebak ere gonbidatzen zituzten jan-edan haietara. 5Jaialdi bakoitzaren amaieran, Jobek semeei dei egiten zien haien garbikuntza egiteko; egunsentian jaiki eta erre-oparia eskaintzen zuen bakoitzarengatik, semeek beharbada bekatu egin eta beren barnean Jainkoa madarikatu#1,5 madarikatu: H.h., bedeinkatu. Eufemismoa da, madarikatu hitzaren ordezkoa, hitz hau Jainkoaren izenarekin ez lotzearren (gauza bera 1,11n eta 2,5.9an). izango zutelakoan. Hauxe egiten zuen Jobek aldi bakoitzean.#garbikuntza egin Has 35,2; Ir 19,10; 1 Sm 16,5.
Satanen lehenengo erronka
6Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan#1,6 zeruko zerbitzariak: H.h., Jainkoaren semeak, hau da, Jainkoak bere zerbitzura dituen izakiak, haren zeruko gortea osatzen dutenak. Antzinako grekozko itzulpenak aingeruak ematen du. Satan: Salatzaile esan nahi duen izen arrunta da; horixe da, hain zuzen, ezartzen zaion eginkizuna: Jainkoaren aurrean gizakiak salatzea. Geroago, izen propio bihurtuko da (ik. 1 Kro 21,1). ere.#zeruko zerbitzariak 2,1-3; 38,7; 1 Erg 22,19-22; Sal 82,1; 89,7-8; Dn 7,9-10; Ap 5,11. Satan Za 3,1-2; Ap 12,10. 7Jaunak Satani esan zion:
—Nondik hator?
Hark erantzun:
—Harat-honat ibili naiz munduan zehar.
8Jaunak galdetu zion:
—Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena.
9Satanek erantzun zion:
—Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala? 10Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan. 11Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira!#baietz madarikatu 2,5.9. Ik. 1,5.
12Jaunak esan zion:
—Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu!
Orduan, alde egin zuen Satanek.
Satanek Job lehenengoz probatu
13Egun batez, Joben seme-alabak bazkaltzen ari ziren anaia zaharrenaren etxean.
14Etorri zitzaion mezulari bat Jobi eta esan zion:
—Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean. 15Sabeo-talde#1,15 Sabeo-talde: Sabeoek, 17ko kaldearrek bezala, tribu nomadak adierazten dituzte, basamortuko bide-lapurrak, beste zehaztasunik gabe. batek, bat-batean etorri, morroiak sarraskitu eta ganadua eraman du. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.#bidelapurrak Ep 6,3-6; 1 Sm 27,8-9.
16Artean hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zion:
—Tximista sartu da eta ardiak eta artzainak kiskali ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.#Tximista 2 Erg 1,10-14; Lk 9,54.
17Hark amaitu baino lehen, beste batek iritsi eta esan zuen:
—Kaldear batzuek, hiru taldetan, zure gameluengana oldartu eta eraman egin dituzte, eta morroiak sarraskitu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
18Oraindik hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zuen:
— Zure seme-alabak anaia zaharrenaren etxean bazkaltzen ari zirela, 19basamortutik etorritako haize-eraso bortitzak lau aldeetatik astindu du etxea. Eta lurrera erortzean, guztiak hil ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
20Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen,#atsekabe-zeinuak 2,12; Lb 10,6+; Jos 7,6; Ez 27,30-31. 21esanez:
«Biluzik irten nintzen
amaren sabeletik,
biluzik itzuliko naiz
lurraren sabelera#1,21 biluzik itzuliko naiz lurraren sabelera: H.h., biluzik itzuliko naiz hara.
Jaunak eman dit eta Jaunak kendu.
Bedeinkatua Jaunaren izena!»#Biluzik irten, itzuliko Sal 49,18; Koh 5,14; Si 40,1; 1 Tm 6,7.
22Halaz guztiz, Jobek ez zuen bekaturik egin eta ez zion Jainkoari bidegabekeriarik egotzi.#ez zuen bekatu egin 2,10.

Currently Selected:

JOB 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy