YouVersion Logo
Search Icon

SANTIAGO 3

3
Mihia hezi. Kristau-maisuen erantzukizuna
1Senideok, ez zaitezte ibil denok maisu izan nahian#maisu izan nahian Erm 12,7; 1 Ko 12,28-29; Ef 4,11.; jakizue maisuok auzi zorrotzagoa izango dugula, 2denok baitugu askotan huts egiten. Hizketan hutsik egiten ez duena bete-beteko pertsona da, bere izate osoa menpean edukitzeko gauza dena. 3Zaldiei, menderatzeko, ahokoa jartzen diegu eta, horrela, haien gorputz osoa gidatzen. 4Horrelaxe itsasontziak ere: hain handia izan eta haize indartsuek bultzaturik ere, aski du lemazainak lema koskor bat hura nahi duen lekura gidatzeko. 5Gauza bera gertatzen da mihiarekin ere; oso gorputz-atal txikia izanik ere, duen eragin handiaz harro daiteke. Su txiki batek oihanik handiena ere erre dezake! 6Mihia ere sua da, gaiztakeriazko mundua#3,6 gaiztakeriazko mundua: Badirudi gaiztakeriazko mundua esamoldeak hau esan nahi duela: gaiztakeria oro duela bere baitan eta inguruan gaiztakeria oro eragiteko gai dela.: gure beste gorputz-atalen artean jarrita, gorputz osoa kutsatzen du eta, infernuko suaz pizturik, sutan jartzen du bizitzaren gurpila.
7Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du. 8Baina ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menderagaitza baita, pozoi hilgarriz betea.#mihia pozoi hilgarriz betea Sal 140,4; Erm 3,13. 9Berorren bidez bedeinkatzen dugu geure Jaun eta Aita, eta berorrexen bidez madarikatzen gizakia, Jainkoaren irudira egina#gizakia Jainkoaren irudira egina Has 1,26-27; 1 Ko 11,7. dena. 10Aho beretik ateratzen dira bedeinkazioa eta madarikazioa. Senideok, horrek ez du horrela izan behar. 11Iturri batek berak eman ote ditzake, gero, ur geza eta gazia? 12Senideok, pikondoak ematen ote du olibarik, edota mahatsondoak pikurik? Iturri gaziak ez dezake ur gezarik eman.
Goitik datorren jakinduria
13Zuen artean jakintsua eta bizitzan asko ikasia denik badela? Erakuts dezala bere jokabide jatorraz, jakinduriari darion gozotasunean biziz. 14Baina, bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz beterik baldin bazaudete, ez harrotu eta ez ibili egiaren aurka gezurretan. 15Hori ez da goitiko jakinduria, lurrekoa baizik, giza maila hutsekoa eta deabruarena. 16Bekaizkeria eta norgehiagokeria diren lekuan nahasmendua eta gaiztakeri modu guztiak dira. 17Goitik datorren jakinduria, berriz, garbia da lehenik; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emailea, errukitsua eta fruitu onak dakartzana, alderdikeria eta itxurazalekeriarik gabea.#Goitik datorren jakinduriaren fruituak Ga 5,22-25; 1 Ko 13,4-7. 18Bakegileek#Bakegileak Mt 5,9. zuzentasuna fruitu Is 32,17; Heb 12,11. bakean ereiten dute eta fruitutzat zuzentasuna biltzen.

Currently Selected:

SANTIAGO 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy