YouVersion Logo
Search Icon

SANTIAGO 1

1
Agurra
1Nik, Santiagok, Jainkoaren eta Jesu Kristo Jaunaren zerbitzari#Jesu Kristo Jaunaren zerbitzari Erm 1,1; Flp 1,1; 2 P 1,1; Ju 1. atzerrian zabaldurik daudenak Eg 15,23; 1 P 1,1. honek, atzerrian zabaldurik dagoen Jainkoaren herriko guztioi#1,1 atzerrian… Jainkoaren herriko guztioi: H.h., atzerrian zabaldurik dauden hamabi leinuei: Palestinatik kanpo bizi ziren juduak adierazten ziren hitz horiekin. Hemen idazleak edota judu-jatorriko kristauak adierazten ditu, edota kristau guztiak, erabat harturik., agur!
Zorionekoa probaldian sendo irauten duena
2Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen#pozik edozein eratako tentaldik erasotzean 1,12; Erm 5,3-5; 1 P 1,6. dizuenean. 3Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar#fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar 1 P 1,7. eroapena 1,12; 5,11.. 4Eta eroapenak lortuko du bere helburua, heldutasun beteko pertsonak#heldutasun beteko pertsonak 1,17.25; 2,22; 3,2. izan zaitezten, ezertan akatsik gabeak.
5Zuetakoren bat jakinduria#jakinduria 3,13; Es 2,3-6. beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe. 6Baina eska dezala fedez#eska dezala fedez Mt 7,7; Mk 11,24. eta inolako zalantzarik gabe, zalantzan dabilena, haizeak eraginik batetik bestera dabilen itsasoko olatua bezala baita. 7Horrelakoak ez beza uste Jaunarengandik ezer iritsiko duenik, 8gogo-bikoa eta bere jokabide guztietan aldakorra delarik.
9Behe-mailakoa den senidea#Behe-mailakoa den senidea 2,1-7. harro bedi Jainkoak goratu duelako; 10aberatsa, berriz, behe-mailan jarria izan delako; izan ere, belar-lorea bezalaxe pasatzen#belar-lorea bezalaxe pasatzen Is 40,6-7; Sal 102,5.12; 1 P 1,24. da aberatsa. 11Eguzkia atera eta sargoriak jotzean, zimeldu egiten da belarra, erori lorea, eta kito haren itxura ederra. Horrelaxe ihartuko dira aberatsa eta beraren egintzak.
12Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari#1,12 Jainkoak: Edo Jaunak. Zenbait eskuizkributan ez dator ez Jainkoak, ez Jaunak. betiko bizia sari: H.h., biziaren koroa; ik. 1 Ko 9,25 oh.#betiko bizia jasoko sari 1 Ko 9,25+..
Tentaldia ez dator Jainkoarengandik
13Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen#Jainkoak ez du gaizkirako tentatzen Si 15,11-13. ere. 14Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen#nor bere grina txarrek tentatzen Erm 7,7-8; 1 Jn 2,16-17.. 15Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza#bekatua 2,9; 4,17; 5,15-16. heriotza 5,20; Erm 5,12; 6,23; 7,13. dakar.
16Ez engainatu zeuen buruak, senide maiteok! 17Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik#argien Egilea Has 1,14-18; 1 Jn 1,5.. 18Berak hala nahita, bizia eman digu egiaren mezuaz#egiaren mezuaz 1 P 1,23-25. sorkari guztien artean lehenengo Jn 1,13., bere sorkari guztien artean lehenengo izan gaitezen.
Hitza entzun eta bete
19-20Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi#entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi Si 5,11. haserretzeko nagi Koh 7,9. eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin. 21Beraz, itsuskeria oro eta hain ugari ageri den gaiztakeria bazterturik#itsuskeria oro bazterturik Ef 4,22.25; Kol 3,8; 1 P 2,1., onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indartsu den mezua.
22Bete ezazue mezua#mezua bete Mt 7,24; Erm 2,13., eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz. 23Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da; 24begira egon eta alde egin orduko, ahaztu egiten zaio nolakoa den. 25Baina askatasuna ematen duen lege#askatasuna ematen duen legea 2,12; Erm 8,2; Ga 6,2; 1 P 2,16. bikaina hausnartu eta horri tinko eusten diona —ez erraz ahazten duen entzule bezala, benetako betetzaile bezala baizik—, hori zoriontsu izango da legea betez.
Egiazko jainkozaletasuna
26Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten#mihiari eutsi Sal 34,14; 39,2; 141,3. ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio. 27Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa#benetan garbi eta akatsik gabeko erlijioa Is 1,11-17.23; Jr 5,28; Ez 22,7; Za 7,10. hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea.

Currently Selected:

SANTIAGO 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy