YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 47

47
Babilonia eta bertako aztien porrota
1«Makurtu lurrera, eseri hautsetan,
Babilonia neskatxa eder#47,1 Babilonia neskatxa eder: H.h., neskatxa, Babilonia alaba; hiri edo herrialde baten pertsonifikazio poetiko gisa maiz erabiltzen den esamoldea.;
eseri lurrean, tronua utzirik,
babiloniarren hiriburu:
ez dizute deituko gehiago
hiri gozo, hiri dotore.#Babiloniaren aurka 13,1+; 48,14.20.
2Hartu errota eta egin irina;
kendu musu-estalkia,
jaso gonak,
agertu izterrak,
ibaiak oinez igarotzeko:
3ager bedi zure gorputza biluzik,
zeure lotsariak bistan dituzula.
Mendeku hartuko dut,
ez dit inork eragotziko».#agertu biluzik Jr 13,22; Os 2,5; Nk 1,8. Mendeku 63,4.
4Hau dio gure askatzaileak,
Israelen Jainko santuak,
Jaun ahalguztiduna deritzanak:
5«Eser zaitez isilik,
babiloniarren hiriburu,
zoaz ilunpetara:
ez dizute deituko gehiago
“Erreinuen erregina”.
6Neure herriarekin haserre nintzela,
neure ondarea zapuztu egin nuen
eta zure eskuetara eman.
Zuk ez zenien gupidarik izan,
zaharrak ere lehertu egin zenituen
zeure uztarri astunaz.#herriarekin haserre 10,6; Za 1,15. neure ondarea Dt 7,6+. babiloniarren esku eman 42,24; 43,28; Jr 27,6+. uztarri astuna 9,3+; Jr 27,8+.
7Esan zenuen:
“Beti-betiko izango naiz erregina”,
gertaera hauei arretarik jarri gabe,
ondorenak kontuan hartu gabe.#arretarik jarri gabe 42,25.
8«Entzun, bada, orain,
emakume atseginzale,
tronuan lasai zauden horrek;
zeurekiko zenion:
“Neu, eta beste inor ez!
Ez naiz alargunduko,
ez haurrik gabe geldituko”.#Neu, eta beste inor ez So 2,15; Ap 18,7.
9Zoritxar biok gertatuko zaizkizu,
bat-batean, egun berean:
haurrik gabe eta alargun
geldituko zara
—zoritxarraren zoritxarra!—;
ez dizute balioko
zeure sorginkeria ugariek
eta aztikerien ahalmen handiak#47,9 aztikerien ahalmen handiak: Bere azti eta iragarleengatik ospetsua zen Babilonia (ik. Dn 2,2)..#haurrik gabe Ik. 54,1-6. sorginkeria ugariak Ap 18,23.
10Zeure gaiztakerian seguru zeunden,
pentsatuz: “Ez nau inork ikusten”.
Zeure jakinduriak eta zientziak
desbideratu zaituzte,
eta pentsarazi:
“Neu, eta beste inor ez!”#Ez nau inork ikusten 29,15+; Ez 8,12+.
11Ba, uxaezineko zoritxarra
gertatuko zaizu,
saihestu ezineko ezbeharra
jausiko gainera,
ustekabean hartuko zaituen
bat-bateko hondamendia etorriko.
12Eutsi gogor, beraz,
gaztetandik
hain gogoko izan dituzun
aztikeria eta sorginkeria guztiei:
ea ezertarako balio dizuten,
ea inor izutzea lortzen duzun.
13Aspertu gabe ibili zara
hainbat eta hainbat kontseilarirekin:
betoz, bada, salba zaitzatela,
zerua aztertu
eta izarrak ikertzen dituztenek,
hilero etorkizuna
iragartzen dizutenek!#salba zaitzatela 57,13; Dt 32,38; Jr 2,28+. Ik. 45,20+.
14Hara, suak irensten duen
lastoaren antzeko izango dira;
ezin izango dituzte beren buruak
sugarretatik libratu.
Ez da, ez, txingar-sua izango,
ondoan eseri eta berotzekoa.#berotzeko sua 44,16.
15Horra zer etekin
emango dizuten aztiek,
gaztetandik arduraz
zaindu dituzun horiek.
Bakoitza bere bidetik galduko da,
eta zu salbatzeko inor ez.

Currently Selected:

ISAIAS 47: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy