YouVersion Logo
Search Icon

SANTIAGO 4

4
Jaunaren menpean jarri
1Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak#borroka eta haserreak zeuen artean Erm 7,23; 1 P 2,11.? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik? 2Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue#4,2 Zerbait irrikatu… egiten duzue: Honela ere itzul daiteke: Gutiziatzen duzue eta ez daukazue; hil egiten duzue eta bekaizti zarete, eta ezin duzue ezer ere eskuratu; haserretu eta borroka egiten duzue. Esaldi hauen puntuazioa ez da segurua.. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da. 3Eta eskatu eta hartzen ez baduzue, gaizki eskatzen duzuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko.
4Desleial halakook#4,4 Desleial halakook: H.h., Adulteriogileok. Hitza jatorrizkoan femeninoan dago. Profetek ezkontza-irudiaren bidez adierazten dituzte Jainkoaren eta herriaren arteko harremanak. Irudiaren haritik, desleialkeriari adulterio deitzen diote. Era berean, desleial/adulteriogile deitzen ditu Santiagok Jainkoarengandik saihesten direnak, munduko joera gaiztoei jarraitzeko (ik. Jn 12,31; 14,30; 16,11).! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai izatea dena? Munduaren adiskide#Munduaren adiskide izatea 1 Jn 2,15. Jainkoaren etsai egiten da Erm 8,7. izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten da. 5Ala Liburu Santua alferrik ari dela uste al duzue, hau esatean#4,5 hau esatean: Idazleak esaldia Liburu Santuetako aipamen gisa eman arren, hitzok ez daude Biblian. Nolanahi ere, testua bera ez da argia eta interpretazioa ere ez.: «Irrika biziz maite du Jainkoak guregan biziarazi duen espiritua»? 6Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak#Jainkoak… Es 3,34; 1 P 5,5-9.aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei. 7Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari#egiozue aurre deabruari Ef 6,11-12; 1 P 5,8-9., eta ihes egingo du zuengandik. 8Hurbil zaitezte Jainkoarengana#Hurbil zaitezte Jainkoarengana Za 1,3; Ml 3,7. garbi itzazue eskuak Is 1,16. gogo-biko zaretenok Mt 6,2.5.16; 15,7-8., eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok. 9Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura. 10Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte#Jaunak goratuko zaituzte Jb 5,11; Mt 23,12; 1 P 5,6..
Bat bakarra epailea
11Senideok, ez ibili bata bestearengatik gaizki-esaka. Bere senideaz gaizki esaten edo hura epaitzen duenak Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Eta legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik. 12Bat bakarra da legearen emailea eta epailea, salbatzeko eta kondenatzeko eskubidea duena. Zu, ordea, nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko#nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko Erm 2,1; 14,4.?
Harropuzkeriaren aurka
13Entzun orain zuek, hau esaten duzuenok: «Gaur edo bihar halako hirira joango gara eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten».#biharko asmoak Es 27,1; Lk 12,19-20. 14Hau esaten duzue eta ez dakizue zuen bizitza bihar zer izango den. Une batez agertu eta berehala desagertzen den lainoa besterik ez zarete eta! 15Beste hau esan behar zenukete: «Jaunak nahi badu eta bizi bagara, hau eta bestea egingo dugu».#Jaunak nahi badu Eg 18,21; Erm 1,10; 1 Ko 4,19. 16Zuek, ordea, zeuen harrokeriaz puztuta zabiltzate, eta horrelako harrokeria guztiak txarrak dira. 17Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.

Currently Selected:

SANTIAGO 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy