YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 8

8
Isaiasen semea, Israelentzat ezaugarri
1Honela agindu zidan Jaunak: «Hartzazu ohol handi bat eta idatzi hizki arruntez: “Maher-Xalal-Hax-Baz” —hau da, “Laster harrapaketa, berehala lapurreta”—.#harrapaketa, lapurreta 10,6. 2Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea».#bi lekuko Dt 17,6+. Urias 2 Erg 16,10-16. Zakarias 2 Erg 18,2.
3Bien bitartean, neure emazte profetesarekin harremanak izan nituen; haurdun gelditu zen eta semea izan zuen. Jaunak esan zidan: «Jarriozu izena “Maher-Xalal-Hax-Baz”. 4Izan ere, haurrak “aita” eta “ama” esaten ikasi baino lehen, Damasko eta Samaria hustu egingo dituzte eta bertako aberastasunak Asiriako erregeari eramango».#ikasi baino lehen 7,16. Damasko eta Samaria hustu 7,20; 17,1-3.
Asiriarren inbasioa iragarri
5Honela esan zidan Jaunak berriro:
6«Retzin eta Pekahen beldurrez#8,6 Retzin eta Pekahen beldurrez: Esaldiaren esanahia zalantzazkoa da. Hebreerazkoak Retzin eta Pekahengan poztuz dio; honen arabera, judatarrak beren erregearen — Siloeko ur bareen — kontra daudela eta etsaien arrakasta nahiko luketela ulertu beharko litzateke.,
herri honek Siloeko ur bareei
muzin egin dienez gero,#Retzin eta Pekah 7,1.8-9. Siloe Jn 9,7.11.
7Eufratesko ur handi eta indartsuen
azpian hartuko du Jaunak,
Asiriako erregearen
eta haren indar guztien
azpian, alegia.
Ubide eta ibai-bazter guztietan
gainez egingo du urak.#Eufrates 7,20; 27,12. ur handiak inbasioaren irudi 17,12-14; Jr 46,7; 47,2; 51,42; Dn 11,10.40. Ik. Ap 12,15.
8Judara iritsiko da,
urpean hartuko du,
dena leporaino estaliko.
Haren ur-adarrek
luze-zabal osoan
estaliko dute zure lurraldea,
oi Emmanuel#8,8 oi Emmanuel: Aginduriko haurraren izena aipatuz (ik. 7,14), zigorrak ez duela salbamen-promesa ezereztuko adierazten da nonbait. 8,10aren bukaeran izen bera —Jainkoa gurekin— aipatzen da berriro, herrien egitasmoen porrota adierazteko.#Juda urperatua 10,28-32. lurralde osoa 1,7; 36,1. Emmanuel 7,14+.
9Ikara zaitezte, herriok,
suntsitu egingo baitzaituztete!
Entzun hau,
urrutiko lurralde guztiok:
armak hartu arren,
suntsitu egingo zaituztete;
bai, armak hartu arren ere,
suntsitu egingo zaituztete.
10Asmatu egitamuak:
bertan behera geldituko dira.
Proposatu nahi duzuena:
alferrik izango da,
Jainkoa gurekin baitago.#Jainkoa gurekin 7,14; Erm 8,31.
Jaunari bakarrik izan beldur
11Eskutik hartu ninduen Jaunak eta herri honen bideari ez jarraitzeko agindu zidan, esanez:#Jaunak hartu eta agindu 1 Erg 18,46; 2 Erg 3,15; Jr 20,7; Ez 3,14. 12«Ez esan “matxinada” herri honek “matxinada” esaten dion guztiari. Ez izan beldurrik, ez ikararik, herri hau beldurtzen duenarengatik.#Ik. 1 P 3,14-15. 13Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara. 14Santutegi#8,14 Santutegi: Zenbaitek uste du hitza ez dela zuzena hemen, eta kendu nahiz aldatu egiten du. nauzue ni, baina baita behaztopa-harri ere, Israelgo bi erresumei oztopo eragingo dien harkaitz eta Jerusalemgo bizilagunentzat sare eta tranpa izango dena.#Santutegi Ez 11,16. Ik. Ap 21,22. behaztopa-harri Lk 2,34; Erm 9,32-33; 1 P 2,7-8. 15Askok egingo dute bertan estropezu, erori eta hil egingo dira; sarean bilduak eta harrapatuak geldituko dira».#Askok egingo estropezu Mt 21,44.
Isaiasen oharpenak ikasleentzat
16Zigilupean gordea uzten dut
irakaspen eta aitorpen hau#8,16 Zigilupean… aitorpen hau: H.h., Lotu (bildu) aitorpena, zigiluz jo irakaspena.
neure ikasleentzat.#irakaspena 1,10+.
17Jaunaren zain nago, nahiz eta hark
Jakoben herriari aurpegia gorde;
harengan nik itxaropen.#Jaunak aurpegia gorde Sal 13,2+. harengan itxaropen Sal 25,3+.
18Zuek, ene ikasleok, begira niri
eta Jaunak eman dizkidan haurrei:
Sion mendian bizi den
Jaun ahalguztidunak jarri gaitu
Israelentzat ezaugarri eta zantzu.#ni eta Jaunak eman dizkidan haurrak Heb 2,13. profetaren familia Jaunaren mezu 7,3; 8,1-3; 10,20-21. Ik. Jr 16,1-8; Ez 24,15-24; Os 1—3. Sion mendian bizi dena 2,2-5; 4,5; 11,9; 14,32; 28,16; 31,9; 35,5. Ik. Sal 132,13+.
19Bai, hau esango dizuete segur aski:
«Egiezue kontsulta
nekromante eta igarleei,
isil-misilean eta marmarka
ari ohi diren horiei.
Herri batek ez ote dizkie
bizien gorabeherak beren jainkoei
eta hildakoei galdetu behar?»#nekromanteei, hildakoei kontsulta egin 19,3; 1 Sm 28,7-20; 2 Erg 21,6; 23,24. legeak debekatua Lb 19,31+.
20Zuek, ordea, egon adi
irakaspenari eta aitorpenari!
Hauetara jotzen ez duenak
ez du egunsentirik ikusiko#8,20 Tx.eko testua nahasia eta iluna da, eta itzulpen ezberdinak eman ohi dira..
Egun larriak
21Batetik bestera ibiliko da jendea,
larri eta goserik.
Goseak amorraturik,
madarikatu egingo dute
beren erregea eta beren Jainkoa.
Nahiz gora begiratu,#erregea eta Jainkoa madarikatu Ir 22,27; 1 Erg 21,10.
22nahiz lurrera begiratu,
estualdia eta ilunpea,
iluntasun larria
izango dute nonahi.#estualdia eta ilunpea 5,30; Mi 3,6.
Bake-erregearen garai berria
23Baina orain estualdian daudenak
ez dira beti ilunpetan egongo.
Garai batean
lotsagarri utzi zituen Jaunak
Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea;
baina geroztik ospetsu egin du
itsaso ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
eta Galilea, jentilen eskualdea#8,23 Baina… egongo: Esaldia zaila da eta era ezberdinetan ulertua. Zabulonen eta Neftaliren lurraldea: Palestina iparraldeko leinuak dira, Genesaret aintziraren eta Jordan Garaiaren mendebaldean kokatuak. Tx.ean aipatzen diren lurraldeak 734-732 urteetan Asiriak bereganatutakoak dira (ik. 2 Erg 15,29). Tx. hau eta hurrengoa Jesusen Galileako ministerioa dela-eta aipatzen ditu Mateok (ik. Mt 4,13-16)..

Currently Selected:

ISAIAS 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy