YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 3

3
Lurralde hartan gelditutako jentil-herriak
1Lurralde hartako zenbait jentil-herri bizirik utzi zuen Jaunak, Kanaango gerlak ikusi ez zituzten israeldarrak haien bitartez probatzeko.#israeldarrak probatuak 2,22+. 2Aurrez gerrarik ikusi ez zuten israeldar-belaunaldiak hezteko eta gudurako trebatzeko baizik ez zen izan hori.
3Hona hemen zein ziren jentil-herri haiek: filistearren bost buruzagiak, kanaandar guztiak, sidondarrak#3,3 sidondarrak: Sidon hiria feniziarren kostaldeko portu garrantzitsua zen (gaur egun, Libanon). eta Baal-Hermon menditik Hamateko sarreraraino Libanoko mendialdean bizi ziren hibiarrak.#Egotzi gabeko jentil-herriak Jos 13,3-6. 4Horrela probatuko zituen Jaunak israeldarrak eta jakingo beraien gurasoei Moisesen bitartez emaniko aginduak betetzen zituzten ala ez.
5Beraz, kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren artean bizi izan ziren israeldarrak. 6Haien alabak emaztetzat hartu eta beren alabak haien semeei eman zizkieten eta haien sasijainkoak gurtu zituzten.
ISRAELGO LEHEN HIRU EPAILEAK (3,7-31)
Otniel
7Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten israeldarrek: Jaunaz, beren Jainkoaz, ahaztu eta Baal eta Axeraren#3,7 Axera: Ernalkuntzaren jainkosa kanaandarra, zutoin edo makila sakratu batez irudikatua (ik. Dt 16,21); Bibliako testuetan Baalekin batera aipatzen da. Ugarit hiriko dokumentuetan «Atirat» du izena, eta El jainkoaren emaztea da. idoloak gurtu zituzten.#Jaunaz ahaztu Dt 32,18; 1 Sm 12,9; Is 17,10; Jr 2,32; 3,21; Ez 22,12; Os 8,14; Sal 106,21. Baal eta Axeraren idoloak gurtu 2,13. 8Sutu egin zen Jaunaren haserrea Israelen kontra, eta Mesopotamia Garaiko errege Kuxan-Rixataimen esku utzi zituen. Zortzi urtez izan ziren israeldarrak Kuxan-Rixataimen menpeko.#sutu… haserrea 2,14+. esku utzi zituen 2,14+.
9Orduan, israeldarrek oihu egin zioten Jaunari eta honek salbatzaile bat bidali zien: Kenazen seme eta Kaleben anaia gazteena, Otniel; honek salbatu zituen.#Otniel 1,13+. 10Jaunak bere espiritua eman zion Otnieli eta honek gobernatu zuen Israel. Borroka egin zion Mesopotamia Garaiko errege Kuxan-Rixataimi eta, Jaunak eskura eman ziolarik, Otnielek menderatu egin zuen.#Jaunak bere espiritua eman 6,34; 11,29; 13,25; 14,6.19; 15,14; 1 Sm 10,6.10; 16,13; Is 11,2; 42,1.
11Israel herrialdea bakean egon zen berrogei urtez, harik eta Kenazen seme Otniel hil zen arte.#Israel bakean 3,30; 5,31; 8,28.
Ehud
12Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek; horregatik, israeldarrak zigortzeko, Moabeko#3,12 Moab: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen lurraldea. K.a. XIII. mendean eratu zuten Moabeko erreinua, iparraldean Arnon ibaia muga zuela. Moabdarrak, lurralde zabalagoa nahi zutelarik, Ehud epailearen garaian Jerikoraino heldu ziren. errege Eglon indartu zuen Jaunak. 13Amondarrak eta amalektarrak#3,13 amalektarrak: Epaileen garaian amalektarrak ziren israeldarren etsairik handienak. Israeldarrak baino hegoalderago bizi ziren, baina noizean behin erasoaldiak egiten zizkieten israeldarrei. Horrela uler daiteke 5,14an eta 12,15ean esaten dena. berekin harturik, joan eta menderatu egin zituen Eglonek israeldarrak eta Palmondoen hiria eskuratu zuen.#amalektarrak 6,3.33; 7,12; 10,12. 14Hemezortzi urtez egon ziren israeldarrak Moabeko errege Eglonen menpe. 15Orduan, israeldarrek Jaunari dei egin eta Jaunak salbatzailea sorrarazi zuen haientzat: Gera-ren seme Ehud, benjamindarra; ezkertia#3,15 ezkertia: H.h., eskuineko eskua lotua (elbarritua) zuen gizona. zen.
Israeldarrek Ehud bidali zuten Moabeko errege Egloni zerga ordaintzera.#Jaunak salbatzailea sorrarazi 3,9+. 16Ehudek aho biko ezpata, metro erdi bat#3,16 metro erdi bat: H.h., gomed bat. Biblian beste inon ez da aipatzen neurri hau. luzekoa, egin zuen eta jantzien azpian lotu, eskuineko izter ondoan. 17Aurkeztu zion, bada, zerga Moabeko errege Egloni —Eglon oso gizena zen— 18eta, zerga eman ondoren, bidelagunekin batera itzuli egin zen; 19baina Gilgal ondoan dauden idoloetara heltzean, berriro itzuli eta esan zion erregeari:
—Errege jauna, isilpeko mandatua dakarkizut.
Erregeak esan zien berekin zeuden zerbitzariei:
—Ixo! Alde zuek!
Alde egin zutenean, 20Eglonengana hurbildu zen Ehud. Erregea beretzat bakarrik zuen goiko gela freskoan zegoen eseria. Ehudek esan zion:
—Jainkoaren mandatua dut zuretzat.
Erregea jaiki egin zen aulkitik. 21Orduan, Ehudek ezker-eskua luzatu, eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari 22oso-osorik, kirten eta guzti; gantzek estali egin zuten ezpata, Ehudek ez baitzuen atera erregearen sabeletik. Ondoren, leihotik#3,22 leihotik: Hebreerazko hitz hau, parxedon, behin bakarrik agertzen da Biblian, baina Akadiako mintzairak ere erabiltzen du; 23. tx.eko atzealdetik (edo ataritik) hitza 22. tx.eko hitz bakan hori argitzeko idatzia egon daiteke. atera zen, 23atzealdetik, goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren.
24Ehud joan eta gero, zerbitzariek, etorri eta goiko gelako ateek maratila emana zutela ohartzean, erregea bere gela freskoan sabela husten#3,24 sabela hustu: H.h., oinak estali (ik. 1 Sm 24,4). ariko zela uste izan zuten. 25Zain eta zain egon ondoren, kezkatzen hasi ziren, goiko gelako ateak irekitzen ez zirelako. Giltza hartu eta atea irekitzean, han aurkitu zuten beren nagusia lurrean zerraldo, hila.
26Haiek zain zeuden bitartean, Ehudek, idoloen ingurutik igaro eta Seirara#3,26 Seira: Ziur ez badakigu ere, Jerikotik iparraldera zegoen lurraldea dateke. egin zuen ihes.
27Heldu zenean, Efraimgo mendialdean adarra jo zuen eta israeldarrak menditik jaitsi ziren, Ehud bera buru zutela.#Efraimgo mendialdea 4,5; 10,1; 17,1; 18,13; 19,1.16; 1 Sm 1,1. 28Ehudek esan zien: «Jarrai niri! Eskura eman baitizkizue Jaunak zeuen etsai moabdarrak».
Eta haren ondoren jaitsirik, Moaberako igarobideak hartu zituzten Jordanen, eta ez zioten inori ere utzi igarotzen.
29Egun hartan hamar mila moabdar inguru hil zituzten, denak sendoak eta indartsuak. Ez zuen batek ere ihes egin. 30Handik aurrera, moabdarrak israeldarren menpe egon ziren eta bakea izan zen herrialdean laurogei urtez.
Xamgar
31Ehuden ondoren, Anaten seme Xamgar izan zen buruzagi. Seiehun filistear hil zituen itzain-akuilu batez. Horrela, berak ere salbatu zuen Israel.#Anaten seme Xamgar 5,6. Seiehun filistear hil 2 Sm 23,12.

Currently Selected:

EPAILEAK 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy