YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 48

48
Jaunak gauza berriak iragarri
1«Entzun ezazue,
Jakoben ondorengook,
Israel izena daramazuenok,
Judaren hazitik#48,1 hazitik: Arameerazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak uretatik dio. sortuok.
Jaunaren izenean egiten duzue zin
eta Israelen Jainkoa aitortzen,
baina ez egiaz eta zintzotasunez;#Jaunaren izenean zin 65,16; Jr 4,2+. ez egiaz 29,13; Jr 5,2. Ik. Za 8,8.
2“Hiri Santukoak” omen duzue izen,
Israelen Jainkoa,
Jaun ahalguztidun deritzana,
euskarri.#Hiri Santukoak Ik. 52,1.
3Aspalditik iragarriak nituen
gertatu direnak,
neuk hitzeman nituen eta adierazi;
bat-batean ekin nion
eta denak gertatu.#Aspalditik iragarriak 45,21+.
4Banekien, jakin, tematsuak zaretela,
burdina bezain gogorra
duzuela lepoa
eta brontzezkoa kopeta;#jende lepagogorra Ir 32,9; Dt 9,6.13; Jr 7,26+.
5horregatik,
aspalditik iragarri nizuen dena,
gertatu baino lehen adierazi,
esan ez zenezaten:
“Nire idoloak egin du,
nire zurezko nahiz metalezko
irudiek gertarazi”.
6Entzun zenuten iragarpena:
den-dena bete dela ikusirik,
ez ote duzue iragarriko?
Eta orain gauza berriak
adieraziko dizkizuet,
ez dakizkizuen gerta gauza ezkutuak;#gauza berriak 42,9+. ezezagunak Jr 33,3.
7sortu berriak dira, ez aspaldikoak,
eta ez zenuten haien berri
orain arte,
esan ez zenezaten:
“Banekien lehendik”.
8Ez, ez zenituzten entzunak,
ez ezagunak,
ez zenekiten ezer,
belarriak itxiak baitzeneuzkaten
betidanik.
Banekien, bai, jakin,
zeharo desleial zaretela,
errebelde deitzen dizuetela
jaio zinetenetik.#errebeldeak jaiotzatik 1,2; 44,2+.
9Neure izenaren ohoreagatik
eutsi diot haserreari,
zor zaidan gorespenagatik
egin dut atzera
eta ez zaituztet suntsitu.#Neure izenaren ohoreagatik Ez 20,9+.
10Garbitu egin zaituztet,
baina ez zilarra bezala,
sufrimenduaren arragoan
probatuz baizik.#arragoan probatu 1,22.25+.
11Neuregatik jokatu dut horrela,
neuregatik bakarrik,
ezin baitut neure izena belzten utzi.
Ez diot neure ospea inori utziko.#ospea inori ez utziko 42,8.
Jaunaren adiskide Zirok haren nahia burutuko
12«Entzun, Israel, Jakoben herri,
entzun, nik deitu horrek:
Ni beti berbera,
neu lehena eta neu azkena.#lehena eta azkena 41,4+.
13Neure eskuz oinarritu nuen lurra,
neure eskuz hedatu zerua;
nik dei egin orduko
hasi ziren izaten.
14Bildu denok eta entzun!
Zuetako nork
iragarri du horrelakorik?
Nire adiskideak
burutuko du nire nahia,
Babilonia eta bertako jendearen#48,14 Nire adiskideak: Ziro erregearen beste aipamen bat. bertako jendearen: Grekozko itzulpenaren arabera (h.h., kaldearren arrazaren); hebreerazkoak haien besoa, kaldearrak dio.
aurkako erabakia.#burutuko du nire nahia 44,28+.
15Neuk hitzeman nuen,
neuk egin nion dei eta etorrarazi,
eta haren egitekoak
arrakasta izango du.
16Hurbildu niregana eta entzun:
Ez dut ezkutuan hitz egin,
eta iragarriak gertatzean,
bertan naiz ni».
(Eta orain, Jaunak bidali nau,
bere espiritua emanik#48,16 Eta… emanik: Mezulariaren hitz hauek tokiz kanpo daudela ematen du. Zenbait itzultzailek 16. tx. osoa hartzen du profetaren adierazpentzat.).#Ez ezkutuan 45,19+. Jaunak bere espirituaz bidali 61,1; Mi 3,8.
17Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,
Israelen Jainko santuak:
«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,
zeure onerako irakasten dizudana,
ibili beharreko bidetik
gidatzen zaitudana.
18Ai nire aginduei jaramon
egin izan bazenie!
Ibaika izango zenuke zoriona,
uholdeka salbamena;#Ai jaramon egin bazenu Sal 81,14-17. Ibaika zoriona 66,12.
19itsas hondarra bezain ugari
izango lirateke zure ondorengoak,
hondar-aleak bezainbat
zure seme-alabak;
haien izena ez litzateke suntsituko,
inoiz ere ez
nire aurretik ezabatuko».#hondarra bezain ugari 10,22+. izena ez suntsituko 66,22; 1 Sm 24,22.
Erbesteratuak itzuliko
20Irten Babiloniatik,
ihes egin babiloniarren artetik!
Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,
helarazi lurraren bazterretaraino:
«Jaunak askatu du Israel
bere zerbitzaria!»#Irten Babiloniatik 52,11; Jr 51,16; Ap 18,4. iragarri poz-oihuz Sal 126,1-2.
21Ez zuten izan egarririk,
eremu lehorretan zehar
eraman zituenean;
harkaitzetik ura
jarioarazi zuen haientzat:
harkaitza zulatu eta ura sortu zen.#harkaitzetik ura 43,20+; Sal 78,15-16+.
22(Gaiztoentzat, ordea, ez da zorionik.
Jaunak esan du#48,22 57,21etik hartua dirudi esaldiak; ez dator egoki testuinguru honetan.).

Currently Selected:

ISAIAS 48: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy