YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 38

38
Ezekiasen gaixoaldia eta sendakuntza
(2 Erg 20,1-11)
1Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion:
—Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko».
2Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari: 3«Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.
4Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion 5Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: «Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia. 6Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau».#babestuko hiria 37,35+.
21Orduan#38,21 Orduan: 21-22 tx.ak kap.aren bukaeratik hona ekarri ditugu, hau baita dagokien testuingurua (ik. 2 Erg 20,7-8)., Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta zauriaren gainean ezartzeko, senda zedin. 22Ezekiasek galdetu zion Isaiasi:
—Zer izango dut berriz ere Jaunaren tenplura joango naizenaren ezaugarri?
7Isaiasek erantzun:
—Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko:#ezaugarria 37,30+. 8Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari.
Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.
Ezekiasen gorespen-kanta
9Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau#38,9 gorespen-kanta hau: Salmo hau ez da 2 Erg liburuan azaltzen. Artifizialki ezarri da hemen. Beronen hurbileko ahaideak Sal 6 eta 30 eta Jon 2 lirateke. Testua nahiko hondatua dago. egin zuen:#Ezekiasen kanta Sal 116.
10«Hau pentsatu nuen:
Bizitzako sasoirik onenean
joan behar;
Hildakoen Egoitzara naramate,
gainerako bizi-urteak
kentzen dizkidate.#Hildakoen Egoitzara Jb 17,11-13.
11Hau pentsatu nuen:
Ez dut gehiago Jauna ikusiko
bizidunen lurrean,
ez eta gizakirik
mundu honetako
bizilagunen artean.#bizidunen lurrean Sal 27,13+.
12Bizia kentzen didate
eta urruti eramaten,
artzainaren oihal-etxola bezala.
Ehotzen amaitu ondoren,
ehuleak mozten duen
ehunaren antzeko da nire bizia.
Gau eta egun hilzorian naukazu.#ehuleak bezala Jb 7,6. Gau eta egun hilzorian Sal 90,5-6.
13Goiza arte#38,13 Goiza arte: 13-16 tx.etako testuak badu zenbait puntu ilun, eta itzulpena ez da segurua. negar-zotinka ari naiz,
lehoiak bezala hausten
baitizkidazu hezurrak.
Gau eta egun hilzorian naukazu.#lehoiak bezala 31,4; Jb 10,16.
14Enara txioka bezala
ari naiz intzirika,
usoa urrumaka bezala.
Ahulduak ditut begiak
zerura begira.
Estu naiz, Jauna!
Egizu zerbait nire alde!#usoa urrumaka 59,11; Ez 7,16. zerura begira Sal 121,1; 123,1-2.
15Baina zer esango diot, zer,
berak egin baitu hau guztia?
Ezinez ibili behar bizialdi osoan,
barruko saminaren saminez.
16Jaunak gordetzen dituenak
biziko dira,
eta ni ere haiekin biziko naiz.
«Sendatu egin nauzu,
bizia berritu didazu!#Sendatu egin nauzu Sal 30,3+; 103,3-4; Os 6,2.
17Hara, samina bake bihurtu zait.
Nire bizia hondamen-leizean
erortzetik gorde duzu,
bizkarra eman baitiezu
nire bekatu guztiei.#samina bake bihurtu Heb 12,11.
18Hildakoen Egoitzan
ez dago zu goresterik,
hildakoek ezin zaituzte zu laudatu,
hilobiratuek ezin
zure leialtasunean itxaron.#Hildakoen Egoitzan gorespenik ez Sal 6,6+; Ba 2,17.
19Biziek, biziek bakarrik,
zaituzte goresten,
orain nik goresten zaitudan bezala.
Gurasoek haurrei ematen diete
zure leialtasunaren berri.#Biziek zaituzte goresten Sal 119,175; 146,2. Gurasoek haurrei berri eman Sal 78,5+.
20Salbatu egin nauzu, Jauna!
Soinua joko dugu eta kantu egin
Jaunaren etxean,
bizi garen artean».

Currently Selected:

ISAIAS 38: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy