YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 59

59
Bekatuak Jaunaren salbamena eragotzi
1Jaunaren eskua ez da, ez,
laburregia zuek salbatzeko,
ezta haren belarria ere
gogorregia zuei entzuteko:#Jaunaren eskua ez laburregia 50,2+.
2zeuen erruek ezarri dute hesia
zuen eta Jainkoaren artean;
zeuen bekatuek
ezkutarazi diote aurpegia,
zuen otoitzik ez entzuteko.#zeuen erruek 50,1; 64,6; Jr 5,25. ezkutarazi aurpegia 8,17+; Dt 31,17-18.
3Izan ere, gaiztakeria egiten duzue
eta eskuak odolez zikin dauzkazue;
gezurra darizue ezpainetatik,
hitz kaltegarriak ahotik.#eskuak odolez zikin 1,15+.
4Inork ez du justizia aldarrikatzen,
ez auzitegian zuzenbidez jokatzen:
faltsukeriaz fidatzen dira,
gezurrezko aitorpenak
egiten dituzte.
Okerra sortzen dute barruan,
gaiztakeria ematen fruitu.#Okerra sortzen barruan Sal 7,15+.
5-6Haien asmoak
suge-arrautzak bezain zital:
arrautzok jaten dituena
hil egiten da,
kraskatzen dituenari
sugegorria ateratzen.
Haien emaitzak
armiarma-sareen antzeko:
hauekin inor ezin jantzi, ez estali.
Egintza guztiak gaiztoak dituzte,
gogorkeria besterik ez dute egiten.
7Lasterka doaz gaiztakeriara,
presaka odol errugabea isurtzera.
Gaitz egiteko asmoa dute buruan,
hondamendia eta triskantza
uzten dituzte pasatzen diren tokian.#Lasterka doaz gaiztakeriara Es 1,16; Erm 3,15-16.
8Ez dute ezagutzen bake-bidea,
zuzenbiderik ez da haien urratsetan.
Bide bihurriak hartzen dituzte;
hortik dabilenak
ez du bakerik ikusiko.#bakerik ez 57,12.
Bekatuen aitortza
9Horregatik, urruti dugu askapena,
ez zaigu iristen salbamena;
argia espero genuen,
eta iluna dugu gainean;
egunsentia espero,
eta gau beltzetan gabiltza.#argia espero eta iluna gainean Jr 13,16; Am 5,18-20; Jb 30,26.
10Itsumustuka gabiltza,
hormari haztaka itsua bezala,
itsumustuka bistagabea bezala.
Eguerdi betean
estropezu egiten dugu,
ilunabarra bailitzan,
sasoirik onenean,
hilda bezala gaude.#Itsumustuka Dt 28,29; So 1,17.
11Marraka dihardugu hartzek bezala,
urrumaka usoek bezala.
Askapena espero genuen,
eta ezer ez;
salbamena espero, eta urruti da.#salbamena espero Jr 8,15+.
12Izan ere,
zure kontrako gure errebeldiak
ugari dira,
geure bekatuek salatzen gaituzte;
errebeldia itsatsia daramagu,
aitortzen ditugu geure erruak:#bekatuek salatzen Jr 14,7. aitortzen ditugu erruak Sal 51,5+.
13errebelde eta desleial
izan gara Jaunarekin,
bizkarra eman diogu
geure Jainkoari,
bidegabekeriaz eta traizioz
jardun dugu,
azpikeriak hausnartu ditugu.
14Beraz, aldendua dugu askapena,
urruti salbamena;
estropezu egin du herriko plazan
leialtasunak,
zuzentasunak han sartzerik ez;#herriko plazan Sal 55,11-12.
15huts egin du leialtasunak,
eta gaiztakeriatik urruntzen dena
larrutua gertatzen da.
Jauna justiziaren alde borrokan
Atsekabetu egin zen Jauna,
justiziarik ez zela ikustean;
16txunditurik zegoen,
inork ez zuela ezer egiten ikusiz;
orduan,
bere ahalmenaz ekin zion,
bere justizia euskarri zuelarik.#ahalmenaz ekin 40,10; 51,5.
17Justizia hartu zuen bularrekotzat,
salbamen-indarra buru-oskoltzat;
mendekua jantzi zuen soineko,
haserre-sumina soingaineko.#Jainkoaren armak Jkd 5,17-23; Ef 6,14-17; 1 Ts 5,8. Ik. 61,10.
18Bakoitzari merezi duena
emango dio ordainetan,
baita urrutiko herrietakoei ere;
mendekua eta haserre-zigorra
emango die etsaiei.
19Haize indartsuak bultzaturiko
ibai oldartsua bezala
etorriko da Jauna,
eta ekialdetik mendebalderaino
denek izango diote
begirune Jaunari.#ibai oldartsua bezala 30,27-28. ekialdetik mendebalderaino 24,14-15; Ml 1,11; Sal 102,16; Mt 8,11.
20Baina askatzaile gisa
etorriko zaio Sion hiriari,
beren errebeldiaz damu diren
Jakoben ondorengoei.
Jaunak esan du.#Erm 11,26-27an aipatua.
21Jaunak dio:
«Hona nik zuekin
egiten dudan ituna:
zeuengan duzuen nire espiritua
eta eman dizuedan mezua
ez ditut zuengandik
inoiz aldenduko,
ezta zuen seme-alabengandik
eta ondorengo guztiengandik ere
sekula».#zeuengan duzuen espiritua 2 Sm 23,2. Ik. 11,2+. eman dizuedan mezua 51,16+.

Currently Selected:

ISAIAS 59: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy