YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 65

65
Jaunaren epaia: desleialarentzat zigorra, zintzoarentzat zoriona
1Hau dio Jaunak:
«Galdetzen ez zutenei
eskaini nien erantzuna;
nire bila ez zebiltzanei
atera nintzaien bidera;
dei egiten ez zidan herriari
esan nion:
“Hemen naiz, hemen naiz”.#Erm 10,20-21ean aipatua.#bila ez zebiltzanei Ik. 55,6+.
2Egun osoan luzatuak nituen eskuak
bide txarretik,
bere nahierara dabilen
herri errebeldeagana,
3aurrez aurre etengabe
iraintzen nauen herriarengana:
baratze sakratuetan#65,3 baratze sakratuak: Ik. 1,29 oh.
sakrifizioak eskaintzen dituzte
eta adreiluzko aldareetan
intsentsua erretzen,#iraintzen nauen herria Dt 32,21; Os 12,15. intsentsua erre Jr 1,16+.
4hilobietan esertzen dira
eta gauak haitzuloetan
ematen dituzte,
beren errituak eginez;
txerrikia jaten dute
eta janari kutsatuz eginiko
salda-katilukadak hartzen#65,4 3-4 tx.etan aipatuak, jentil-kultuetako usadioak eta legeak debekaturiko jarduerak dira (ik. 66,17).;#janari kutsatuak 66,3.17. Ik. Lb 11,7; 1 M 1,47; 2 M 6,18-20.
5zera diote: “Kontuz! Ez ukitu ni,
sakratu bihurtuko#65,5 sakratu bihurtu: Sasikultuen jarraitzaileek sakratutzat jotzen dituzte beren buruak; ik. Ez 44,19 oh. zintuzket eta!”
Sudurrean kea bezain mingarri
zait hori guztia,
egun osoan haserre-sutan jartzen nau.#sakratu bihurtu 66,17.
6Dena gogoan jasoa daukat,
eta ez naiz geldi egongo:
bete-beteko ordaina emango diet,
7beren erruak eta gurasoenak
batean ordainduko dituzte.
Mendietan
intsentsua erretzen baitzuten
eta muinoetan niri irain egiten,
orain arteko jokabideen
kontua atera
eta ordain bete-betea emango diet».
Jaunak esan du.#beren erruak eta gurasoenak Lb 26,39-40; Jr 3,25. Mendi-muinoetan Jr 2,20+.
8Hau dio Jaunak:
«Mahatsak zuku ona duenean,
esan ohi da: “Ez dezagun honda,
ardoa ugari dakar eta”.
Halaxe jokatuko dut nik ere
neure zerbitzarien amoreagatik:
ez dut herria erabat hondatuko.
9Nire mendien jabe izango den
ondorengotza aterako dut
Jakob eta Judaren herriengandik.
Nire aukeratuak
lurraldearen jabe izango dira,
nire zerbitzariak biziko bertan.#nire mendien jabe 57,13+.
10Niregana joko duen herriak
Xaron lautada izango du
ardien bazkaleku,
Akor harana#65,10 Xaron lautada: Ik. 33,9 oh. Xaron lautada Palestina mendebaldean dago; Akor harana, berriz, ekialdean, Jerikotik hurbil (ik. Os 2,17 oh.). abelgorrien etzaleku.#Xaron 33,9+.
11Baina zuei,
ni, Jauna, baztertu
eta nire mendi santua
ahaztu duzuenoi,
Zorion eta Patu izeneko
jainkoentzat
mahaia prestatu
eta kopa bete duzuenoi,
12zoritxarra emango dizuet:
ezpatak hilko zaituzte,
denok burua makurtuko duzue
eta lepoa moztuko dizuete.
Izan ere, nik deitu
eta ez zenuten erantzun;
nik hitz egin eta zuek jaramonik ez;
niri gaizki iruditzen zaidana
egin zenuten,
nahi ez dudana aukeratu.#deitu eta erantzun ez 50,2+. Ik. 65,24.
13«Hau diot, beraz, nik,
Jainko Jaun honek:
Nire zerbitzariek
zer jan izango dute,
zuek, berriz, gosea;
nire zerbitzariek
zer edan izango dute,
zuek, berriz, egarria;
nire zerbitzariak pozik izango dira,
zuek, berriz, lotsa gorrian;#gosea, egarria Dt 28,47-48.
14nire zerbitzariek
poz-oihu egingo dute
bihotza bete zorionez;
zuek, berriz,
garrasi egingo bihotzeko nahigabez,
aiene barruko saminez.
15Zuen izena aipatuko dute
nire aukeratuek
norbait madarikatzean, eta esango:
“Halaxe hilko ahal zaitu
Jainko Jaunak!”
Nire zerbitzarien gain, ordea,
beste izen bat#65,15 beste izen bat: Hau da, Jainkoaren beraren izena. aipatuko da,
guztiz bestelakoa.#madarikazio-formula Zen 5,21; Jr 29,22.
16Herrialdean norbaiti
bedeinkazioa opatu nahiko dionak
Jainko fidagarri
eta leialaren izenean
opatuko dio,
eta zin egin nahi dutenean
Jainko fidagarri
eta leialaren izenean
egingo dute.
Erabat ahaztuko dira
iraganeko larrialdiak,
nire begi-bistatik ere
desagertu egingo».#Jainko fidagarri eta leiala (-aren Jainkoa) 2 Ko 1,20; Ap 3,14.
Kreazio berria
17Jaunak dio:
«Hara, zeru-lur berriak
sortuko ditut.
Lehengoaz ez da inor oroituko,
ez du inork gogora ekarriko.#zeru-lur berriak 66,22; 2 P 3,13; Ap 21,2. Ik. 51,6.
18Alderantziz,
amaigabeko poza eta alaitasuna
izango duzue
nik sortuko dudanagatik,
poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem,
alaitasun-herri bertako jendea.
19Neu ere alai izango naiz
Jerusalemengatik,
pozaren pozez neure herriarengatik.
Ez da gehiago entzungo bertan
negar-hotsik, ez garrasirik.#Jauna alai Jerusalemengatik 62,5. Ez gehiago negar-hotsik Ap 21,4.
20Ez da izango han
jaio eta laster hilko denik,
ezta bere adin betera
iritsiko ez denik ere,
ehun urterekin hiltzea
gazterik hiltzea izango baita,
eta ehun urtera heltzen ez dena
madarikatutzat emango#65,20 eta ehun… emango: Honela ere itzul daiteke: huts egin dezana ehun urterekin izango da madarikatua (zigortua)..
21Etxeak egin eta bertan biziko dira,
mahastiak landatu eta fruitua jango;#lanaren fruituaz gozatu 62,8+.
22beraiek egindako etxeetan
ez da besterik biziko,
ezta beraiek landaturiko
mahastien fruitua bestek jango ere.
Zeren zuhaitzak bezainbat urte
biziko baitira nire herrikoak
eta nire aukeratuak baliatuko
beren lanaren emaitzaz.
23Ez dira alferrik nekatuko,
ezta ezbeharrez hiltzeko haurrik
ekarriko ere,
Jaunak bedeinkaturiko
herria baitira,
eta halaxe izango
beraien ondorengoak ere.#Jaunak bedeinkaturiko herria 61,9+.
24Orduan, dei egin baino lehen
erantzungo diet,
hitz egiten amaitu baino lehen
entzungo.#dei egin baino lehen erantzun 65,12+.
25Otsoa eta arkumea
elkarrekin larratuko dira,
lehoiak lastoa jango du,
idiaren antzera,
eta sugeak hautsa izango janari.
Nire mendi santu osoan
ez du inork kalterik,
ez hondamenik egingo».
Jaunak esan du.#Otsoa eta arkumea elkarrekin 11,6-9. sugeak hautsa jan Has 3,14.

Currently Selected:

ISAIAS 65: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy